Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Euskeldun Batzokijaren Estatutuak (1894): Analisi Historikoa

Historia5,05 KB

Kokapena

Lehen mailako iturria da (gertaerak gertatzen diren unekoak idatzita). Forma: juridikoa (estatutua). Euskeldun Batzokija, elkarte nazionalista, antolatzen zituen arauak biltzen zituen. Edukien aldetik, testu politikoa da (estatutua). Testu publikoa da, Bizkaitarra egunkarian argitaratu zen. Egileak elkartearen sortzaileak ziren, Luis eta Sabino Arana ziren. Sabino Arana (ideologia abertzalearen sustatzaile nagusia) bere anaiaren, Luisen, eraginez, Euskal Herria euskaldunen aberria dela konbentzitu zen. Jasotzaileak euskal herritar nazionalistak ziren. 1894an Euskeldun Batzokija sortu zenean (nazionalismoaren gorakada ekarri zuena) idatzi zen, Maria Kristinaren erregeordetzan eta Sagasta gobernuburu zela.

Barne Analisia

Estatutua osatzen...

Jarraitu irakurtzen "Euskeldun Batzokijaren Estatutuak (1894): Analisi Historikoa" »

Bizkaiko Industrializazioa eta Protekzionismoa XIX. mendean

Historia2,67 KB

Testuinguru politiko eta ekonomikoa

Testuinguruari dagokionez, Federico Echevarríak Bilbon 1893ko abenduaren 9an mitin-protesta hau eman zuenean, Errestaurazioa zen nagusi Espainian, eta Sagasta —alderdi liberaleko buruzagia— zegoen agintean, Maria Kristina Habsburgokoa erreginaordea zelarik. Liberalak eta kontserbadoreak boterean txandakatzen ziren eta, arazoak arazo, oreka eta egonkortasun politikoa lortu zuten.

Garai hartan, Espainian ekonomiaren garapen handia gertatu zen, batez ere Katalunian eta Euskal Herrian.

Bizkaiko industriaren garapena

Euskal Herriko industriak izugarrizko garapena bizi izan zuen. Europako hegoaldeko gainerako lurraldeak bezala, iparraldekoak baino beranduago industrializatu zenez, ezin zezakeen haiekin lehiatu....

Jarraitu irakurtzen "Bizkaiko Industrializazioa eta Protekzionismoa XIX. mendean" »

Isabel II.aren Erreginaldia: Estatu Liberala eta Foruak

Historia5,21 KB

Isabel II.aren adin-nagusitasuna eta Estatu Liberala

Espartero jeneralak alde egin zuenean, Gorteek adin-nagusitasuna eman zioten Isabel II.ari, 13 urte besterik ez zituenean. Bere erreginaldian, behin betiko finkatuta gelditu zen estatu liberala.

Euskal Herrian, Foruak konstituzio-erregimen berrira egokitzeko negoziazioak egiten jarraitu zuten.

2.1. Hamarraldi Moderatua (1844-1854)

Isabel II.aren erreginaldiko lehenengo hamar urteetan, moderatuak egon ziren agintean, bereziki Ramon Maria Narvaez.

Gobernu moderatua sendotzea

Liberalismo moderatuaren jardueran, honako ekimen hauek izan ziren aipagarrienak:

  • 1845eko Konstituzioa: Erabat moderatua.
  • Ogasun erreforma: Alejandro Monek zerga-sistema arrazionalizatzeko erreforma sakona egin zuen.
  • Udalen Lege
...
Jarraitu irakurtzen "Isabel II.aren Erreginaldia: Estatu Liberala eta Foruak" »

Industria Iraultzaren Gakoak: Gizartea eta Langile Mugimenduak

Historia2,42 KB

Klase-gizartea

Industria Iraultzaren ondorioz sortutako gizarte mota da, aberastasunean oinarritua. Bi talde nagusitzen dira:

  • Burgesia: Gizarte horretan nagusi dira, botere politiko eta ekonomikoa baitute. Ekoizpen-bideen jabeak dira.
  • Proletarioak: Beso-indarrik besterik ez dute eta soldata baten truke burgesiari saltzen diote.

