Euskeldun Batzokijaren Estatutuak (1894): Analisi Historikoa

Historia5,05 KB

Kokapena

Lehen mailako iturria da (gertaerak gertatzen diren unekoak idatzita). Forma: juridikoa (estatutua). Euskeldun Batzokija, elkarte nazionalista, antolatzen zituen arauak biltzen zituen. Edukien aldetik, testu politikoa da (estatutua). Testu publikoa da, Bizkaitarra egunkarian argitaratu zen. Egileak elkartearen sortzaileak ziren, Luis eta Sabino Arana ziren. Sabino Arana (ideologia abertzalearen sustatzaile nagusia) bere anaiaren, Luisen, eraginez, Euskal Herria euskaldunen aberria dela konbentzitu zen. Jasotzaileak euskal herritar nazionalistak ziren. 1894an Euskeldun Batzokija sortu zenean (nazionalismoaren gorakada ekarri zuena) idatzi zen, Maria Kristinaren erregeordetzan eta Sagasta gobernuburu zela.

Barne Analisia

Estatutua osatzen duten zortzi artikuluetan Euskeldun Batzokijaren arauak eta oinarriak zehazten dira:

  • 1. artikulua: Aisialdirako zentro bilbotarra da, non “Jaun Goikua eta Lagi-Zarra” (Dios y Ley Vieja) lema duen eta ideia horien jarraitzaile den jendea biltzen zuena.
  • 2. artikulua: Bizkai Batzar deituriko Bizkaiko Elkarte Nagusia sortzean, Batzokia haren mende geratuko zela adierazten zen.
  • 3. artikulua: Bizkaia “katolikoa, apostolikoa eta erromatarra izango zela” adierazten zen.
  • 4. artikulua: Bizkaiaren independentzia aldarrikatzen zen 4. artikuluan: “Bizkaia askatasunez birsortuko zela”. Foruak berrezarri nahi zituzten, Cánovasek deuseztatu zituelako.
  • 5. eta 6. artikuluak: Elizaren eta Estatuaren arteko harremana zehazten zen. Harmonia eta bereizketa egongo zirela adierazten zen.
  • 7. artikulua: Bizkaia konfesionala izango zela. Elizako arauak eta aginduak Estatuaren gainetik zeudela.
  • 8. artikulua: Bizkaiak bere autonomia izango zuela eta gainontzeko euskal lurraldeak berarekin elkartu ahal izango zirela, “bere hizkuntza, fedea, ohiturak, arraza eta izaera kontuan hartuta”, Euskalerria sortuz.

Kanpo Analisia

Euskal Herrian XIX. mendearen hasieran industrializazio prozesua hasi zen, Bizkaian, hain zuzen ere, burgesia handiak zuzendua. Bilbon eta inguruetan gertatu zen. Bizkaiak ez zuen azpiegitura nahikorik hainbeste jende baldintza duinetan onartzeko. Etorkin asko iritsi ziren, eta bizi-baldintza txarren ondorioz, langileen mugimenduak sortu ziren. Geroago, UGT sindikatua eratu zen, indar handia hartu zuena. Sozialismoa nagusitu zen, eta eratutako elkarte sozialistek langileen manifestazio eta greba asko sustatu zituzten.

Testuinguru horretan nazionalismoa sortu zen, industrializazioaren eta sozialismoaren aurkako erreakzio gisa. Bigarren Gerra Karlistaren amaieran, 1876ko Foruen Abolizioarekin batera, gertatu zen, eta industrializazioarekin indartu zen. Gainera, bi giza talde desberdin zeuden Bizkaian: burgesia eta langileak.

Sabino Arana euskal nazionalismoaren bultzatzaile nagusia izan zen. Berak lortu nahi zuena Espainiarekiko harreman guztiak apurtzea zen (independentzia). Sabino Aranaren ideologiaren leloa: “Jaungoikoa eta Lege Zaharra” zen. Mugimendu honen oinarriak arraza, erlijioa, hizkuntza, Lege Zaharra, izaera eta ohiturak ziren. 1894an Batzokia eratu zen, lehenengo elkarte nazionalista (konfesionala). Gero, “Ikurriña” sortu zuen. EAJ-PNV alderdia fundatu zuten. Hala ere, Aranaren lehenengo jarraitzaileak Bilboko burgesia txiki eta tradizionalekoak ziren, eta ez zuten indarrik hartu burgesia modernoagoa eta industrializatua sartu zen arte.

Urte batzuk geroago, Sabino Arana EAJko diputatu probintzial hautatu zuten. 1902an, Aranak Kuba zoriondu zuen independentzia lortzeagatik, eta, hori zela eta, kartzelatua izan zen. 1903an hil zen. Nazionalismoaren barruan bi korronte zeuden: autonomiaren aldekoa eta independentziaren aldekoa. Banandu ziren, baina azkenean elkartu egin ziren. Ados ez zeudenek ANV edo Eusko Abertzale Ekintza eratu zuten.

Ondorioak

Batzoki honen bizitza laburra izan zen, 30 inguru kide kanporatuak izan zirelako. Hala ere, 120 kide izatea lortu zuen. Azkenean, 1895ean gobernadoreak Batzokia itxi zuen, batzuen iritziz hasierako helburu kulturala betetzen ez zuelako.

Euskeldun Batzokijaren sorreraren helburu nagusiena Aranaren abertzaletasunaren aldekoak erakartzea izan zen. Sabino Aranak nazionalismoaren printzipioak modu defendatzailean eta baztertzailean planteatu zituen. Beraz, kanpotik zetorren eragina baztertzen zen (industrializazioa, zentralismoa, etorkinak, etab.). Hori zela eta, euskal nazionalismoak eragin eskasa izan zuen gizarteko beste sektoreetan, hau da, langileengan eta goi-mailako burgesiarengan.

Deskargatu

PDF Word HTML