Euskal maileguak: jatorria eta egokitzapen fonologikoa
Euskal Maileguak: Jatorria eta Egokitzapenak
Hizkuntza ororen lexikoan bi talde bereizi behar dira: batetik, ondare zaharreko hitzak; bestetik, maileguak. Euskaraz, ondare zaharreko hitzak dira antzinagoko euskaratik datozenak (Erdi Aroko euskaratik, etab.). Maileguak, berriz, nagusiki latinetik eta lau erromantzetatik (gaztelania, nafar erromantzea, gaskoiera eta frantsesa) datozen hitzak dira.
Ez dago kalkulu zehatzik zein proportzio duen talde bakoitzak. Bi muturretako iritziak zabaldu dira: badira euskaraz berrogei bat mailegu baino ez direla uste dutenak, baita lexikoaren erdia baino gehiago mailegatutako hitzek osatzen dutela uste dutenak ere. Dudarik gabe, gertuago gaude bigarrenetik: ondare zaharreko hitzak oso gutxi dira (edo nahi baino