Kontzeptu Gakoak

  • Mitina: Bilera edo batzarra. Politikoek edo sindikalistek beren jarraitzaileei hitz egiteko egiten duten bilera, helburu politikoak dituena.
  • Proletarioa: Terminologia marxistan, soldatapeko langileari esaten zaio eta, hedaduraz, langileria osoari.

Falansterioa eta Alternatibak

Charles Fourierrek gorrotatzen zuen Industria Iraultzarekin sortutako industria-enpresa kapitalista; haren ustez, langileen esplotazioa,...

Jarraitu irakurtzen "Industria Iraultzaren Gakoak: Gizartea eta Langile Mugimenduak" »

Primo de Riveraren Diktadura: Direktorioa eta Erorketa

Historia2,64 KB

Direktorio Zibila: Oposizioa eta Diktaduraren Erorketa

  • Militarrek eta zibilek osatzen dute gobernua.

Arlo ekonomikoa

  • Estatuaren kapitalismo nazionalista nabaria da; herri-lanak, urtegi hidroelektrikoak, trenbideak, errepideak eta Bartzelonako zein Sevillako Erakusketa Unibertsalak bultzatzen ditu, modernizazioa eta garapena lortze aldera.
  • Monopolioak eratuz, ekonomiako sektore garrantzitsuenak nazionalizatuko ditu: Campsa (petrolioa), Telefónica eta Tabacalera (March).
  • Atzerriko kapitala ere erakartzen du.
  • Arlo sozialean: Gatazkak ekiditen saiatuko dira; UGTren onespenarekin, batzorde paritarioak osatu zituen.

Diktaduraren azken krisialdia

  • 1929ko krakaren eragina Espainiara beranduago iritsi zen, egoera ekonomikoa okertuz eta gatazka sozialak biderkatuz.
...
Jarraitu irakurtzen "Primo de Riveraren Diktadura: Direktorioa eta Erorketa" »

Euskeldun Batzokijaren Estatutuak (1894): Testu Iruzkina

Historia2,4 KB

Testuaren iruzkina: Euskeldun Batzokijaren Estatutuak

Aztergai dugun testua 1894an idatzitakoa da (Berrezarkuntzaren garaian, Alfontso XII.aren erregealdian). Jatorri aldetik lehen mailakoa da, estatutua edota arau-multzoa bera delako. Forma aldetik, zirkunstantziala da eta eduki aldetik politiko zein erlijiosoa dela esan daiteke.

Egileari dagokionez, ez dago argi nor izan zen; bestalde, hartzailea publikoa da, hots, euskal herritarrak, aldizkari batean argitaratutako artikuluak baitira. Honen asmoa zera da: Bizkaian hainbat arau-mota ezartzea, probintzia oso bat izateko.

Testuaren azterketa

Testuaren azterketari hasiera emateko, hitz bat argitu behar da: Batzokia.

Testuaren azterketarekin jarraituz, ideia nagusiak hauek dira:

  • Batzokia: Jeltzaleen
...
Jarraitu irakurtzen "Euskeldun Batzokijaren Estatutuak (1894): Testu Iruzkina" »

1855eko Burdinbide Legea: Liberalismo Ekonomikoa Espainian

Historia2,88 KB

Sarrera eta Testuingurua

Testua erreginak eta Espainiako Garapen Ministroak sinatu zuten, eta Gobernu liberal aurrerakoiak Espainiako Gorteen aurrean aurkeztu zuen legea, liberalismo ekonomikoa bultzatzeko egin ziren lege gehienak bezala.

Lege honek ezaugarri hauek ditu:

  • Izaera juridikoa: Lehen mailakoa, zuzena eta publikoa da, lege bat delako eta Gaceta de Madrid egunkarian argitaratu zutelako ekainaren 6an. Trenbidea arautzen du.
  • Eduki ekonomikoa: Aurreko garapenak bultzatzen zituen.
  • Eduki politikoa: Monarkia liberala egonkortzen laguntzen du.

