Batxilergoa mailako Hizkuntza eta literatura ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Bi anai eleberriaren gai nagusia eta azterketa: desberdintasuna, bazterketa eta tragedia

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua7,57 KB

Bi anai eleberriaren gai nagusia eta azterketa

1. Azaldu Bi anai-ren gai nagusia eta nola garatzen den.

Bi anai-ren gai nagusietako bat desberdintasuna eta gizartearen intolerantzia da. Daniel adimen-urritasuna duen pertsona da, eta herriak ez du behar bezala ulertzen. Horrek bazterketa eta arazoak sortzen ditu. Paulok, ordea, anaia babestu nahi du eta aitari emandako hitza betetzen saiatzen da. Istorioan zehar, Danielen eta Teresaren arteko harremanak, herriaren presioak eta Carmenen mendekuak gatazka gero eta handiagoa sortzen dute. Azkenean, gatazkak tragediara eramaten ditu bi anaiak, trenak harrapatuta hiltzen direnean.

2. Nolakoa da Pauloren eta Danielen arteko harremana?

Pauloren eta Danielen arteko harremana anaien arteko maitasunean eta

...
Jarraitu irakurtzen "Bi anai eleberriaren gai nagusia eta azterketa: desberdintasuna, bazterketa eta tragedia" »

Euskal ahozko literaturaren generoak eta ezaugarriak

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua3,79 KB

Euskal Ahozko Literaturaren Generoak

Euskal ahozko tradizioak genero anitzak biltzen ditu, bakoitzak bere ezaugarri eta funtzio bereziekin. Jarraian, horietako batzuk deskribatzen dira:

Kopla Zaharrak

  • Egitura: 8-8-10-8koa da, lau lerro dituena.
  • Errima: 8koek errima daukate, 10koek ez.
  • Gaia: Lehenengo bi lerroetan naturaren inguruko gaiaz hitz egiten da. Benetan esan nahi dena azken bi lerroetan agertzen da.
  • Lotura: Askotan ez dago zerikusirik lehen bi lerroen eta azken bi lerroen artean. Hau sarritan gertatzen da, baina ez beti. Ez dago loturarik lehenengo bi lerroen artean, baina badago lotura zentzuzkoren bat; bestela, ahaztu egingo litzateke.

Trikiti Koplak edo Dantza Koplak

  • Lehenengo eta azken lerroen errepikapena dago.
  • Horrez gain, bihurkiak agertzen
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal ahozko literaturaren generoak eta ezaugarriak" »

Euskal literatura XX. mendearen hasieran: Lore Jokoak, Euskaltzaindia eta idazle nagusiak

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua3,28 KB

Lore Jokoak eta Euskal Erakundeak

Lore Jokoak txapelketak Anton Abadiak sustatu zituen, Lapurdin hasi eta Hegoaldera zabalduz. Jose Manterolaren ipuin, saiakera labur eta antzerkiek ez zuten maila literario handirik. Lehiaketan saritutako lanik onenak Donostian argitaratu ziren aldizkarietan.

Idazle ugari nabarmendu ziren, besteak beste: I.P. Elizanburu eta H.E. Arrese Beitia.

Eusko Ikaskuntza

Euskaltzaleek sortu zuten. Elkarte honen kezkarik nagusiena irakaskuntza zen. Gerraren ondorioz, Hegoaldean jarraitzailerik gabe geratu zen.

Euskaltzaindia

Euskararen Akademia 1918an eratu zen. Lehen euskaltzainburua Resurrección M. Azkue abadea izan zen. Akademia 28 euskaltzain osok, 20 ohorezkok eta 100etik gora urgazlek osatzen dute. Xederik garrantzitsuenetako...

Jarraitu irakurtzen "Euskal literatura XX. mendearen hasieran: Lore Jokoak, Euskaltzaindia eta idazle nagusiak" »

Lagunarteko gutuna: bakardadeari aurre egiteko aholkuak eta inprimagailu akastunaren kexa

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua2,77 KB

Lagunarteko Gutuna: Bakardadeari Aurre Egiteko Aholkuak

Kaixo Jose!

Aspaldian ez nekien hain gaizki zeundela. Hain zaila al da harremanak izatea? Ez al daukazu inor konfiantzazko kafe bat hartzeko?

Zerbait egin behar duzu egoera hau aldatzeko, izan ere, oso irekia zara eta beti zaude prest planak egiteko. Horregatik, bultzada bat behar duzu gauza desberdin gehiago egiteko.

