Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Lehen Mundu Gerra eta Errusiako Iraultzak (1914-1918)

Historia2,08 KB

LEHEN MUNDU GERRA (1914–1918)

Lehen Mundu Gerra (1914–1918) potentzia handien arteko gatazka izan zen. Alemania eta Austria-Hungaria Ententearen (Frantzia, Erresuma Batua, Errusia…) aurka borrokatu ziren.

Lubaki gerra oso gogorra izan zen eta milioika hildako utzi zituen. 1917an Errusiak iraultza izan zuen eta gerratik atera zen; Estatu Batuak sartu ziren. 1918an Alemaniak amore eman zuen.

Gerraren Faseak

  1. 1. Fasea: Gerra Mugikorra (1914)

    • Alemaniak Frantzia erasotu zuen Belgikatik.
    • Gerra mugikorra eta azkarra izan zen hasieran.
  2. 2. Fasea: Lubaki Gerra (1915–1916)

    • Fronteak egonkortu ziren.
    • Lubaki gerra gogorra izan zen, milioika hildako utziz.
  3. 3. Fasea: Amaiera (1917–1918)

    • Errusia iraultzaren ondorioz gerratik atera zen.
    • Estatu Batuak (AEB) gerran
...
Jarraitu irakurtzen "Lehen Mundu Gerra eta Errusiako Iraultzak (1914-1918)" »

Euskal Herria: Errepublika, Gerra Zibila eta Industria Garaia

Historia181,69 KB

Bigarren Errepublika, Autonomia Estatutua eta Gerra Zibila Euskal Herrian

1931ko Hauteskundeak eta Autonomiaren Bidea

1931ko apirilaren 12ko hauteskundeek Errepublika ekarri zuten. Euskal Herriko hiri industrializatuetan errepublikano-sozialistek lortu zuten garaipena, baina Gasteizen eta Iruñean monarkikoek. Hala ere, Euskadiko nazionalistak eta karlistak ez ziren Errepublikaren guztiz aldekoak (Donostiako Ituna ez zuten sinatu, 1930), ezta guztiz kontrakoak ere; baina Errepublikaren jarrera antiklerikalaren kontra zeuden.

1931ko udal hauteskundeetan, Euskal Herrian eskuineko alderdiek irabazi zuten: EAJ izan zen nagusi, eta Tradizionalistek (Karlistek) indar gehien izan zuten Araban eta Nafarroan. Hirigune industrializatuetan, aldiz, sozialistak...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Herria: Errepublika, Gerra Zibila eta Industria Garaia" »

Gerra Hotza: Blokeak, Ezaugarriak, Gatazkak eta Amaiera

Historia8,24 KB

Blokeak eta Ezaugarriak

Gerra Hotza: Definizioa, Ezaugarriak eta Karikatura

Gerra Hotza 1947an hasi eta 1991n amaitu zen nazioarteko harremanen arteko tentsio-egoera bat izan zen. Mundua bitan zatituta geratu zen, Mendebaldean eta Ekialdean:

  • Mendebaldeko blokean: Estatu Batuak ziren superpotentzia, sistema politiko demokratiko eta ekonomia kapitalistarekin.
  • Ekialdeko blokean: SESB zen superpotentzia, sistema politiko totalitario eta ekonomia komunistarekin.

Ezaugarriak:

  • Sistema bipolarra: Bi superpotentziek suntsitzeko ahalmena zutelako eta elkarri eraso egiteko mehatxua ere bazutelako eratu zen.
  • Armamentu-norgehiagoka: Arriskua handitu zuen, biek arma arriskutsuak zituztelako.
  • Eragin-eremuen mugaketa: Superpotentziek beren eragin-eremua mugatu zuten:
...
Jarraitu irakurtzen "Gerra Hotza: Blokeak, Ezaugarriak, Gatazkak eta Amaiera" »

Komunikazioaren eta Adierazpen Askatasunaren Historia Modernoa

Historia47,05 KB

1. Gaia: Zibilizazio Modernoko Testuak

Sarrera

XVIII. eta XIX. mendeetan, herrialde ezberdinetan, sistema liberalak sistema absolutistei gailentzen joan zitzaizkien, eta sistema berriari zegozkion ideiek indarra hartu zuten, besteak beste, adierazpen askatasunak. Ideia ilustratu hauek hedatzen eta gailentzen ziren neurrian hasi ziren Antzinako Erregimeneko eredua bidegabe bezala ikusten.

