Lehen Mundu Gerra (1914-1939): Tentsioak, Gatazkak eta Gerraren Garapena
Tentsioak eta Gatazkak (1914-1939)
1. Lehen Mundu Gerraren Jatorria
Bake Armatua (1890-1914)
Bake Armatua, nazioarteko harremanen beste aldi bat izan zen, eta bi ezaugarri nagusi zituen:
- Europako potentziak aurkako bi bloke militarretan bereizi ziren. Alemania, Austria-Hungaria eta Italiak Aliantza Hirukoitza sinatu zuten. Frantzia, Errusia eta Britainia Handiak, aldiz, Entente Hirukoitza osatu zuten. Errusiak Alemaniarekin zuen aliantza utzi egin zuen.
- Elkarrekiko beldurrak armamentu-norgehiagoka eragin zuen. Herrialde bakoitza bestearen baino arma handiagoak, hobeak eta hilgarriagoak egiten saiatzen zen.
Potentzien arteko istilu armatuak
Koloniak zirela-eta, arazo asko sortu ziren.
Ekialdeko Auziak ere liskarrak eragin zituen bi blokeen artean. Otomandar Inperioa gainbehera zihoan, eta Austria-Hungariak eta Errusiak egoera horretaz baliatu nahi zuten eremu horretan beren indarra handitzeko.
1914ko udako krisia
Serbiar terrorista batek Austria-Hungariar Inperioko tronuaren oinordekoa hil zuenean hasi zen dena. Austria-Hungaria eta Serbiaren artean gatazka piztu zen. Alemania Austria-Hungariaren aliatua eta Errusia Serbiarena zirenez, bi potentzia horiek ere gerran sartu ziren. Alemaniarekin batera Aliantza Hirukoitza zegoen, eta Serbiarekin, Entente Hirukoitza. Baina Italiak ez zituen Austria-Hungaria eta Alemania lagundu; beraz, Aliantza Hirukoitza hautsi egin zen.
2. Lehen Mundu Gerraren Garapena (1914-1918)
Herrialde gerra-egileak eta gatazkaren aldiak
Turkia eta Bulgaria Alemania eta Austria-Hungariari laguntzera sartu ziren, eta Txina, Japonia eta Estatu Batuak Entente Hirukoitzari.
Lehen Mundu Gerrak 1914tik 1918ra iraun zuen.
Mugimenduen gerra (1914ko abuztua)
Alemaniaren plana Frantziari erasotzea zen, gero Errusiaren aurka egiteko. Ez zuen lortu, beraz, bi etsaiekin egin behar izan zuen aurrera.
Posizioen gerra (1914-1917)
Alemaniarrek erasoaldian porrot egiteak fronteak sendotzea eragin zuen. Helburua lortutako posizioak babestea zen. Garai hartan, defentsa-taktikek (lubakiak, metrailadoreak…) armaden erasorako ahalmena gainditzen zuten; beraz, gerra egonkortu zen.
1917ko krisia
- Errusia gerratik irten zen, iraultza marxista zela eta.
- Estatu Batuak gerran sartu ziren Britainia Handia eta Frantzia laguntzeko.
1918ko erasoaldia eta gerraren amaiera
Errusiak atzera egitea baliatuz, Alemaniak udaberriko azken erasoaldia egin zuen, baina porrot egin zuen Estatu Batuek aliatuak lagundu zituztelako.
Aliatuek kontraerasoa egin zuten. Une horretan, inperio zentralek barne-arazo handiak zituzten (matxinadak eta iraultzak).