Sarako Eskola: XVII. mendeko euskal literatura mugimendua

Latina-n eguneratua3,17 KB

Laburpena

Testuak XVII. mendeko Sarako eskolaren mugimendua aurkezten du: elizgizon idazleek euskaraz olerkigintza eta liburu erlijiosoak jorratu zituzten. Axular, Joanes Etxeberri Ziburukoa, Arnaud Oihenart eta Juan de Tartas bezalako egileen ezaugarriak eta lanak laburbiltzen ditu. Axularren "Gero" obra nabarmentzen da, hirurogei ataleko aszetika liburua, geroratzearen kalteez ohartarazten duena.

Funtsezko puntuak

  • Sarako eskolako idazleak elizgizonak ziren, heziketa humanistiko sakona zuten eta olerkigintza jorratu zuten.
  • Axular (1556-1644) eskolako ordezkari nagusia izan zen, euskal prosalari onena kontsideratua.
  • "Gero" Axularren obra da, 1643an Bordelen argitaratua, nafar-lapurteraz idatzia.
  • "Gero" hirurogei atalez osatutako aszetika liburua da, geroratzearen kalteez ohartarazten duena.
  • Arnaud Oihenart lehen idazle laikoa izan zen, euskaraz, frantsesez eta latinez idatzi zuena.
  • Juan de Tartasen "Ontsa hilzeko bidia" (1666) bere obrarik zaharrena eta ezagunena da.

Frogatu zeure burua

Sarako Eskola: XVII. Mendeko Euskal Literaturako Mugimendua

XVII. mendea izpiritualtasunaz beteriko mendea zen, eta euskal idazle batzuk elkartzea erabaki zuten, ezaugarri komunak zituztelako eta inspirazio handiko garaia zelako. Sarako eskolako idazleek batzen dituzten ezaugarriak:

  • Gehienak liburu erlijiosoak idazten zituzten, elizgizonak ziren.
  • Guztiek heziketa humanistiko sakona zuten.
  • Talde bat osatzen zuten eta elkarri eliz-oniritziak eta poemak idatzi zizkioten.
  • Bereziki olerkigintza jorratu zuten.

Axular

Pedro de Aguerre y Azpilicueta (Axular), 1556an Urdazubian jaio zen eta 1644an hil zen Saran. Oso garrantzitsua izan zen Sarako eskolarako, ordezkari nagusia izan zen eta euskal prosalari onena konsideratuta dago. Arazoak izan zituen Harostegi apaizarekin, Sarako ordezkaria izan nahi zuelako, baina Enrique III.ak arrazoia eman zion Axularri eta azkenean Axular Sarako eskolako ordezkaria izan zen.

Gero

Axularrek Sarako Eskolan idatzitako lana da. Idazlea hil baino urtebete lehenago argitaratu zen Bordelen, 1643an, alegia. Nafar-lapurteraz idatzitakoa. Hirurogeita zortzi urte beranduago bigarren edizioa egin zen izenburua aldatuta: Gveroco Gvero, data zehatzik gabe eta zuzenketa eta aldaketa urri batzuekin. Beste hainbat edizio izan ditu, azkena 1964an. Itzulpenak ere egin dira beste euskalki batzuetara nahiz gaztelaniara eta katalanera. Obraren izenari erreparatuz gero, liburuaren azalean bi parte izango dituela iragarri arren (Gero, bi partetan partitua eta berezia), guk bakarra ezagutzen dugu, guztia batean emana datorrelako edo besterik idatzi ez zuelako. Hirurogei atalez osaturiko aszetika liburua dugu, eta egunean egin beharrekoak ez geroratzeko gomendatzeaz gain, geroratzeak ekar ditzakeen kalteez ohartarazten du irakurlea. Hau da, nagikeriak edo eginkizunak geroko uzteak egiten duen kalteaz dihardu liburuan zehar.

Joanes Etxeberri Ziburukoa

Joanes Etxeberri gizon jantzia zen (bere garaian oso jakintsua eta azkarra) eta euskaraz eta latinez idazten zuen poesia. 1580 inguruan jaio zen Ziburun eta 1665ean hil zen Ziburun. Bere lanak: "Elizara erabiltzeko liburua", "eguneroscoa" eta "noelak".

Arnaud Oihenart

1592an jaio zen Maulen eta 1668an hil. Euskal poeta, legegizona, historialaria eta politikaria izan zen. Lehen idazle laikoa izan zen eta euskaraz, frantsesez eta latinez idazten zuen. Lanak: “Notitia Utriusque Vasconiae” (1638), “Les proverbes Basques” - “Atsotizac edo refrauac” (1657), “L’art poétique” (1665)

Juan de Tartas

1610. urtean Zuberoan jaiotako euskal hizkuntzako apaiz eta idazle zuberotarra izan zen. Nekazari aberatsen familia batean jaio zen, 1624an San Pablo de Lescarreko apaiz erregularrekin lehen ikasketak egin zituen. Olorongo Santa Maria elizako kalonje-kargua betetzen zuen bitartean, Aroue-ko errektore izendatu zuten, eta titulu horrekin sinatu zituen bere bi lanak. Ontsa hilzeko bidia 1666an argitaratu zen eta bere obrarik zaharrena eta ezagunena da. Aszetika liburua da eta behar bezala hiltzeko prestaketa beharra azaltzen du, bizitza on batek heriotza ona eskatzen baitu.

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Zein da Sarako eskolaren ezaugarri nagusia?

Eskolako idazleak elizgizonak ziren, heziketa humanistiko sakona zuten eta batez ere olerkigintza jorratu zuten. Elkarri eliz-oniritziak eta poemak idatzi zizkioten.

Zer da Axularren "Gero" obra?

1643an Bordelen argitaratutako aszetika liburua da, nafar-lapurteraz idatzia. Hirurogei atal ditu eta geroratzearen kaltea azaltzen du.

Noiz jaio eta hil zen Axular?

Pedro de Aguerre y Azpilicueta (Axular) 1556an Urdazubin jaio zen eta 1644an Saran hil zen.

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Zein izan zen Sarako eskolako ordezkari nagusia?
2. Zein hizkeratan idatzi zen "Gero"?
3. Zer gai nagusi jorratzen du "Gero" liburuak?
4. Zein idazle izan zen lehen idazle laikoa?
5. Zein urtetan argitaratu zen Juan de Tartasen "Ontsa hilzeko bidia"?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.