Prozesu hau erakusteko, garai hartan herrialde ezberdinetan idatzitako testu ezberdinak erabiliko ditut, herritarren eskubide eta betebeharren zehaztapenak biltzen dituztenak, adierazpen askatasunaren inguruko eskubideak tarteko, tokian toki. Nabarmentzekoak dira hauetan aipatzen diren komunikazioaren inguruko eskubideak, aurrerago zehaztuko den moduan: prentsa...

Jarraitu irakurtzen "Komunikazioaren eta Adierazpen Askatasunaren Historia Modernoa" »

1876ko Uztailaren 21eko Legea: Foruen Abolizioa

Historia4,27 KB

1876ko uztailaren 21eko legea
Aurrean dugun testua juridikoa da, 1876ko uztailaren 21ean atera zen Madrilgo Aldizkari Ofizialean (Gaceta de Madrid). Idazlea Antonio Cánovas del Castillo da, nahiz eta erregeak sinatzen duena. Lege bat den heinean, testu publikoa da, herriari jakinarazi behar baitzaio. Lege hau atera zenean, II. Karlistaldia bukatuta zegoen jada, eta karlistek galdu zuten hura. Lege honekin, foruak bertan behera geratu ziren betirako.
Legea bost parrafoz banaturik dago:

Parrafoak

  1. 1. parrafoa: garaian kokatzen du testua. Alfontso XII.aren garaia da eta erregeak Gorteen agindua zabaltzen du.
  2. 1. artikulua: foruak bukatu direla ikusten da “nazioko gainerako biztanleei bezalaxe”.
  3. 2. eta 3. artikuluak: gauza bera ikus daiteke soldadutzaz
...
Jarraitu irakurtzen "1876ko Uztailaren 21eko Legea: Foruen Abolizioa" »

Lehen Gerra Karlista Euskal Herrian (1833-1840)

Historia2,99 KB

Lehen Gerra Karlista

Lehen Gerra Karlista ohituraren eta liberalismoaren arteko gatazka izan zen. Bi bando nagusi zeuden:

  • Ejertzito isabelinoa: Gobernuaren armada zen eta, beraz, baliabide asko zituen.
  • Ejertzito karlista: Prestakuntza gutxikoa eta kopuruz txikiagoa zen.

Maria Kristina erreginordeak bere alabaren, Isabelen, eskubideak defendatu behar zituen, eta horretarako liberalen laguntza ezinbestekoa zuen.

Gerraren Hasiera eta Lehen Fasea (1833-1835)

1833ko urriaren 1ean, On Karlosek Abrantesko Manifestua aldarrikatu zuen, bere burua Espainiako errege izendatuz. Honek Lehen Gerra Karlistari hasiera eman zion. Gerrak hiru fase nagusi izan zituen.

Lehenengo fasea 1833an hasi zen, eta bertako protagonista nagusia Tomas Zumalakarregi izan zen, karlisten...

Jarraitu irakurtzen "Lehen Gerra Karlista Euskal Herrian (1833-1840)" »

Lehen Mundu Gerra (1914-1939): Tentsioak, Gatazkak eta Gerraren Garapena

Historia2,7 KB

Tentsioak eta Gatazkak (1914-1939)

1. Lehen Mundu Gerraren Jatorria

Bake Armatua (1890-1914)

Bake Armatua, nazioarteko harremanen beste aldi bat izan zen, eta bi ezaugarri nagusi zituen:

  • Europako potentziak aurkako bi bloke militarretan bereizi ziren. Alemania, Austria-Hungaria eta Italiak Aliantza Hirukoitza sinatu zuten. Frantzia, Errusia eta Britainia Handiak, aldiz, Entente Hirukoitza osatu zuten. Errusiak Alemaniarekin zuen aliantza utzi egin zuen.
  • Elkarrekiko beldurrak armamentu-norgehiagoka eragin zuen. Herrialde bakoitza bestearen baino arma handiagoak, hobeak eta hilgarriagoak egiten saiatzen zen.

