Batxilergoa mailako Hizkuntza eta literatura ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak
Z hizkia duten hitzak eta esamoldeak
Zinoizkorik - Zmikelek - Zerregalatu (Durangarra, EH) - Zarkeologia, kanoia - Zantariak irrintzika - Horrek ere badaki - Inork ez omen - Mundu guztiari - Ehun umetatik - Aizu, kaskamotz, - Esanak esan, - Aza/azalorea/enborra/leka - Oinazea/mina/erresumina/grina - Mirenekin j den - Zebat - Eginnahiean - Apaizak (goian) - "Aita (tira) - Aita (ezpal) - Asmo (onbeharrez) - Asmotan gara (gu ere bai) - ...azken (Iraileko jaisten) - Asko da zuk (harrigarria) - Biharko (jakina) - Bihotzeko (ziplo) - Bi egun barru (etzi) - Besoetako dut (neu naizela) - Bere txikian (txikitasuna) - Benetan (itsu) - ...dituen haurrari… (mainak-mainontzia) - Duela gutxi gertatutako (lehengo batean) - Ez didazu (horixe) - Ezdakit (zuberoatik gipuzkoara) - Ez da batere
...Gabriel Aresti: "Nire aitaren etxea..." poemaren analisia
1. Kokapena: Idazlearen eta obraren zehaztasunak
Poesia hau lehenengoz 1964. urtean argitaratu zen, Harri eta Herri poema bildumaren barruan.
Bere egilea, Gabriel Aresti Segurola (1933–1975), Euskal Literatura berriaren sortzaile-eragileetako bat dugu. Poesia arloan, hain zuzen, garrantzi eta oihartzun handiena lortu zuena izan zen. Jaiotzez bilbotarra izanik, Arestik euskara bere kabuz ikasi behar izan zuen, sakontasunez ikasi ere. Euskalkiak ikasiz eta klasikoak landuz, bere lanik helduenetan artean finkatu gabe zegoen literatur hizkuntza eredua eskaini zuen, gaur egungo Euskara Batuara asko hurbiltzen zena.
Arestiren poemagintzaren lehen emaitza Maldan Behera (1960) izan zen, Jon Miranderen poesia landuaren eraginez sinbolismoaren bidetik...
Euskal atsotitzak eta aditz perifrastikoen gramatika
Euskararen Altxorrak: Esaera Zaharrak eta Gramatika
Esaera Zaharrak: Herri Jakinduriaren Islada
Maiatzean kukuak kuku, diruz banitu bi zaku: Kukuak kantu egiten duenean poltsikoan dirua baduzu, urtean zehar izango duzu.
Zenbat buru, hainbat aburu: Nork bere iritzia dauka.
Kantari txarra, beti kantetan dago: Zerbait egiten jakin ez, eta ondo egiten duela esanez puzten den pertsonari esaten zaio.
Agure onari ez ateak itxi: Edadetuei begirunea zor diegu.
Azeriak buztana jaso ezin, eta bai gabia: Indarra gauza handia da, baina trebetasuna handiagoa.
Umearen zentzuna, etxean entzuna: Etxean egiten dena barneratzen du umeak.
Ahal dena, itsasoan den arrain hoberena: Eskuartean dugunari eustea da zentzuzkoena.
Txakurra txakurtegian, oilarra oilategian: Gauza...
Euskal ahozko literatura: tradizioa eta bilakaera
Euskal Ahozko Literatura
Euskal ahozko literatura oroimenean oinarritzen den eta ahoz transmititzen den euskal literatura mota da. Ahozko literatura oso errotua egon izan da gizartean. Euskara berandu heldu zen idazketara eta denbora luzean ez zen oso emankorra izan, beraz, ahozko komunikazioa izan da bizirik irauteko izan duen modua.
Ahozko Literaturaren Adierazpenak
Ahozko euskal literaturan sartzen dira: herri-kantuak, kopla zaharrak, esaera zaharrak, baladak, ipuinak, bertsoak. Ahozko transmisio horretan garrantzi handia izan dute erritmoak, errimak, kantuak eta gorputz espresioak. Mekanismo horiei esker gorde ahal izan du herriak bere memorian mendeetan zehar ahozkoaren altxorra.
Ahozkotasunaren Bilakaera
AEL duela urte asko biltzen, paperan
...Emakume idazleak historian zehar: lorpenak eta erronkak
Historian zehar, emakumeak bigarren plano batean egon izan dira hainbat arlotan, baita literaturan ere. Familia eta etxea zaintzea izan da, tradizioz, emakumearen betebehar nagusia. XIX. mendearen erdialdera arte, gogorki kritikatzen ziren emakumeen “portaera inmoralak”, hau da, etxetik kanpo egiten zuten ia guztia. Beraz, ez da harritzekoa garai horren aurretik emakumeek idatzitako obra gutxi aurkitzea.
