Bizkaiko Industrializazioa eta Protekzionismoa XIX. mendean

Historia2,67 KB

Testuinguru politiko eta ekonomikoa

Testuinguruari dagokionez, Federico Echevarríak Bilbon 1893ko abenduaren 9an mitin-protesta hau eman zuenean, Errestaurazioa zen nagusi Espainian, eta Sagasta —alderdi liberaleko buruzagia— zegoen agintean, Maria Kristina Habsburgokoa erreginaordea zelarik. Liberalak eta kontserbadoreak boterean txandakatzen ziren eta, arazoak arazo, oreka eta egonkortasun politikoa lortu zuten.

Garai hartan, Espainian ekonomiaren garapen handia gertatu zen, batez ere Katalunian eta Euskal Herrian.

Bizkaiko industriaren garapena

Euskal Herriko industriak izugarrizko garapena bizi izan zuen. Europako hegoaldeko gainerako lurraldeak bezala, iparraldekoak baino beranduago industrializatu zenez, ezin zezakeen haiekin lehiatu.

Lehen urratsak

1841ean aduanak kostaldera eraman ondoren, lehen labe garaiak sortu ziren. Bilboko burgesiak Banco de Bilbao eta “Compañía de los Ferrocarriles de Tudela a Bilbao” sortu zituen trenbide- eta finantza-sistema bultzatzeko.

Bigarren Karlistaldiaren ondorioak

Bigarren Gerra Karlistaren ondoren, burdin mearen esportazioari esker lortutako kapitalak Bizkaian industria-iraultza egitea ahalbidetu zuen.

Politika protekzionistaren beharra

Industria siderurgikoa izan zen industrializazioaren motorra, baina, XIX. mendearen amaieran, Europako krisia pairatu eta kanpoko merkatuak galdu egin ziren. Beraz, Bizkaiko enpresariek ezinbestekoa zuten Espainiako merkatua beren produkzioa saltzeko.

Espainiako merkatuaren menpe egonik, enpresariek inportazioei muga-zergak jartzea eskatu zioten gobernuari, barne-merkatua kanpoko konpetentziatik babesteko. Honi politika protekzionista deritzo.

Liga Vizcaína de Productores

Politika protekzionista horren sustatzaile nagusiak Bilboko siderurgiako enpresariak izan ziren, Espainiako beste enpresaburuekin elkarturik. Politika hori defendatzeko, Liga Vizcaína de Productores sortu zuten, eta Federico Echevarría izan zen sortzaileetako bat.

Ondorioak: protekzionismoaren arrakasta

Amaitzeko, dokumentuaren garrantzia azpimarratu behar da. Lehenik, esan behar da ez zela Espainia eta Alemaniaren arteko merkataritza-ituna sinatu; 1892ko aduana-sistemari eutsi egin zitzaion. Protekzionismo horri esker, Espainiako ekonomiak gora egiten jarraitu zuen.

Bizkaia Espainiako siderurgia-industriaren gunerik garrantzitsuena bilakatu zen. Gainera, beste industria mota batzuk ere sortu ziren, hala nola:

  • Ontzigintza
  • Kimika
  • Metalgintza

Deskargatu

PDF Word HTML