Lehen Mundu Gerra eta Errusiako Iraultza: Kausak, Garapena eta Ondorioak

Historia9,46 KB

Lehen Mundu Gerraren Jatorria

JATORRIA: Alemania munduko potentzia bihurtu zen, Bismarck kantzelaria zelako eta aliantza sistema bat sortu zuen Alemania, Austria, Errusia eta Italiarekin, bi helbururekin:

Frantziaren Isolamendua

  • Frantzia isolatzea, gatazkak izan zituztelako; Alemaniak Frantziari Alsazia eta Lorrena kendu zizkiolako. Horrek errebantxismoa elikatu zuenez, Frantzia etsai potentzial bihurtu zen.

Balkanetako Oreka

  • Balkanetan oreka mantentzea, Austriak eta Errusiak interes desberdinak zituztelako eta kantzelariak tentsio hori kontrolatu nahi zuelako. Helburu hauek lortzeko, bi akordio sinatu zituen:
    • Aliantza Bikoitza

      Alemania eta Austria-Hungariaren artean.
    • Hiru Enperadoreen Ententea

      Austria-Hungaria eta Errusiar Inperioaren artean.

Bismarck-en Erorketa eta Bake Armatua

Gilen I.a hil zen eta Gilen II.a igo zen tronura. Politika aldakorra zuen eta kolonien hedapenaren alde zegoen. Orduan, Bismarckek kargua utzi zuen eta nazioen arteko harremanen aro berri bat hasi zen. Hortik Bake Armatua atera zen.

Bake Armatuaren Ezaugarriak

  • Bi Bloke Militarrak

    Entente Hirukoitza eta Aliantza Hirukoitza (armamentu-norgehiagoka). Bakea egon arren, talde bakoitza bere armak prestatzen ari zen.
  • Gerra Aurreko Krisiak

    • Kolonietako krisiak: potentzia tradizionalek (Erresuma Batua, Frantzia) ez zieten kasurik egiten potentzia inperialista berriei (Alemania, Italia) beren hedapen-nahietan.
    • Marokoko krisiak: Gilen II.arekin gatazkak izan ziren.
    • Ekialdeko auzia: Otomandar Inperioa ahultzen ari zenez, Austriak eta Errusiak egoera hori aprobetxatu nahi izan zuten Balkanetan beren boterea handitzeko. Horrek tentsio handia sortu zuen.

Sarajevoko Atentatua eta Gerraren Hasiera

1914ko Udako Krisia (gerra piztu zuena): 1914ko ekainaren 28an, Austria-Hungariaren tronuaren oinordekoa, Franz Ferdinand Artxidukea, bere emaztearekin Sarajevora bisita ofizial bat egitera joan zen. Han, bosniar batek (Serbiaren aldekoa eta Esku Beltza taldeko kidea zena) bikote hau hil zuen. Uztailaren 23an, Austria-Hungariak ultimatuma eman zion Serbiari (Alemaniaren babesarekin). Serbiak ez zionez kasurik egin (Errusiaren babesa zuelako), Austria-Hungariak gerra deklaratu zion Serbiari. Gero, Errusiak gerra deklaratu zion Austria-Hungariari. Orduan, Alemaniak gerra deklaratu zien Errusiari eta Frantziari, eta Erresuma Batuak Alemaniari. Italia Aliantza Hirukoitzarekin zegoen, baina Alemaniari eta Austria-Hungariari babesik eman ez zienez, Aliantza Hirukoitza hautsi zen eta Italia Entente Hirukoitzara pasa zen.

Gerraren Garapena

Mundu Gerra deitzen zaio, potentzia nagusiek parte hartu zutelako eta mundu osoan zituzten inperio guztiak gatazkan sartu zirelako.

Bi Bloke Borrokalariak

  • Aliantza Hirukoitza: Alemania, Austria-Hungaria, gero Otomandar Inperioa eta Bulgaria.
  • Entente Hirukoitza: Frantzia, Erresuma Batua, Errusia, eta gero Italia, Errumania, Grezia, Estatu Batuak, Txina eta Japonia.

