Batxilergoa mailako Hizkuntza eta literatura ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Euskarazko esaldi egiturak: baldintza eta kontzesio esaldiak

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua3,17 KB

Sarrera eta Ohar Orokorrak

Ikusi besterik ez dago merkatuan zenbat tresna elektriko eta elektroniko dauden, horiek birziklatzea zein korapilatsua izan daitekeen ulertzeko. Batzuek uste dute telebistak umeak entretenitzeko baino ez duela balio. Zenbat eta gehiago ikasi, orduan eta zalantza gehiago izaten ditugu. Adituek diotenez, helduek ez dute umeak bezain lasai hartzen bizimodua. Ez dago inor bizitza latza ez dela esaten ez duenik. Gutxitan ikusi dut agure hark ibiltzeko modua duen inor. Honezkero guztiek dute horren berri. Askotan nahi gabe min egiten diogu lagun hurkoari. Denboraldi batean lagunek baztertu ninduten irudipenak gaizki pasarazi zidan. Hain antzekoak dira bi egitura hauek, lanak izaten ditut biak bereizteko. Edozein huskeria...

Jarraitu irakurtzen "Euskarazko esaldi egiturak: baldintza eta kontzesio esaldiak" »

Euskal narratibaren bilakaera: Txillardegi eta Saizarbitoria

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua2,92 KB

1. Aldia: Euskal Narratibaren Oinarriak

1. aldia

Aldaketak pertsonaietan (kristau, zintzo, abertzale, heroi/pertsonaia konfliktiboa), kokapena (euskal herriko baserritan/hiritan), gaietan (eguneroko lanarekin lotutakoak/protagonistaren arazoak), euskara (erdarakada barik/hizkera hiritarra), helburua (euskal bizimodua egokia dela/errealitatea islatu).

Txillardegi: Aitzindaria

Txillardegi, ingeniaria, hizkuntzalaria, eleberrigilea, kazetaria eta saiogilea. Gramatikaren azterketan ere lan ezagunak ditu. Lan famatuenak: Leturiaren egunkari ezkutua (1957), Peru Leartzako (1960), Elsa Schelen (1969).

Maitasun Istorioa Parisen

Joxebaren eta Mirenen arteko maitasun harremana Parisen. Maitasuna lau zatitan banatua dago (urtaroak).

Lehenengo Aldiaren Ezaugarriak

Lehen...

Jarraitu irakurtzen "Euskal narratibaren bilakaera: Txillardegi eta Saizarbitoria" »

Euskal narratiba XX. mendetik literatura modernora: garai literarioak eta eleberriak

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua2,51 KB

XX. Mendeko Narratiba

Karlisten Bigarren Gerraren ondoren, foruen deuseztapenak euskal kontzientziaren berpizkundea ekarri zuen. Euskararen aldeko elkarte eta aldizkariak sortu ziren, nahiz eta iritzi desberdinak egon (Sabino Arana vs. Azkue, azken hau tradizio zahar eta herrikoiari lotuagoa).

Garai Literarioen Bilakaera

  • Ilustrazioa eta Neoklasizismoa: Arrazoia eta enpirismoa ardatz.
  • Erromantizismoa: Askatasuna, fantasia, idealismoa eta sentimenduak nagusi.
  • Errealismoa: Eguneroko bizitza eta gertaleku arruntak islatzen ditu.

Ohitura Eleberriak

Errealismoa eta erromantizismoa uztartzen dituzte; galtzeko arriskuan dauden ohiturak idealizatzen dituzte (bukolismoa eta anakronismoa).

Ezaugarri Nagusiak

  • Geografia tradizionala: Baserri edo itsas herriko bizitza.
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal narratiba XX. mendetik literatura modernora: garai literarioak eta eleberriak" »

Iraupena, maiztasuna eta behar/nahi izan aditzak

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua2,74 KB

Iraupena eta maiztasuna adierazteko arauak

1. Iraupena adierazteko

Absolutiboaz eta instrumentalaz gainera, inesiboa erabiltzen da maiz iraupena adierazteko sintagmetan. Inesiboko sintagma hauei dagokienez, mugagabea erabiltzea zilegi izanagatik, mugatu singularra erabiltzea hobesten da honako kasu honetan: zenbatzailedun sintagma horrek adierazten duen denbora etengabeko unitate bakar gisa hartzen denean, hots, inesiboaren bidez prozesu edo gertaera baten iraupena adierazten denean.