Aukerak Harreman Berriak Egiteko

  • Gimnasioa edo polikiroldegia: Gimnasiora joan zaitezke jende desberdinekin egoteko; edo polikiroldegian ere, gauza desberdinak ematen dituzte (spinning, padel, yoga...). Han aukera bat daukazu jendea ezagutzeko.
  • Euskaltegia: Beste aukera bat euskaltegi batera joatea da. Zu orain Bilbon zaude lanean, eta hemen euskara ia-ia ezinbestekoa da lantegian.
...
Jarraitu irakurtzen "Lagunarteko gutuna: bakardadeari aurre egiteko aholkuak eta inprimagailu akastunaren kexa" »

Euskal aditzaren subjuntiboa eta H letraren erabilera

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua2,7 KB

Aditz Laguntzailea: Subjuntiboa

NOR eta NOR-NORI Formak

PertsonaNOR (Orain)NOR (Lehen)NOR-NORI (Orain)NOR-NORI (Lehen)
NiNadinNendinNaki-da-nNenki-da-n
HiHadinHendinHaki-a/na-nHenki-a/na-n
HuraDadinZedinDaki-o-nZeki-o-n
GuGaitezenGintezenGakizki-gu-nGenkizki-gu-n
ZuZaitezenZintezenZakizki-zu-nZenkizki-zu-n
ZuekZaiteztenZinteztenZakizki-zue-tenZenkizki-zue-ten
HaiekDaitezenZitezenDakizki-e-nZekizki-e-n

NOR-NORK Formak

Subjuntiboa:

PertsonaOrain (NOR-NORK)Lehen (NOR-NORK)Lehen (Nor-hura denean)Lehen (Nor-haiek denean)
NiNaza-da-nNintza-da-nNezanNitzan
HiHaza-a/na-nHintza-a/na-nHezanHitzan
HuraDeza-n-1- -nZezanZitzan
GuGaitza-gu-nGintza-gu-nGenezanGenitzan
ZuZaitza-zu-nZintza-zu-nZenezanZenitzan
ZuekZaitza-te-zue-nZintza-te-zue-nZenezatenZenitzaten
HaiekDitza-te-
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal aditzaren subjuntiboa eta H letraren erabilera" »

Bernardo Atxagaren lanak: Obabakoak eta euskal literatura berritzailea

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua3,85 KB

BERNARDO ATXAGA-80ko hamarkadan Franco hil ostean, herri-mugimenduen indarren ondorioz, Espainian, zenbait aldaketa gertatu ziren: adierazpen eta bilera askatasuna, ikurrinaren legeztatzea eta amnistia... Hala ere, giro politikoa nahasia jarraitzen zuen. E.Hn bai politikan bai ekonomian egoera txarra zegoen: alderdien tirabirak, langabeziaren gorakada, lantegiak itxi... Kulturan aldiz, belaunali berritzaile batek literaturaren autonomia aldarrikatu zuen. Horrela bada, gizartea eraldatzeko tresna izatetik, literatura bera literatura egiteagatik izatera pasatu zen: tekniken garrantzi handiagoekin, idazkera automatikoarekin... Aldi berean, zenbait argitaletxe berri sortu ziren: Erein, Elkar... Gainera, euskararen aldeko jai eta ekintza erraldoiak
...
Jarraitu irakurtzen "Bernardo Atxagaren lanak: Obabakoak eta euskal literatura berritzailea" »

XX. mendearen hasierako euskal kultura eta literatura: eragileak, eleberria, lirika eta antzerkia

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua4,68 KB

Hasierako Kultur Eragileak

  • Resurreccion Maria Azkue (1864-1951). Hainbat alorretan aritu zen: hizkuntza, literatura, musika (Hiztegia, 1905; Cancionero Vasco, 1922).
  • Julio Urkijo (1871-1950). Euskal gaiei buruzko ikerlaria; Revista Internacional de Estudios Vascos (RIEV) aldizkaria sortu zuen. Ikerlariak: Hugo Schuchardt, George Hérelle...
  • Gregorio Mujika (1882-1931). Ormaiztegiar honen eskutik eta Gipuzkoako Aldundiaren babespean jaio zen 1911n Euskalerriaren Alde zeritzon aldizkaria.
  • Euskaltzaindia (1918).

