XIX. Mendeko Bilakaera Sozioekonomikoa eta Kulturala
Bilakaera sozioekonomikoa eta kulturala
1874tik aurrera aldaketa handiak gertatu ziren, eta modernizazio prozesua hasi zen.
1. Demografiaren hazkundea
Elikaduran eta medikuntzan eman ziren aurrerapenak medio, Espainiako biztanleria nabarmen handitu zen.
2. Aldaketa ekonomikoak
Nekazaritza eta desamortizazioak
Liberalen erreformei esker, laborantzako lur gehiago erabiltzeko aukera sortu zen eta ekoizpena handitu zen, baina teknikak ez ziren aldatu. Lur-jabeek zituzten latifundioak zirela eta, nekazari askok jornalero moduan hasi behar izan zuten.
Industrializazio hasi berria
Oso berandu hasi zen Espainian, eta gune zehatz batzuetan bakarrik zentratu zen:
- Bizkaia eta Gipuzkoa
- Asturias
- Katalunia
- Andaluziako toki batzuk
Sektore nagusiak ehungintza, meatzaritza eta siderurgia izan ziren.
Burdinbidea eta finantzen modernizazioa
Burdinbidearen lehen zatiak gobernu moderatuaren garaian egin baziren ere, progresistek azkartu zuten prozesua. Diru eta finantza sistema ere modernizatu zen, eta lehen banku handiak sortu ziren: Banco Santander eta Banco de Bilbao.
3. Aldaketa sozialak
Iraultzak, erreformek eta industrializazioak aldaketa handiak eragin zituzten gizartean XIX. mendearen erdialdean.
Klase gizarte berria
Estamentuen ordez, klase gizartea nagusitu zen. Honek legearen aurreko berdintasuna, eskubide indibidualak eta jabetza pribatua bultzatu zituen, pribilegioen ordez. Gizartearen egitura honela banatu zen:
- Klase ahaltsua: Nobleek, latifundistek eta burgesek osatua.
- Erdi mailako klasea: Enplegatu publikoak, burges txikiak eta armada.
- Klase baxuena: Hirietako eta landa guneetako herritarrak.
Langile mugimenduaren sorrera
Klase desberdintasun handia zegoenez, gizarte liskarrak sortzen hasi ziren 1835etik aurrera. 1850 eta 1855 bitartean, lehen sindikatuak sortu ziren eta langile mugimendua politizatzen hasi zen.
4. Aldaketa kulturalak
Hezkuntza eta prentsa
Analfabetismoa murrizteko asmoz, gobernuak hezkuntza sistema arautua ezarri nahi zuen. 1851n, Elizak hezkuntzak sinesmen katolikoaren babesa izatea lortu zuen. Aipagarria da Moyano Legea, derrigorrezko lehen hezkuntza ezarri zuena. Euskal Herrian, gaztelaniazko alfabetizatzeari eman zitzaion lehentasuna.
Bestalde, prentsa indar politiko baten adierazpide gisa erabiltzen hasi zen.
Erromantizismoa eta errealismoa
Mugimendu erromantikoa zabaldu zen Europan. Garrantzia eman zitzaien giza sentimenduei eta emozioei, baita tradizioari ere.