Hauetan denetan iraupena adierazten da. Iraupenik adierazten ez denean, noski, mugagabeak ohiko lekua izango du. Hiru urteko iraupena adierazi beharrean hiru urte desberdinetan gertatu den zerbait adierazi nahi bada, mugagabea beharko da.

2. Maiztasuna adierazteko

  • Maiztasuna
...
Jarraitu irakurtzen "Iraupena, maiztasuna eta behar/nahi izan aditzak" »

Erromantizismoaren ezaugarriak eta XIX. mendeko euskal olerkariak

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua2,26 KB

Erromantizismoaren Ezaugarriak

  • Ilustratuek arrazoimenean jarritako konfiantza sendoa eten egiten da. Erromantikoek ez dute uste ongizatea arrazoimenean eta jakintzan oinarritu daitekeenik. Ordura arteko ordena, lasaitasuna... baztertuz, subjektibotasuna, gizabanakoaren garrantzia... hobesten dira.
  • Mundua ezagutzeko ez dira eredu aproposak ez geometria ez matematika. Poetaren intuizioa da bidea. Bakoitza da norberaren munduaren sortzaile.
  • Honako hauek dira balio berriak:
    • Ideala.
    • Urruti-mina, bai denboran bai lekuan.
    • Sinbolismoa da muga lauso horietara iristeko bidea.
    • Norbanako sortzaileari guztizko autonomia aitortzen zaio, herrian erroturik bizi den sortzaileak hurbiltzen baikaitu ezagupen sakonetara. Hortik folklore, historia eta hizkuntza propioaren
...
Jarraitu irakurtzen "Erromantizismoaren ezaugarriak eta XIX. mendeko euskal olerkariak" »

Txomin Agirre eta euskal eleberri tradizionala: Kresala eta Garoa

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua7,84 KB

Txomin Agirre: Biografia eta Testuinguru Historikoa

Txomin Agirre Ondarroan jaio zen 1864an eta 1920an hil zen Zumaian. Elizgizona izan zen eta, familia apalekoa zenez, apaizteko ikasketa laburrak egin zituen; horixe zen eskura zeukan aukera bakarra.

Karlistadak eragin handia izan zuen bere familian. Aitak karlisten alde borrokatu zuen Bigarren Karlistaldian (1872-1876), eta porrot horrek foruen galera eta krisi politiko-soziala ekarri zituen. Bi alderdi horiek Agirreren mundu-ikuskera eta literatura sakonki markatu zituzten.

Ondarroan jaio zen arren, denbora luzez bizi izan zen Zumaian, Karmeldarren komentuko apaiza izan zen bertan. Kostaldeko giro hori ondo ezagutzen zuenez, horixe da Kresala eleberriak irudikatzen duen giroa, itsas mundua ardatz...

Jarraitu irakurtzen "Txomin Agirre eta euskal eleberri tradizionala: Kresala eta Garoa" »

Euskara: esaldien zuzenketak eta puntuazioaren hobekuntzak

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua4,15 KB

Esaldi-zuzenketak eta puntuazio hobekuntzak

Zuzenketak (jatorrizko edukia errespetatuz)

  • Erdipurdikoa denak ez du uste txarra denik.
  • Esan dut, behin baino gehiagotan, bolada hartan zortean nenbilela.
  • Ez dut ahaztuko nola aitak bizikleta gorria erosi zidan.
  • Beranduegi zen etxera itzuli nahi zuela esateko, gizon beldurtzat hartuko baitzuen besteak.
  • Goraino joatea erabaki genuen, izan ere, bidea erdiraino iritsiak ginen.
  • Bizi garen mundu narras honetan ez du inork menderen mendetan deus aldatzeko baimenik izango, aho batezko iritzien batasunik ez baitugu ikusiko.
  • Bizitzen jarraitzeko arrazoiak bukatu zitzaizkiolako, tirokatu zuen bere burua.
  • Ez dugu zertan joan; dagoeneko ikustera joan omen zaio eta/ joan omen zaiolako/ joan omen baitzaio.
  • Gaur ez dut kotxerik
...
Jarraitu irakurtzen "Euskara: esaldien zuzenketak eta puntuazioaren hobekuntzak" »