Aitzindariak: Santa Teresa, Sor Juana eta Madame de Stael
Hala ere, ezin ditugu ahaztu garai hartan garrantzia izan zuten idazle emakumezkoak, hala nola Santa Teresa de Jesus, Sor Juana Inés de la Cruz edota Madame de Stael. Azken hau izan ezik, beste biak mojak ziren, haiek baitziren idazten eta irakurtzen zekiten ia bakarrak. Madame de...
Errealismoa eta nobela errealista: ezaugarriak eta nobelagile nagusiak
Errealismoa: Mugimendua eta Testuingurua
1850etik aurrera, erromantizismoa ahuldu zen, eta ia mende bukaeraraino iraungo zuen mugimendua sortu zen: Errealismoa. Zientzia eta teknologiaren aurrerapenek hainbat aldaketa ekarri zituzten.
Literatura Errealistaren Ezaugarriak
Literaturaz gain, arkitekturan, musikan eta pinturan ere islatu zen errealismoa.
- Errealitatearen analisi zientifikoa: Idazleek zehaztasuna bilatzen dute, behaketa nagusi delarik.
- Gizarte egoeraren salaketa: Hiri industrial berrietako bizi-baldintza penagarriak aurkezten dira. Gai nagusiak: dirua, boterea eta arazo politikoak. Ahalik eta objektiboena izan nahi dute, hizkuntza-erregistro desberdinak erabiliz gizarte-maila desberdinetako pertsonaiak aurkezteko.
- Gertakarien sinesgarritasuna:
Xabier Lizardi, Lauaxeta eta Orixe: euskal idazle nagusiak eta Olerkarien Belaunaldia
Euskal literaturaren historian garrantzi handia izan duten hiru idazle nagusi eta haien garaiko mugimendu literarioa aztertuko ditugu jarraian: Lizardi, Lauaxeta eta Orixe, baita Olerkarien Belaunaldia ere.
Xabier Lizardi (1896-1933)
Zarautzen jaioa, Tolosan bizi izan zen. Legegizona eta Tolosako lantegi bateko gerentea izan zen. Euskara ia galduta zuen, baina berreskuratu egin zuen. Hainbat aldizkaritan lan egin zuen, euskaraz zein gaztelaniaz. Bere gai nagusiak euskara eta euskal kultura izan ziren.
- Kazetari lanak: Hainbat artikulu idatzi zituen.
- Antzerkia: Antzerkian ere aritu zen.
- Poesia: Poesia jorratu zuen batez ere.
- Hil aurretik: Biotz-begietan (poesia liburua).
- Hil ondoren: Umezurtz Olerkia.
- Natura: Izadia sarritan agertzen da bere bertsoetan.
Euskal polizia eleberrien eta eleberri existentzialisten bilakaera
Euskarazko Lehen Polizia Eleberriak
Lehenengo eleberri poliziakoa 1947 urtearen inguruan plazaratu zen. Jose Antonio Loidik (1916-1999) errenteriarrak argitaratu zuen 1955ean Amabost egun Urgainen izenburuaz. Kostaldeko herri batean gertaturiko heriotza susmagarri baten miaketaz ari da, eta detektibearen ikerketak ustegabeko amaiera du. Hizkera garbi eta jatorrean, euskaraz goldatu gabeko alor bati ekin zion eta, horregatik-edo, irakurleek gustura hartu bide zuten, edizio ugari izan baitzituen.
Ez zuen orduan Loidiren liburuak ondorengo askorik izan. Txomin Peillen paristarraren Gauaz ibiltzen dana izenekoak bakarrik jarraitu zuen ildo horretatik. Laster, baina, indar berria emango zioten Xabier Gereñok eta Gotzon Garatek. Azken urteotan, genero...
Nire aitaren etxea: Gabriel Arestiren poemaren azterketa eta laburpena
Nire aitaren etxea
1. Kokapena
Poesia hau 1964. urtean argitaratu zen, Harri eta Herri poema bildumaren barruan. Egilea, Gabriel Aresti (1933-1975), Euskal Literatura Berriaren sortzaile eta eragileetako bat izan zen poesia arloan, garrantzi eta oihartzun handia lortu zuena. Euskara bere kabuz ikasi zuen. Euskalkiak ikasiz eta klasikoak landuz, bere lanetan finkatu gabe zegoen hizkuntza erabili zuen, geroago euskara batuaren antz handia zuena. Arestiren lehenengo emaitza Maldan Behera izan zen, baina ez zuenez arrakastarik izan, bere poemen tankera erabat aldatzea erabaki zuen, herriarengana iristeko asmotan "poesia sozialari" ekinez.
2. Argumentua eta gaia
Nire aitaren etxea hasiera duen poeman, idazleak bere ideien eta asmoen azalpen sutsua egiten...