Bizkaiko Industrializazioaren Gakoak eta Garapena

Historia2,19 KB

Bizkaiko Industrializazioaren Gakoak

Industria Tradizionalak

Industria tradizionalen presentzia nabarmena zen; burdinola eta ontziola ugari zeuden, estrategikoki kostaldean kokatuta.

Lehengaiak eta Energia Iturriak

Bizkaian burdin meategiak izatea funtsezkoa izan zen. Ikatza Asturiasetik ekartzen zuten eta energia hidroelektrikoa ugaria zen:

  • Burdin-meategiak: Bilboko itsasadarraren ezkerraldekoak oso ezagunak eta emankorrak ziren.
  • Lege-aldaketa: Sistema forala indarrean egon zen bitartean burdina bizkaitar guztiena zen, baina Estatu liberalaren legeriak meategiak esku partikularretara pasatzea ahalbidetu zuen.
  • Kokapena: Bilbo, Somorrostro eta Sopuerta ziren gune nagusiak, kostaldetik gertu eta garraiorako erraztasun handiekin.
  • Ustiapena: Meategiak harrobi modukoak ziren, aire librean aritzen ziren; 10.000 meatzaritik % 8k bakarrik ziharduten azpiko galerietan.

Kapitalaren Metaketa eta Finantza-erakundeak

Bilboko merkatariek burdina Ingalaterrara esportatu eta ikatza inportatzen zuten. Etekinak industria siderurgikoan inbertitu zituzten, finantza-erakunde berriak sortuz:

  • Banco de Bilbao (1858)
  • Banco de Comercio
  • Banco de Crédito de la Unión Minera
  • Banco de Vizcaya, aseguru-etxeak eta Bilboko Burtsa.

Berrikuntza Teknologikoak

Bessemer bihurgailuak (1855) burdin mota zehatz baten kantitate handiak eskatzen zituen. Mineral hori Suedian eta Somorrostron baino ez zegoen, eta azken hau kostaldetik hurbil zegoen.

Demografia eta Komunikazioak

Demografia hazkundea ez zen oso nabarmena izan, baina kanpotik etorritako jendeak eta bertakoek fabriketako beharrak estali zituzten. Komunikazioak hobetu ziren:

  • Bilboko portuaren berritzea.
  • 1855eko Trenbideen Lege Orokorra.
  • 1857an Tutera-Bilbo trenbide-linearen inaugurazioa.

Egonkortasun Politikoa

Egonkortasuna azken gerra karlista arte ez zen lortu. Ondorioz, Bizkaiko industrializazioa 80ko hamarkadan garatu zen intentsitate handiarekin.

Deskargatu

PDF Word HTML