Sarako Eskola: XVII. mendeko euskal literatura mugimendua

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua3,17 KB

Sarako Eskola: XVII. Mendeko Euskal Literaturako Mugimendua

XVII. mendea izpiritualtasunaz beteriko mendea zen, eta euskal idazle batzuk elkartzea erabaki zuten, ezaugarri komunak zituztelako eta inspirazio handiko garaia zelako. Sarako eskolako idazleek batzen dituzten ezaugarriak:

  • Gehienak liburu erlijiosoak idazten zituzten, elizgizonak ziren.
  • Guztiek heziketa humanistiko sakona zuten.
  • Talde bat osatzen zuten eta elkarri eliz-oniritziak eta poemak idatzi zizkioten.
  • Bereziki olerkigintza jorratu zuten.

Axular

Pedro de Aguerre y Azpilicueta (Axular), 1556an Urdazubian jaio zen eta 1644an hil zen Saran. Oso garrantzitsua izan zen Sarako eskolarako, ordezkari nagusia izan zen eta euskal prosalari onena konsideratuta dago. Arazoak izan zituen Harostegi...

Jarraitu irakurtzen "Sarako Eskola: XVII. mendeko euskal literatura mugimendua" »

Xabier Lizardi: bizitza, obra eta estiloa

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua2,91 KB

Xabier Lizardi (Jose Maria Agirre)

Xabier Lizardi (jaiotzez Jose Maria Agirre, Zarautz, 1896 – Tolosa, 1933) Tolosako enpresa bateko gerentea izan zen. 37 urterekin hil zen.

Literaturzalea zen, eta euskal literatura klasikoaz gain, Espainiako literatura klasikoa eta garaikidea, baita idazle latindarren eta greziarren testuak ere ezagutzen zituen. EAJko politikaria izan zen.

Obra Nagusiak

Poesia, antzerkia, narrazioa eta artikulugintzan aritu zen. Hauek dira bere lan garrantzitsuenak:

  • Bizirik zegoela, Biotz-begietan (1932) liburua argitaratu zuen.
  • Bultzi lehiotik poema azterketan sartuko da.
  • Hil ostean, Umezurtz poemak (1934) eta Itz Lauz (1934) argitaratu ziren.

Estiloaren Ezaugarriak

Lizardiren estiloa oso pertsonala eta berritzailea izan zen, eta...

Jarraitu irakurtzen "Xabier Lizardi: bizitza, obra eta estiloa" »

Axular eta Gero: biografia, obra eta literatur ezaugarriak

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua2,82 KB

Pedro Agerre "Axular" (1556-1644)

Biografia

Pedro Agerre Azpilikueta, Axular izengoitiz ezagunagoa, apaiza eta euskal idazle handienetakoa da. Jaiotzez nafarra, goitizena bere baserritik datorkio, Lapurdiko mugan dagoen Urdazubiko Axular baserritik, hain zuzen. Salamancako Unibertsitatean egin zituen ikasketak. Apaiztu ondoren, Donibane Lohizunera joan zen. 1600ean, Sarako parrokiako erretore izendatu zuten, eta han bizi izan zen hil arte. Idazle, sermoilari eta hiztun oparoa izan zen, eta horregatik izan zuen hainbesteko eragina geroko euskal idazleengan.

Obra, gaiak eta balioa: Gero

Obra bakarra eman zuen argitara: Gero, bi partetan banatua eta berezia. Erlijio- eta aszetika-liburua da, kristauak bide zuzenetik ez aldentzeko eta salbaziorako...

Jarraitu irakurtzen "Axular eta Gero: biografia, obra eta literatur ezaugarriak" »