Bernardo Atxagaren literatur ibilbidea eta Obaba
Laburpena
Testuak Bernardo Atxagaren literatur ibilbidea laburbiltzen du: poesiaren ikuspegia, literatura fantastikoaren fasea eta errealismo psikologikoa. Obaba herri birtual eta unibertsala aurkezten du, Obabakoak liburuan bildutako ipuinekin eta Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian nobela laburrarekin lotuta.
Funtsezko puntuak
- Atxagaren poesiak poesia soziala, existentzialista eta sentimentala alde batera uzten ditu.
- 1980 inguruan fase berri batean sartu zen: haur literatura eta geografia pertsonal bat, Obaba.
- Obaba Atxagak asmatutako toki literarioa da, Bizkaiko "Obabatxue" sehaska kantan oinarritua.
- Obabakoak (1988) liburuak Obabari buruzko ipuin eta nobela laburrak biltzen ditu.
- Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian nobelako narratzailea Old Martin artzain euskalduna da, Ameriketan bizi dena.
- Errealismo psikologikoko lan aipagarrien artean Gizona bere bakardadean (1993) eta Zeru horiek (1995) daude.
Poesiaren ikuspegia
Poesia sozialari bizkar ematen zaio; ez da sinisten poesia mundua aldatzeko tresna izan daitekeenik. Poesia existentzialista ere alde batera uzten da, ez poetak dena zoragarri ikusten duelako, baina larritasunaren adierazpen gehiegizkoak tokiz kanpo geratzen dira. Azkenik, poesia sentimentalari ere uko egiten zaio: nitasunaren agerpen obsesiboak barregarri samarrak eta nerabezaroaren ezaugarri direla-eta, sentimenduak arrazionalizatu egiten dira; hirugarren pertsona erabiltzen du egileak horregatik.
2. Literatura fantastikoa
1980 inguruan, fase berri batean sartu zen, haur literatura idatziz eta genero honi kalitate handia emanez, eta, bestetik, geografia pertsonal bat sortuz: Obaba. Herri txiki horretan gertaturiko istorioak asmatzen hasten da. Hamarkada osoan zehar argitaratu zituen hainbat ipuin eta nobela labur, gehienak Obabakoak (1988) liburuan bildu zituenak. Gainera, beste lan aipagarri batzuk: Sugeak txoriari begiratzen dionean (1984), Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian (1984), Bi anai (1985) eta Behi euskaldun baten memoriak (1991).
3. Errealismo psikologikoa
- Gizona bere bakardadean (1993)
- Zeru horiek (1995)
Obaba: Zer da Obaba?
Atxagak asmatutako toki edo topos literarioa da. Bizkaiko "Obabatxue" sehaska kantan du oinarria izen honek. Herri txiki bat bezalakoa da eta batasun tematikoa ematen die bere kontakizun askori. Leku zehaztugabea da Obaba, leku birtuala. Egilea Asteasu herrixkan jaio zen eta badu antzik herri horrekin, baina hori baino gehiago da; toki unibertsalagoa da. Depresioa edo eskizofrenia bezalako hitzak existitzen ez diren herria da. Bertako biztanleek animaliengana jotzen dute gertakari ulertezinak esplikatzeko garaian: basurde bihurtzen den haurra, musker bat belarritik sartu eta norbait erortzea... eta horrelakoak. Adibidez: Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian, Sugeak txoriari begiratzen dionean eta Bi anai.
Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian
Narratzailea eta protagonista Old Martin artzain euskalduna da, gaztetan Ameriketara joana, eta han hainbat urte eman ondoren, bertan ezkondu, seme-alabak izan eta bizi dena. Old Martin erretiratua dago eta, bat-batean, Euskal Herritik bi eskutitz jasotzen ditu denbora gutxian, bere bi lagun onenak izandakoen heriotzaren berri ematen diotenak.
Bere oroitzapenak ernatzen dira eta gogora etorriko zaizkio gaztetako istiluak, bere zahartzaroko eguneroko bizipenekin tartekaturik.
Deskargatu
PDF Word HTMLOhiko galderak
Zer da Obaba Atxagaren lanetan?
Obaba Atxagak asmatutako toki edo topos literarioa da, herri txiki bat bezalakoa, batasun tematikoa ematen diona bere kontakizun askori. Leku zehaztugabea eta birtuala da, unibertsalagoa Asteasu herrixkatik baino.
Zein da Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian eleberriaren argumentua?
Old Martin artzain euskaldun erretiratuak, Ameriketan bizi denak, bi eskutitz jasotzen ditu bere bi lagun onenen heriotzaren berri ematen dietenak. Horrek gaztetako oroitzapenak ernarazten ditu.
Frogatu zeure burua
Berrikuspen-txartelak
Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.
Testa
AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.