Euskararen euskalkiak eta fonetika-fonologia: laburpena eta ariketak
Laburpena
Dokumentuak hainbat ariketa eta euskal euskalkien sailkapena biltzen ditu, Koldo Zuazoren arabera. Euskalkien kokapena eta izenak aztertzen dira, baita fonetika eta fonologiako ezaugarri nagusiak ere, esaterako diptongo murrizketa, bokal harmonia eta bustidura. Esaldi-berridazketak eta sinonimoak ere ageri dira.
Funtsezko puntuak
- Mendebaldeko euskalkia Bizkaian, Gipuzkoako Deba arroan eta Araba iparraldean hitz egiten da.
- Erdialdekoa Gipuzkoan eta Nafarroako ipar-mendebaldean hitz egiten da.
- Nafar-lapurtarra Nafarroa beherean eta Lapurdin hitz egiten da.
- Zuberotarra Zuberoan hitz egiten da, eta "xiberera" ere deitu izan zaio.
- Ekialdeko nafarra Erronkarin eta Zaraitzun hitz egiten zen, baina galduta dago.
- Bokal elkarketetan o+a=ue, i+a=ixe eta e+a=ie bezalako aldaketak gertatzen dira.
- Bustidura automatikoa da i-ren ondoren: i+n=ñ, i+l=ll, i+t=tt/tx eta i+z=x.
Berridatzi ondorengo esaldiak.
1-Oraindik hainbat pertsonak pentsatzen du HIES gaixotasuna muxua emanda kutsa daitekeela.
-Badago oraindik HIES gaixotasuna muxua emanda kutsa daitekeela pentsatzen duenik.
2-Harrigarria da haren berriak hain azkar iritsi izana.
-Haren berriak hain azkar iritsi izanak harritzen nau.
3-Jaioberria gaixorik dago. Horrek erabat kezkatzen du ama.
-Juaioberria gaixorik egoteak berebiziko kezka eragiten dio amari.
4-Gernika, Bilboren aldean, lasaitasun handiko herria da.
-Bilbo ez da Gernika bezain herri lasaia.
5-Anderrek ez beste guztiek kirolerako arropa aproposa ekarri dute.
-Ander izan da kirolerako arropa aproposa ekarri ez duen bakarra.
6-Ia edozer egingo nuke berriro zurekin egotearren!
-Zer ez nuke egingo berriro zurekin egotearren!
7-Itsusiagoak izan arren, hobe genuke oinetako erosoak erostea.
-Itsusiagoak izanagatik, hobe genuke oinetako erosoagoak erosiko bagenitu.
8-Irakasle batzuek bakarrik entzuten dituzte arretaz gure iradokizunak. Horiekin elkartuko gara bihar.
-Gure iradokizunak arretaz entzuten dituzten irakasleekin baino ez gara elkartuko bihar!
9-Etxean gelditu nahi bazuen, telefonoz deitu behar zuen!
-Etxean gelditzekotan, telefonoz deitu besterik ez zuen!
10-Arrain berezi bat erosi dugu afaltzeko, eta umeek ez dute gustuko. Hori uste dugu.
-Uste dugu afaltzeko erosi dugun arrain berezia umeek ez dutela gustuko.
Ondorengo hitzen sinonimoak
-Berritsu: berba-lapiko, hitzontzi
-Zeresan: erran-merran, autu-mautu, esames
-Iritzi: uste, aburu
-Bidali: helarazi, igorri
-Beharbada: apika, agian
Koldo Zuazoren sailkapena
EUSKALKIA NON HITZ EGITEN DA? INFO OSAGARRIA
1 Mendebaldekoa Bizkaian, Gipuzkoako Deba Arroan eta Araba iparraldean.
→”Bizkaiera” ere deitu izan zaio.
→Koldo Zuazoren ustez, tankera honetakoa zen baita ere Araba gehienean, Burgos Iparraldean eta Errioxan egiten zen euskara.
2 Erdialdekoa Gipuzkoan eta Nafarroako ipar-mendebaldean.
→ “Gipuzkera” ere deitu izan zaio.
3 Nafar-lapurtarra Nafarroa beherean eta Lapurdin → “Nafar-lapurtera” ere deitu zan zaio.
4 Nafarra Nafarroa garaian. → “Nafarrera” ere deitu izan zaio.
→ Sailkapen guztietan zailtasun handiak sortu ditu.
5 Zuberotarra (Xiberotarra) Zuberoan → “Zuberera” edo “xiberera” ere deitu izan zaio.
6 Ekialdeko nafarra Erronkarin eta Zaraitzun → Galduta dago. (XIX.ean erronkariera eta XX.ean zaraitzuera)
FONETIKA-FONOLOGIA:
- Diptongo murrizketa edo monoptongazioa, ondorengo soinua bustiz: ai>a (gañera, bañe, pralliena)
- Bokal txandaketak: e>a barrixe
-Bokal harmonia: a>e, aurreko silaban i/u dagoela: isena, aldatute...
- Bokal elkarketetan:
-o+a =ue Antxiñekue, Goikue, Andikue, aterpebakue, gogortxue, Markiñekue... Hor, bokal txandaketa o>u, eta ondoren, bokal harmonia (a>e, aurreko silaban i/u dagoela).
-i+a = ixe (hiatusean x epentesia, eta bokal harmonia) bidebarrixe, selaixe. ikuskarrixe...
-e+a= ie etxiek, kaliek (bokal txandaketa e>a, eta ondoren, bokal harmonia a>e, aurreko silaban i izanik.
- Bokal galtzea: e →0 _ta
-l/d kontsonante txandaketa, r zaharra hemen d bihurtu delako, beste euskalkietan ez bezala (horietan, l): bedar
-Kontsonante galtzea: r-0 Galdetzaileetaneta hauetatik eratorritakoetan, r galdu egiten da: iño_k
-J-ren ahoskera [j]: jokorako, jai...
- Bustidura (=palatalizazioa): automatikoa, i-ren ondoren:
-i+n =ñ gañera (ondoren, ai>a monoptongatu), Markineko...
-i+l =ll pralliena (ondoren, ai>a monoptongatu)
-i+t =tt/tx itturrixe, egitten, jakittunen, jantsitxe, politxek
-i+z=x eleixa
-Txistukariak: z >s Sier, isenak, orris, dagos, daukes...
Deskargatu
PDF Word HTMLOhiko galderak
Zein euskalkitan hitz egiten da Bizkaian?
Bizkaian mendebaldeko euskalkia hitz egiten da, eta "Bizkaiera" ere deitu izan zaio. Koldo Zuazoren arabera, tankera horretakoa zen Araba gehienean, Burgos iparraldean eta Errioxan egiten zen euskara ere.
Zer da bustidura?
Bustidura, palatalizazioa ere deitua, kontsonanteak ahoskera bustiagoa hartzea da. Dokumentuan automatikoa dela esaten da, i-ren ondoren gertatzen dela, eta i+n=ñ, i+l=ll eta i+t=tt/tx adibideak ematen dira.
Zer da bokal harmonia?
Bokal harmonia aurreko silaban i edo u dagoenean bokal baten aldaketa da, adibidez a>e. Dokumentuan isena eta aldatute hitzak aipatzen dira adibide gisa.
Frogatu zeure burua
Berrikuspen-txartelak
Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.
Testa
AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.