Argudioak eta falaziak

Hizkuntza eta literatura3,45 KB

3. Logika informala. Argudioak, erregelak eta baliabideak. FALAZIA Argudio faltsua, egiazkoaren itxura duena. ADIERAZPENA Zerbait baieztatu edo ezeztatu egiten Duen perpausa. ENUNTZIATU edo ESAKUNE edo PROPOSIZIOA Munduaz zerbait dioen adierazpena, Izakiei ezaugarriak esleitu edota beraien Arteko harremanak adierazten dituen.  3.1. Argudio laburrak eratzea eta Frogatzea. Argudiatzea deritzo zenbait arrazoi emateari, ahoz nahiz Idatziz, ondorio bat frogatzeko eta solaskide bat edo batzuk Nahiz auditorio oso bat konbentzitzeko. Erregela praktikoak.  Anthony Westonek, Argudiatzearen gakoak liburuan: 1. Ondorioaren premisak argi bereizi. 2. Ideiak ordena naturalean aurkeztu. 3. Premisa sendoetatik abiatu. 4. Hizkuntza zehatza eta espezifikoa erabili. 5. Hizkuntza emotiborik ez erabiltzen saiatu. 6. Hitz sendoak erabili. 7. Hitz bakoitzerako adiera bakarra erabili.  

3.2. Argudio laburren ereduak. Adibideetan oinarritutako argudioak. Adibide batean edo gehiagotan oinarrituta. Analogia bidezko argudioak. Kasu espezifiko batetik antzeko beste kasu batera igarotzen da.Autoritate-argudioak. Beste batzuengana jotzen dugu, ez dakigunari buruz informazioa eman diezaguten.  Iturriek kualifikatuak eta Inpartzialak izan behar dute. Kausalitatean oinarritutako argudioak: Argudiatze mota hau kausa-efektu erlazioan oinarritzen da.  Argudio deduktiboak. Premisen egiak ondorioen egia bermatzen du. Modus ponens.  [(p  q)  p]  q.“Ikasten baduzu Filosofia gaindituko duzu / Ikasi duzu // Beraz, Filosofia gainditu duzu”. Modus tollens. [(p  q)   q]   p. "Eguraldi ona egiten duenean, txirrindulaz ateratzen naiz. / Ez naiz txirrindulaz atera. // Beraz, ez du Eguraldi ona egin”. Silogismo hipotetikoa. [(p  q)  (q  r)]  (p  r). "Egunak luzatzen direnean, txoriak kantari aritzen dira goizean. / Txoriak kantari aritzen badira pozik Jaikitzen naiz. // Beraz, egunak luzatzen direnean, pozik jaikitzen naiz”.  Silogismo disjuntiboa. [(p V q)   q]  p. “Edo ikasten du gehiago edo suspenditzen du. / Ez du suspenditu. // Beraz, ikasi du gehiago”.Dilema konstruktiboa. (p V q)  [(p  r)  (q  s)]  (r V s). 

Deskargatu

PDF Word HTML