Jaioberrietan pairatutako estresaren eraginak eta testuaren azterketa
Jaioberrietan pairatutako estresaren eraginak
Aitziber Aguirre Ruiz de Arkautek Elhuyar aldizkarian argitaratutako testu honen helburu nagusia, jaio berritan pairatutako estresa eta helduaroan eragiten duen depresioaren inguruko informazioa ematea den neurrian, azalpen testu baten aurrean gaudela esango nuke.
Testuaren ezaugarriak
Dena den, gizarte gaiak ukitzen dituen testua dela antzematen da; beraz, esan dezakegu autoreak arazo (estresa) bati aurre egiteko konponbide moduko bat emateko asmoa ere duela. Bestalde, autoreak tonu neutro eta objektiboa hartzen du testu osoan zehar eta ez dago bere presentziaren aztarnarik. Hirugarren pertsonan dago idatzita (adibidez, "ikusi dute", "deratu dira"…), inongo esapide baloratiborik gabe, deskriptiboak baizik.
Azalpenezko testu gehienek bezala, asmo didaktiko argia ikus daiteke informazioa emateko erara; hau da, informazio txukuna ematen du, egitura zehatza erabili du (hasieran sarrera, ondoren informazioa eta azkenik ondorioa) eta erregistro formala ikus daiteke. Gainera hainbat lotailu eta antolatzaile erabiltzen ditu (esaterako, "alegia", "hain zuzen ere"…), testua ulergarriagoa egin nahian. Autoritate aipuen adibide gisa azter daitezke Science aldizkaria bezalako iturriak. Nik artikulu zientifiko-teknikoen esparruan kokatuko nuke testua, mota horretako testuen ezaugarriak ageri baitira artikuluan; esate baterako, lexiko espezifikoa (Otx2, eremu tegmental bentral…).
- Tonu: neutro eta objektiboa
- Generoa: azalpen (azalpen testua) eta didaktikoa
- Idazkera: hirugarren pertsona, erregistro formala
- Iturriak: autoritate aipamenak (adibidez, Science)
Esperimentuaren xehetasunak
Azalpen testu honek jaio berritan jasandako estresari eta honek helduaroan duen eraginari buruz hitz egiten du. Science aldizkarian azaldu den esperimentu baten bidez frogatu da jaio berritan pairatutako estresak helduaroan eragina duela.
Esperimentuan, sagu jaioberrien estresa eragiteko amarengandik baztertu dituzte, eta ondorioz egoera zailen aurrean ezinkortasuna garatu dutela ikusi dute. Ikerketak frogatu du pairatutako estresak garuneko zein zonaldetan eragiten duen, eta, beraz, zein garuneko mekanismok eragiten duten estresaren erantzunean. Esperimentu horretan argitzen da Otx2 transkripzio-faktorearen kontzentrazioa manipulatuz, saguen estresa kontrolatu daitekeela.
Egileen ustez, esperimentu honek lagungarria izan daiteke bizitza hasierako ezbeharren eragina murrizteko.