Gerraren Bost Faseak

  • 1. Mugimenduen Gerra (1914)

    Bi fronte nagusi finkatu ziren: Alemania Frantziaren aurka Belgikan (Mendebaldeko Frontea) eta Alemania Errusiaren aurka Errusia aldean (Ekialdeko Frontea). Alemaniak Frantzian frontea azkar ezarri nahi zuenez, tximista-gerra erabili zuen: ezusteko eraso azkarren bidez etsaia lubakietatik atera eta suntsitzeko.

  • 2. Posizio-Gerra (1914-1917)

    Bi fronteak guztiz egonkortu zirenean, lubakiak (8.500 km) eraikitzen hasi ziren, non soldaduak hilabete askoan bizi izan ziren baldintza oso txarretan.

  • 3. Verduneko Gudua eta Itsas Gerra (1916)

    Alemaniak Mendebaldeko Frontea hautsi nahi izan zuen Verduneko Guduaren bitartez (1916), baina ez zuen emaitza handirik lortu eta ehunka mila hildako izan ziren. Britainiar ontziek Alemania blokeatzen saiatu ziren, baina Alemaniak itsaspeko gerraren bidez erantzun zuen (itsas gatazka).

  • 4. Urte Erabakigarria (1917)

    Iraultza Boltxebikea hasi zen (Errusiako Iraultza) eta Errusia gerratik atera zen. Orduan, Estatu Batuak Entente Hirukoitzan sartu ziren.

  • 5. 1918ko Erasoa eta Gerraren Amaiera

    Alemaniak Errusiako Sobietar Errepublikarekin bakea sinatu zuen Brest-Litovskeko Itunarekin. 1918ko azaroaren 11n, Alemaniak armistizioa sinatu zuen Entente Hirukoitzarekin (Versaillesko Ituna).

Gerraren Ondorioak

Ondorio Demografikoak

  • 8 milioi hildako eta 21 milioi zauritu izan ziren.
  • Jaiotza-tasa jaitsi zen.

Ondorio Ekonomikoak

  • Herrialde asko zordun geratu ziren.
  • Mugaldeetan suntsipen handiak izan ziren.
  • Estatu Batuei maileguak eskatu behar izan zizkieten.
  • Estatu Batuak munduko lehen potentzia bihurtu ziren.
  • Emakumeak lan-munduan sartu ziren.

Ondorio Materialak eta Lurralde-Aldaketak

  • Fronteen inguruko herrialdeak suntsitu ziren.
  • Europako mapa aldatu zen:
    • Alemaniak Alsazia eta Lorrena galdu zituen, Frantziari emanez, eta Poloniari Poznan eta Prusia zati bat itzuli zizkion.
    • Austria-Hungaria lau herrialdetan banatu zen: Austria, Hungaria, Txekoslovakia eta Jugoslavia.
    • Otomandar Inperioan, Siria Frantziari eman zitzaion, Irak eta Palestina Erresuma Batuari, eta beste herrialde batzuk Italiari eta Frantziari. Turkia errepublika bihurtu zen.

Errusiar Inperioaren Ondorioak

  • Finlandia, Estonia, Letonia eta Lituania independente bihurtu ziren.
  • Polonia berriro sortu zen.

Parisko Bake Konferentzia (1919-1920)

Irabazleek sinatutako itun multzoa izan zen. Konferentzia hartan 27 estatuk hartu zuten parte (galtzaileak kontuan hartu gabe). Erabaki nagusiak Erresuma Batuak, Frantziak, Estatu Batuek eta Italiak hartu zituzten, eta galtzaileei baldintza gogorrak onartzera behartu zieten.

Helburuak:

  • Alemania ez suspertzea potentzia bihurtu ez zedin.
  • Irabazleen artean oreka lortzea.
  • Errusia isolatzea, bere iraultza mundu osora ez zabaltzeko.

Nazioen Elkartea (NE) sortu zen, Wilsonen 14 puntuetan oinarrituta.