Narratiba

Euskal Eleberriaren Hastapenak

Txomin Agirre eta ohitura-eleberria. Txomin Agirre Euskaltzaindiaren kide fundatzaileetarikoa izan zen.

Ohitura-eleberrien Ezaugarriak

  • Moralismoa: Errealitatea narratzailearen ikuspuntutik erakusteko modu
...
Jarraitu irakurtzen "XX. mendearen hasierako euskal kultura eta literatura: eragileak, eleberria, lirika eta antzerkia" »

Euskarazko gramatika eta euskalkien adibideak: zuzenketak, fonetika eta morfologia

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua5,89 KB

Hona hemen euskarazko esaldi eta adierazpen batzuen zuzenketa eta argibideak, ohiko akatsak eta euskalkietako berezitasunak aztertuz:

Esaldi Zuzenduak eta Argibideak

  • Bi urte zituela gaixotasun larria izan zuenetik, ezin izan du bizitza normala izan.
  • Telefonoz deitu besterik ez zuen behar.
  • Itsusiagoa izanagatik, hobe genuke oinetako erosoak erostea.
  • Etxean gelditzekotan, telefonoz besterik ez zuen deitu behar.
  • Gure iradokizunak entzuten dituzten irakasleekin baino ez gara elkartuko.
  • Uda hasi eta berehala neskalaguna utzi bazuen ere, egunak joan ahala damutu zen.
  • Ander da kirol arropa ekarri duen bakarra.
  • Zer ez nuke nik egingo zu ikustearren?
  • Aitaren mendizaletasunari zor diot mendiak eta inguruak maitatzea.
  • Bilbo ez da Gernika bezain lasaitasun handiko
...
Jarraitu irakurtzen "Euskarazko gramatika eta euskalkien adibideak: zuzenketak, fonetika eta morfologia" »

Euskalkien aniztasuna: ezaugarriak eta hiztegi aberatsa

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua5,07 KB

Euskalkien Aniztasuna: Ezaugarriak eta Hiztegi Aberatsa

Euskalki Nagusiak eta Beren Berezitasunak

1. Ekialdeko Nafarrera: Erronkariera eta Zaraitzuera

Erronkariera
  • h kontsonantea mantentzen da (adibidez, huna, horko).
  • Zaldiak > xaldia (x soinua erabiltzen da).
  • Ez du z ahoskatzen: zazpi > sasp.
Zaraitzuera (Zaraitzuko euskara)
  • Ni naiz > Ni niz.
  • -a mugatzailea mantentzen da bokalez amaitutako hitzetan (adibidez, etxea > etxea, ez da galtzen beste euskalki batzuetan bezala).

2. Erdialdekoa edo Gipuzkera

  • DET erako aditz laguntzaileak erabiltzen dira (adibidez, det, dek, du aditzaren ordez): Nik nahi det.
  • Singularreko mugagabean -a galtzen da: zuhaitza > zuhaitz.
  • Z eta s artean ez dago bereizketarik (seseoa): zazpi > saspi.
  • Partizipioa -ta/-
...
Jarraitu irakurtzen "Euskalkien aniztasuna: ezaugarriak eta hiztegi aberatsa" »

Euskal nobelaren sorrera eta garapena: Pizkundetik Atxagara

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua10,51 KB

Euskal nobelaren sorrera

Euskal nobelaren sorrera

Zer da Pizkundea eta noiz ematen da?

Euskal literaturak bizi izan zuen garaia emankorra da. Hain zuzen, iraultza kulturala eta nazionala izan zen: Pizkundea. Garai hori, zehazki, Bigarren Karlistaldetik eta Espainiako Gerra Zibilera artekoa da, 1876tik 1936ra arte luzatu zena Euskal Herrian. Mugimendua kultura alorrekoa ez ezik politikoa ere izan zen; abertzaletasuna sortzeko giroan kokatu zen. Europako prozesu antzekoekin batera gertatu zen, adibidez Kataluniako eta Galiziakoekin. Bi herrialdetako kulturgileek batera, Galeusca ekimena abiatu zuten euskaldunek 1923an. Bi urte esanguratsu izan ziren 1918 eta 1919: Eusko Ikaskuntzaren eta Euskaltzaindiaren sorrera.

Piarres Adame eta Peru Abarka: aitzindariak

Peru

...
Jarraitu irakurtzen "Euskal nobelaren sorrera eta garapena: Pizkundetik Atxagara" »