1876ko Uztailaren 21eko Legea: Foruen Abolizioa

Historia4,27 KB

1876ko uztailaren 21eko legea
Aurrean dugun testua juridikoa da, 1876ko uztailaren 21ean atera zen Madrilgo Aldizkari Ofizialean (Gaceta de Madrid). Idazlea Antonio Cánovas del Castillo da, nahiz eta erregeak sinatzen duena. Lege bat den heinean, testu publikoa da, herriari jakinarazi behar baitzaio. Lege hau atera zenean, II. Karlistaldia bukatuta zegoen jada, eta karlistek galdu zuten hura. Lege honekin, foruak bertan behera geratu ziren betirako.
Legea bost parrafoz banaturik dago:

Parrafoak

  1. 1. parrafoa: garaian kokatzen du testua. Alfontso XII.aren garaia da eta erregeak Gorteen agindua zabaltzen du.
  2. 1. artikulua: foruak bukatu direla ikusten da “nazioko gainerako biztanleei bezalaxe”.
  3. 2. eta 3. artikuluak: gauza bera ikus daiteke soldadutzaz eta zergaz ari denean. Hiru euskal probintziek besteen antzera aportatu behar dute, bai gizonetan, baita dirutan ere.
  4. 4. artikulua: gobernuari baimena ematen dio foruen erreformak egiteko aurreko legeetan oinarrituz. “Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko probintzien onespenarekin eta egokitzat jotzen badu (...) erreforma guztiak onartzeko” dio. Puntu honek bere lana emango du, interpretazio ezberdinak izango direlako.
Antonio Canovas del Castillok bazekien foruak kentzeak beste gerra bat ekar zezakeela, baina garrantzi handiagoa eman zion behingoz euskal lurraldeak beste lurrekin berdintzeari. Zerga sistemaren alorreko berdintasuna ezin zitekeen eztabaidatu eta hori onartuz gero, Canovasek foruen aplikazioaz hitz egingo zuen. 1839ko urriaren 25eko legean oinarritu zen eta haren iritziz, Diputazioei entzun eta ondoren komenigarria zen aukera hartzea zen erabaki zuzena. 1876an II. karlistaldia ez zen aurkakoak bezala bukatu, oraingoan, karlistek galdu egin zuten gerra. Horren aurrean zenbait iritzi zeuden, batetik, Canovasen esanetan, euskal probintziek dirutan eta gizonetan egin beharreko kontribuzioa negoziazioetatik kanpo geratu behar zen eta haren ustez, 1839ko urriaren 25eko legeak zioen bezala, Gorteek Diputazioei entzun ondoren alda zezaketen foruen abolizioa. Bestetik, euskal diputatuek itun baten emaitza izan zela lege hori esaten zuten eta hura aldatzeko gobernu eta diputazioaren akordio bat behar zen. Lege honen onarpena ez zen euskal liberalen gustukoa izan eta ondorioz, bi jarrera azaldu ziren: alde eta kontra zeudenak. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako diputazioek legea onartzen ez zutenen alde jo zuten; legea bertan behera uzteko eskatu zuten eta uko egin zioten legearen aplikazioan laguntzeari. Karlisten porrotaren ondorio zuzena foruen abolizio formala izan zen eta orduan, 1876ko uztailaren 21eko legeak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa gai fiskal eta militarretan estatuko gainerako probintziekin parekatu zituen, Nafarroan aldiz, 1841ean sinatutako Hitzarturiko Legeak indarrean jarraitzen zuen.
Canovas del Castillok euskal liberal foruzaleekin negoziazioak burutu zituen, hauek gerraren bukaeran bere laguntza eskaini zioten eta. Negoziazio hauei esker, foruen ezabapena ez zen erabatekoa izan eta 1878ko otsailaren 28ko dekretuaren bitartez euskal probintzietako zerga erregimen berezia ezarri zen: kontzertu ekonomikoa. Gobernu espainiarrean xedapen bat izan zen eta haren arabera zehaztuko zen euskal diputazio bakoitzak Espainiako Finantza Ministeritzari (Ogasunari) urtero eman beharko zion diru kopurua (kupoa- %6,24-). Diputazioek komenigarritzat zituzten baliabideak erabiliko zituzten kupoa ordaintzeko, hau da, zeharkako zergen bidez biltzen zuten kupoaren atal garrantzitsu bat. Gerra Zibilak hitzarmena bertan behera utzi zuen Gipuzkoan eta Bizkaian eta 1980. urtean berreskuratua izan zen, eskubide historikotzat hartuz.
Testu hau garrantzi handikoa da euskaldunentzat batez ere, berak markatzen baitu hainbeste denboran iraun zuten foruen amaiera. 1978ko konstituzioan lege hau eta 1839ko urriaren 25eko Legeak indargabetu ziren eta tarte horretan, euskaldunek (nazionalistek) foruen berrezarpena eskatzen aritu ziren, edo, hori ezinezkoa zenez, autonomia handi bat eskubide historikoak kontuan hartuz. Autonomia hori ez zen Espainiako Gerra Zibilera arte iritsiko eta Francok irabazita, bertan behera geratu zen. Trantsizio garaian jarriko zuten berriro martxan autonomia eta foruetatik gertatu zen kontzertu ekonomikoa.

Deskargatu

PDF Word HTML