Nazioen Elkartearen Helburuak:

  • Bakea mantentzea.
  • Herrialdeen arteko gatazkak negoziazioen bidez konpontzea.

Alemaniak, Errusiak eta Estatu Batuek ez zuten parte hartu, eta horrek eraginkortasuna mugatu zuen.

Ondorioak:

  • Pentsaera berriak sortu ziren (komunismoa, faxismoa eta marxismoa).
  • Versaillesko Itunean, Alemania gerraren erantzule bakartzat jo zuten, suntsiketa guztiak ordaintzera behartu zuten, soldadu kopurua murriztu zioten eta lurralde asko galdu zituen.

Errusiako Iraultza

XX. mendearen hasieran monarkia absolutua zegoen, eta Nikolas II.ak botere guztia zuen. Duma izeneko parlamentu bat zuen, baina botere mugatua zuena, eta Nikolasek ez zion kasurik egiten. Herritarrek ez zuten eskubiderik.

Ekonomia eta Gizartea

  • Nekazaritzan oinarrituta zegoen ekonomia, eta biztanleriaren %80 nekazariak ziren, miserian bizi zirenak.
  • Industrializazio ahul bat sortu zen, eta proletariadoa hazten hasi zen.

Indar Politikoak

  • Alderdi Sozialista Iraultzailea (nekazariak ordezkatzen zituena, Kerenskik zuzendua).
  • Alderdi Demokrata Konstituzionalista (absolutismoari aurre egin nahi ziotenak).
  • Errusiako Langile Alderdi Sozialdemokrata (marxismoa defendatzen zuena), bi taldetan banatuta:
    • Mentxebikeak (moderatuak).
    • Boltxebikeak (erradikalak, Leninek zuzenduak).

1905eko Iraultza

Japoniar tropek Tsarren armada garaitu zuten, eta Errusia Asiatik hedatzen saiatu zen, baina galdu zuenez, krisi ekonomiko handia ekarri zuen. 1905eko urtarrilaren 9an, jendea San Petersburgoko jauregira joan zen hainbat eskaera egitera:

  • Bizi-baldintza hobeak.
  • Erreforma politiko bat.

Baina Tsarrak errepresio gogorrarekin erantzun zuen, eta hildako eta zauritu asko izan ziren. Horregatik Igande Odoltsua deitzen zaio. Protesta eta greba horiek hilabete asko iraun zuten, eta nekazariak eta langileak sobietetan elkartu ziren.

1917ko Iraultza eta Gerra Zibila

Otsaileko Iraultza eta Behin-behineko Gobernua

1917ko Iraultza gertatu zen, Errusia Lehen Mundu Gerran sartuta zegoelako eta frontean galtzen ari zelako, eta horrek greba eta manifestazio ugari areagotu zituen. Greba orokor handiak eta matxinadak sortu ziren. Horren ondorioz, behin-behineko gobernua sortu zen eta Tsarrak abdikatu zuen. Langileek, nekazariek eta soldaduek sobietak aukeratu zituzten, baina gero boltxebikeen kontrolpean geratu ziren.

1917ko Urriko Iraultza

Boltxebikeek sobieten kontrola hartu zuten eta herrialdeko puntu estrategikoak okupatu zituzten. Boltxebikeen lehen gobernua eratu zen. Alemaniarekin gerratik ateratzeko negoziatu zuten eta Brest-Litovskeko Ituna sinatu zuten 1918ko martxoaren 3an.

Gerra Zibila eta Gerrako Komunismoa

Tsarismoaren aldekoek Armada Zuria osatu zuten, eta boltxebikeek Armada Gorria. Gerra Zibila 1918tik 1921era bitartean gertatu zen. Armada Zuriak kanpoko potentzien laguntza jaso zuen, potentzia horiek ez baitzuten nahi iraultza beren lurraldeetara zabaltzea, baina hala eta guztiz ere, boltxebikeek irabazi zuten (Armada Gorria).

Deskargatu

PDF Word HTML