Ohitura eleberria

Hizkuntza eta literatura5,27 KB

4. PROSAGINTZA LITERARIOAREN LEHEN URRATSAK

TXOMIN AGIRRE: Euskaraz idatzitako eleberriaren maila literarioa hobetu zuen. Euskarazko eleberriak lantzeko helburua. Nobelak:
  • Auñamendiko lorea (1898): Bizkaieraz --> Nobela historikoa.
  • Kresala (1906): Bizkaieraz-->Arrantzaz--> Ohitura eleberria.
  • Garoa (1912): Gipuzkeraz--> Nekazaritza eta arrantzaz--> Ohitura eleberria.

5.GERRA AURREKOPOESIA

LEHEN HAMARKADETAKO POETAK.
  • Emeterio ARRESE (tolosarra): Enpresa gizona, Ameriketan pilotalekuak eraiki eta kudeatzen aritu zen. Lehen poesia liburua Nere bidean, 1913an kaleratua. Bigarrena Txindor, 1928an. Zahartzaroan, Olerki berritze, 1952an. Bere lanek kutsu garratz eta erromantikoa. Diferentzia nabari 1. Liburutik 2.Era, 2.Ean zantzu modernista somatzen da. Operen testuak ere idatzi, ezagunena: Eduardo Mokoroaren Leidor lanarentzat moldatutako libretoa.
  • Klaudio Sagartzazu "SATARKA" (hondarribitarra): Etxegintza lanbide. Gazte zela Txinpartak (1922) liburua argitaratu, Arrese baino hizkera goxoagoan. Obraren alerik ospetsuena: "Aurtxoa seaskan" deituriko poema. Beste poema liburu bat plazaratu: Intza begietan (1957).
  • Koldobika Jauregi "JAUTARKOL" (errenteriarra): Poema sorta honi zor dio fama: Biozkadak (1929). Apaiza izanik gai erlijiosoak erabiltzen ditu, baina barne sentimenduak adierazteko gaitasuna du.
  • Jules Moulier "OXOBI" (iparraldekoa): Apaizgintzan jardun, idazlea eta kazetaria. Bertsoz moldatutako liburuak: Nola gauden euskaldun, Boz-oihu, deiadar, nigar, Heiatik zerura eta Haur-elhe haurrentzat. Baina azpimarragarriena: Alegiak, literatura klasikoan agertzen diren fabulak.
"OLERKIAREN" BELAUNALDIA
  • "LIZARDI" Jose Maria Agirre (zarauztarra): Tolosan igaro bizimodurik gehiena. Legegizona. Gaiak: euskara eta euskal kulturaren ingurukoak. Ospea lortu zuen hizlari gisa. Prosaz: Hitz-lauz (1934) eta Kazetari-lanak (1986). Poesian emaitzrik onenak, bere sasoiko olerkari onena izan zen: Biotz-begietan (1932). Hil ondoren, puskekin Umezurtz olerkiak (1934) publikatu "EUSKALTZALEAK" elkartekoek. Urtaroen arabera aldatuz doan natura idazgai. Beste poema batzuetan protagonismoa: maitasunak, adiskidetasunak, heriotzak. Olerkaria batzuetan baikor eta itxaropentsu, besteetan triste eta kezkati. Herria eta hizkuntza askotan aipatzen ditu olerkian.
  • "LAUAXETA" Esteban Urkiaga (laukiztarra): Orixerekin batera EUZKADI egunkarian lan, bereala arduradun. Kazetari eta hizlari nabarmendua. Prosaz: Azalpenak (1982).
6. BERTSOLARITZAREN HASTAPENAK

TXIRRITAREN GARAIA: 
  • Bertsolaritzaren prestigioak beherantz XX. Mendeko lehen hamarkadetan. Herri eta auzoetako ospakizun garrantzitsuenetan bertsolaritza bai.
  • Gerra aurretik, bertsolari onak Gipuzkoa eta inguruetan jardun: "Gaztelu", "Saiburu", "Teilleri txiki", "Kaskazuri"... Gipuzkoatik konpo: Paulo Iantzi eta "Frantses txikia".
  • Euska Herriko ia bazter guztietan abestu zuen bertsolaria: "Txirrita" 


Deskargatu

PDF Word HTML