Potentzien arteko istilu armatuak

Koloniak zirela-eta, arazo asko sortu ziren.

Ekialdeko Auziak ere liskarrak eragin zituen bi blokeen artean. Otomandar...

Jarraitu irakurtzen "Lehen Mundu Gerra (1914-1939): Tentsioak, Gatazkak eta Gerraren Garapena" »

Italia eta Alemania: Bateratze-faseak (XIX. mendea)

Historia2,78 KB

Italia: bateratze-prozesua (1849–1870)

1. fasea (1849–1860)

Vittorio Emanuele II.a Piemonteko erregea izan zen eta prozesua zuzendu zuen Cavourren laguntzarekin. Frantziarekin bat egin zuten Austriaren aurka, Austriak Italiaren iparraldearen zati handi bat menpean baitzuen. Austriak porrot egin zuen; Lombardiako lurralde batzuk soilik jaso ziren. Parma, Modena eta Romagna Piemonteri atxiki zizkieten erreferendum baten ondoren. Italiako parlamentua sortu zen.

2. fasea (1860–1865)

Sizilian sartzeko kanpaina egin zen. Cavourrek Garibaldi nazionalistaren laguntza baliatu zuen. Cavourrek egoeraz baliatuta Siziliara bidali zituen mila "atorra gorri" (atorra gorriak), Garibaldi buru zutela.

3. fasea (1865–1870)

Prusiaren eta Italiaren jardunek Austriaren

...

Jarraitu irakurtzen "Italia eta Alemania: Bateratze-faseak (XIX. mendea)" »

1936ko Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren Analisia

Historia2,5 KB

1936ko Euskal Herriko Autonomia Estatutua

Indalecio Prieto sozialistak idatzi zuen testu hau 1936ko urriaren 4an; beraz, lehen mailako iturria dela esan dezakegu. Bi aldiz argitaratu zen: lehenengoz, Gaceta de Madrid aldizkarian, eta geroago, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren lehenengo alea izan zen.

Testuaren Izaera eta Helburua

Testu motari dagokionez, juridikoa dela antzematen da. Agertzen diren artikuluetan, Diputatuen Kongresuak eginiko legeak azaltzen dira; beraz, adierazpen politiko baten modukoa ere bada. Testua Espainiako Gorteei eta Euskal Herriko biztanleei zuzenduta dago, euskal probintziek izango duten autonomia azaltzen baitu.

Estatutuaren Ideia Nagusiak

Testu honen puntu garrantzitsuenak honako hauek dira:

  • Lurraldetasuna:
...
Jarraitu irakurtzen "1936ko Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren Analisia" »

Antzinako Erregimena: Kontzeptuak eta Definizioak

Historia2,68 KB

Antzinako Erregimena

Aro Modernoan (XVI, XVII, XVIII) Europan izandako erregimen motari 1970eko iraultzaileek emandako izena. Oinarriak: iraupenezko nekazaritza, estamentu gizartea eta monarkia absolutua.

Gremioak

Erdi Arotik XVIII. mendeko bigarren erdialdera arte. Eskulangileen elkarteak, hirietako manufaktura-jarduerak kontrolatzen zituzten Europako herrialde gehienetan.

Domestic System

Europaren erdialdean XVII. mendetik aurrera, etxean lan egiteko sistema hau garatu zen, gremioen arautzeri ihes egiteko.

Konpainia Pribilejiodun Handiak

Europan, XVII. mendean monopolioak gobernuek babestutako konpainia handi horiek kontrolatzen zituzten. Probintzia Batuetako konpainia izan zen nabarmenduena XVII. mendean.

Estamentu Gizartea

Europan, Antzinako Erregimenean...

Jarraitu irakurtzen "Antzinako Erregimena: Kontzeptuak eta Definizioak" »