Etxahunek, bere etxahunen bizitzaren kantorea bertso
Etxahunen Bizitziaren khantoria Bertso sortan esaten duenaren arabera, ez zuen bizitza erraza izan. Txikitatik ez omen zuten asko maite izan, bere hitzez, "edertarzünez Praube ninzalakoz sorthü". Familiako giro txarrak gizon zail eta bortitz bihurtu zuen. Gaztetan Etxeko neskame bat haurdun utzi zuelarik, gurasoek etxe oneko neska Batekin ezkonarazi zuten. Emaztearekin beste sei seme-alaba izan Zituen, baina ezkontza hark ez zuen ezer onik ekarri: Emazteak beste Gizonekin engainatzen zuen eta egun batean, Etxahunek lagun bat tiroz Hil omen zuen, emaztearen amorante batekin nahastuta. Heriotz haren Atzean, dena den, etxe batzuen gaineko jabego auziak ere ez ote ziren Izan susmatzen da. Espetxean urte batzuk igaro eta gero, erromes joan Zen Erromara eta Santiago De Compostelara. Erromesaldi hartan ere kartzelatik igaro behar Izan zuen.
Bere Bizimodu tragikoak Europako erromantikoak Erakarri zituen. Emazteak dibortzioa lortu zuen eta hura zendu Zenean, berriz etxean onartu zuten. Ordurako, bere izena Ipar Euskal Herri osoan egin zen ezagun eta mota guztietako jaietan Kantatzeko deitzen zuten.
Eskale Gisa eman zituen bere azken urteak, noizbehinka seme-alaben etxean Bizi izanda. Bere aisialdian, herriko haurrei idazten eta irakurtzen Irakasten zien. Lanak: Autobiografikoak (Urxapal bat),Satirikoak Edo ziri-bertsoak( Bi ahizpak).