Eboluzioaren Teoriak eta Gizakiaren Jatorria: Gida Sakona

Hizkuntza eta literatura4,84 KB

Eboluzioaren Teoriak

Fixismoa

George Cuvier (1769-1832) naturalista ospetsuak proposatutako teoria honen arabera, espezie guztiak independenteak dira eta sortu zirenetik bere horretan iraun dute, inolako aldaketarik gabe.

Eboluzionismoa

Unibertsoa eta bizi mota guztiak nolabaiteko garapenaren emaitza dira, eta espezieen aniztasuna, aldiz, aldaketaren eta egokitzapenaren ondorioa da.

Transformismoa

Teoria honen arabera, lehen espezieak denboran zehar transformatu egin ziren eta beste espezie berriak sortu ziren.

Teoria Eboluzionista Nagusiak

Lamarckismoa

Jean Baptiste de Monet, Lamarckeko zaldunak argitaratutako eboluzio biologikoaren lehen teoria globala da. Bere oinarriak honako hauek dira:

  • Progresio pixkanaka: Organismo sinpleetatik konplexuetaraino garatzen dira.
  • Aldaketa gradualak: Ingurunera moldatzeko premiaren ondorioz gertatzen dira. Espezieek organo batzuk erabiltzen hasi eta beste batzuk erabiltzeari uzten diote.
  • Organoen garapena: Organoak erabiltzen diren heinean garatu eta perfekzionatzen dira.
  • Karaktere heredatuak: Ingurunera moldatzeko erraztasuna ematen duten karaktereak heredatu egiten dira.
Darwinismoa

Charles Darwin eta Alfred Russel Wallace-k 1858an eboluzioari buruzko beste teoria bat azaldu zuten, Galapagos uharteetara eta Hego Amerikara egindako bidaietan egindako behaketetan oinarrituta.

Darwinen arabera, bizirik irauteko borroka sortzen da espezieen artean, izaki bizidunak baliabideak baino ugariagoak baitira. Horrela, espezie indartsuenek aurrera egiten dute besteen kaltetan.

Mutazionismoa

Hugo de Vries-ek 1901 inguruan proposatutako teoria honen arabera, eboluzio-prozesua mutazioaren araberakoa da. Bi aldaketa mota bereizi zituen:

  • Modifikazioak: Ingurugiro-aldaketek eragiten dituzte eta ez dira heredatzen.
  • Mutazioak: Izaki bizidunen geneetan sortutako aldaketak dira eta herentziaz jasotzen ditugu.
Teoria Sintetikoa edo Neodarwinismoa

Th. Dobzhansky-k 1937an argitaratutako “Genetika eta Espezieen Jatorria” lanean oinarrituta, teoria sintetikoa lantzen jarraitu zen zoologiako, paleontologiako, botanikako eta biologia molekularretako datuen bitartez. Bi ildoak uztartzea zuen helburu, eboluzio-prozesuaren nondik norakoak argitzeko.

Gizakiaren Jatorria

Thomas Huxley, Charles Darwin eta Ernst Haeckel-en arabera, gizakia animalia antropoideen eboluzioaren ondorioz sortu zen. Orangutanak eta tximpanzeak, adibidez, antz handia dute gizakiarekin.

Pongidoak eta Hominidoak

Pongidoak eta hominidoak, hominidoen edo antropoideen super-familiakoak dira. Hominido guztien artean, “Homo sapiens” soilik dirau bizirik.

Hominidoen Bilakaera

  • Australopitekoak: Oihanean bizi ziren, duela 3 milioi urtetik milioi 1 urtera bitartean. 500 cm³-ko garezur-edukiera zuten.
  • Homo Habilis: Garai berekoa zen, 700 cm³-ko garezur-edukiera zuen. Bizimodu desberdina zuten: eremu zabaletan bizi eta familiatan antolatuta zeuden. Txabolak nahiz tresnak egiten zituzten.
  • Homo Erectus: Duela 1.5 milioi urtetik 300.000 urtera bitartean bizi izan zen. Hankabikoa zen, zutik ibiltzen zen, eta 900 cm³-tik 1.200 cm³-ra bitarteko garezur-edukiera zuen. Suaz baliatzen zen eta harrizko tresnak egiten zituen (bi aldeko aizkorak).
  • Homo Sapiens: Duela 100.000 urte sortu zen Afrikan eta Ekialde Hurbilean, eta duela 40.000 urte Europan. Hasieran nomada baziren ere, nekazaritzan eta abeltzaintzan hasi ziren. Armak eta tresnak egiten zituzten (harrizko aizkorak eta aiztoak), baita jantziak eta apaingarriak ere. Hildakoei begirune handia zieten eta ehortzi egiten zituzten. Artelanak sortzen zituzten (Altamirako labar-pinturak). Gaur egungo gizakiarena bezalako garezur-edukiera zuten edo handiagoa.

Gizakiaren Moldaketa Kulturala

Apurka-apurka, gizakia ingurunearen presiotik askatuz joan zen, ingurunera moldatzea lortu baitzuen. Ez zen izan moldaketa biologiko hutsa; bere egitura fisiologikoaren premiei erantzuteaz gain, mundu kulturala sortu zuen, eta mundu horren eraginez da gizakia den modukoa. Antropologoek gizatiartzea deritzote prozesu honi.

Animalia-Adimena ala Giza Adimena?

Adimenaren lau definizio nagusi daude:

  1. Bizitzeko oinarrizko beharrak asetzeko ingurunea aldatzeko edo tresnaren bat erabiltzeko gaitasuna.
  2. Gauzak errealitatetzat hartzeko gaitasuna.
  3. Zeinuak sinbolo bihurtzeko gaitasuna.
  4. Ideia unibertsalak eta abstraktuak sortzeko gaitasuna.

Giza adimena eta animalien adimena erabat desberdinak dira.

Deskargatu

PDF Word HTML