Espainia iraultza burgesaren barnean zegoen, baina herrialde azpigaratua zen. Industria Iraultza aurrera eramateko, burgesek ezinbestekotzat ikusten zuten trenbide sarearen eraikuntza, pertsonak eta lehengaiak...

Jarraitu irakurtzen "1855eko Burdinbide Legea: Liberalismo Ekonomikoa Espainian" »

Liberalismoa eta Nazionalismoa: XIX. Mendeko Eraldaketak

Historia2,68 KB

1. Errestaurazioa eta Vienako Biltzarra

Napoleonek hondoa jo ondoren, Europan iraultzaren ondoren zabaldu zen joera bat zen: Errestaurazioa. Vienako Biltzarrean (1814-1815) finkatu ziren haren oinarriak. Europako potentzietako ordezkariak elkartu ziren monarkia absolutuaren eredua berrezartzeko —Erresuma Batua izan ezik— eta Europako mapa berregituratzeko.

2. Liberalismoaren Motak

  • Liberalismo moderatua edo doktrinarioa: Subiranotasuna Koroaren eta Gorteen artean partekatzea aldarrikatzen zuen. Erregeak botere betearazlea zuen eta botere legegilea kontrolatzen zuen, parlamentuko kideen parte bat izendatzen baitzuen. Herritar aktiboek soilik zuten botoa emateko eta hautatuak izateko eskubidea (sufragio zentsitarioa). 1830etik aurrera orokortu
...
Jarraitu irakurtzen "Liberalismoa eta Nazionalismoa: XIX. Mendeko Eraldaketak" »

1855eko Trenbidearen Lege Orokorraren Analisia

Historia2,06 KB

Testua: Kokapena

Lehen mailako testu juridikoa da, 1855eko Trenbidearen Legearen artikulu batzuk azaltzen dituena. Isabel II.aren garaian aldarrikatutako testua da, dirua dutenei zuzendua, trenbidearen garapenerako beharrezko kapitala lortzeko helburuarekin. Ekainaren 3an aldarrikatu eta 6an argitaratu zen.

Analisia: Ideia nagusiak

  • Estatuaren baimena: Trenbidearen eraikuntza estatuarentzat estrategikoa zen; gobernuak erabakitzen zituen lerroak.
  • Laguntzak eta erraztasunak: Gobernuak abantailak eman zizkien konpainiei kapitala bermatzeko, eraikuntzarako eta martxan jartzeko. Enpresek ondasunak inportatzeko aukera izan zuten.
  • Zabalera: Trenbidearen zabalera 1,80 metrotan zehaztu zen (Europako 1,43 metroen aldean). Bi hipotesi daude: frantsesen inbasio
...
Jarraitu irakurtzen "1855eko Trenbidearen Lege Orokorraren Analisia" »

1812ko Konstituzioa: Historia eta Politika

Historia3,2 KB

1812ko Konstituzioa

1812ko Konstituzioko zenbait artikulu dira. Beraz, dokumentu historikoa da (lehen mailakoa). Formaren aldetik testu juridikoa da, konstituzioa delako, baina edukiaren aldetik politiko-ideologikoa. Agiri publikoa, eta espainiar guztiei zuzendua, bi hemisferioetako espainiar guztiei. Egilea Kolektiboa, Cadizko Gorteak izan ziren. Gerra egoera zela goi-noblezia eta Elizako hierarkia ia-ia ez ziren ordezkatuta egon (104 diputatu). Probintzia okupatuetako ordezkariak ez ziren joan, eta hauentzat, Cadizen edo inguruan bizi ziren probintzia horietako ordezkariak bilatu ziren, baita Amerikako espainiar lurraldeetako ordezkarientzat ere. Ondorioz, Gorteetan trebakuntza intelektuala zuten erdiko klaseak, elizgizonak, abokatuak, funtzionarioak,...

Jarraitu irakurtzen "1812ko Konstituzioa: Historia eta Politika" »