Brasilgo Inperioa eta Kanpo-Politika: XIX. mendea

Historia3,15 KB

Brasilgo Inperioa (1822-1889)

1807an, Napoleonen inbasiotik ihesi, Portugalgo errege familia Rio de Janeirora mugitu zen. Gorteak, altxorra eta liburutegia Brasilera eraman zituzten. Don Joan VI.a erregea 1815ean Brasilen geratu zen eta Erresuma izaera eman zion. 1821ean Lisboara itzuli zen.

Handik urtebetera, haren semea, Pedro I.a, erregeorde geratu zen Brasilen. Rio de Janeiron enperadore koroatu zen eta Brasilek independentzia lortu zuen. Bederatzi urteko gobernuaren ostean, enperadoreak abdikatu egin zuen eta Portugalera itzuli zen.

Pedro II.aren Gobernua

Haren ondorengoa Pedro II.a izan zen, 1831tik 1889ra gobernatu zuena. Lehenengo urteetan, adinez txikia zen bitartean, erregeordeen bitartez jardun zen.

Haren politika botere exekutiboa sustatzea izan zen. Liberal eta kontserbadore politikariek txandaka gobernatu bazuten ere, monarkia konstituzional batek berez ematen ez zizkion zenbait botere bere gain hartu zituen.

Ekonomia

XIX. mendeko Brasilgo ekonomia kafe esportazioan oinarritzen zen, Rio de Janeiron sortutako laborantzan. Etxalde handien jabeek beren lurrak lantzen zituzten Afrikako esklabuekin.

Esklabotzaren abolizioak (1888) eta kafearen merkatuko lehiak ezegonkortasun politikoa eta krisia sortu zituzten, eta horrek herriaren altxamenduak eragin zituen.

Kanpo-Politika (Bismarckiar Aroa)

Bismarckek trebetasun handiz zuzentzen zuen kanpo politika. Haren helburua alemaniarren nagusitasuna sendotzea eta kontinentean bakea mantentzea zen.

Frantziaren bakartzea eta Aliantzak

  • Frantzia bakartu nahi zuen alor diplomatikoan, gerrako kalte-ordain garestiak pagatzera behartuz eta, bide batez, frantsesei errevanxa hartzeko tentaldi oro kentzeko. Frantziak Alsazia eta Lorena galdu zituen.
  • Bismarckek bitartekari-lana egin zuen Austria-Hungariaren eta Errusiaren artean, bi inperioak Balkanak kontrolatu nahian zeudelako.

Bismarckiar Aliantza Sistemak

Haren kanpo politika hiru aliantza sistema zituen ardatz:

  1. Lehenengoak (1871): Hiru Enperadoreen Ententea (Alemania, Errusia eta Austria-Hungaria).
  2. Bigarrenak (1879): Aliantza Hirukoitza (Alemania, Italia, Austria-Hungaria).
  3. Hirugarrenak (1885): Austria eta Errusiarekin aliantza bilatzen zuen.
Aliantza Sarea Desegitea

Aliantza sarea kantziler kargutik kendu zutenean desegin zen, 1890ean. Kaiser berriak, Guillermo II.ak, kanpo-politika gogortu nahi zuen, hedapen koloniala sustatzeko eta gerraontzi eta arma eraikitzeko programa handi bat abian jarriz. Gatazka inperialisten lehia piztu zen Europako potentzien artean. Armamentu-norgehiagoka hasi zen potentzia guztien artean. Bake armatuaren garaia hasi zen eta horrek Gerra Handira eraman zuen Europa.

Deskargatu

PDF Word HTML