Hiru Idazle Klasikoak: Etxepare, Leizarraga eta Axular
Bernart Etxepare
Donibane Garazikoa (Behe Nafarroa).
Lehen idazle euskaldun ezaguna. Apaiza zen.
Obra nagusia
Linguae Vasconum Primitiae 1545ean argitaratua.
Lau zati ditu:
- Erlijio gaiak
- Amodio gaiak
- Bere buruari jarriak
- Bi kantu: Kontrapas eta Sautrela
Herritar arruntarentzat idatzi zuen, maitasun gaiak salotasunez erabiliz, Erdi Aroan zabaldu zen lirika idealistatik urrun.
Lirika profanoa
Maitasun harremanen plazerak naturaltasunez erabiltzea onartezina bihurtu zen garai hartan. Aukeratutako bide herrikoiak akatsak zituen Errenazimenduko haize berrientzat.
Kritikak olerkari handitzat dauka:
- Hamabost silabako lau bertsoz osatuak ahapaldi gehienak.
- Garaziko hizkuntza erabili zuen.
- Gaietan, Erdi Aroko lirikarekin lotu zen, Frantziako eta Mediterraneoko lirikaren eraginez: Damarekiko maitasuna, maitatua ez den poetaren atsekabea, urruti dagoen maitearen oroimena.
Joanes Leizarraga
Lapurdiko Beraskoitzen sortu eta Nafarroa Beherako Bastidan hil zen. Apaiz katolikoa izan zen, baina protestantismora bihurtu zen.
Leizarragaren garaian, erreformaren izpiritua eta politikaren eragina nahasian zebiltzan kalbindarren artean. Ipar Euskal Herriko jauregietan, apaiztegietan eta burgesen etxeetan, buruzagi handikiak bereganatzen hasi ziren.
Hiru obra nagusiak (1571)
- Jesus Krist Gure Jaunaren Testamendu Berria
- Kalendrera
- ABC edo kristinoen instrukzioa
Kritikak
Obra hauetan agertzen diren kritikak ondorengoak dira:
- Itzultzailearen meritua, eredurik ez zuelako.
- Menpeko perpausak erabili beharra, hizkuntza erromantikoen erara eraman zuena.
- Iparraldeko euskaldunentzat idatzi zuela igortzen zaio.
- Hizkuntza jasoaren aldekoa zen eta Latinetik hartutako hitz ugari erabiltzen ditu.
- Oso euskara zaharra darabil.
Axular (1556-1664)
Bizitza
Nafarroan jaio zen, Axular izeneko baserrian. Ikasketak Iruñean, Lleidan eta Salamancan egin zituen, gero apaiztu zen. Lau urtez apaiz bezala aritu ondoren, Baionako bikario nagusi egiten da, non bere lanaren eragin handiena Euskal Herrian eta Lapurdin nabarmenduko den.
Obra
Gero, 1643an argitaratua, bi zatitan banatua. Bi zati daude, baina bakarra ezagutzen da. Autore klasikoen eta beste idazle askoren argudioak eta adibideak pilatu eta lotzen ditu.
Kritika
Genero pertsuasiboa dauka. Irakurlearen gogoa erakartzeko, baliabide erretorikoak erabiltzen ditu:
- Irakastea: Gaiaren azalpen luzea eta zabala, estilo lasai, patxadatsu eta arrazoituan.
- Atsegin izatea.
- Mugiaraztea: Nahi duenean erritmoa aldatzen du, hizkuntza zuzenagoa, perpaus laburragoak, galdera eta harridura adierazpenak erabiltzen ditu. Mitinero samarra dela esan dezakegu.