Gerra Hotza: Blokeak, Ezaugarriak, Gatazkak eta Amaiera
Blokeak eta Ezaugarriak
Gerra Hotza: Definizioa, Ezaugarriak eta Karikatura
Gerra Hotza 1947an hasi eta 1991n amaitu zen nazioarteko harremanen arteko tentsio-egoera bat izan zen. Mundua bitan zatituta geratu zen, Mendebaldean eta Ekialdean:
- Mendebaldeko blokean: Estatu Batuak ziren superpotentzia, sistema politiko demokratiko eta ekonomia kapitalistarekin.
- Ekialdeko blokean: SESB zen superpotentzia, sistema politiko totalitario eta ekonomia komunistarekin.
Ezaugarriak:
- Sistema bipolarra: Bi superpotentziek suntsitzeko ahalmena zutelako eta elkarri eraso egiteko mehatxua ere bazutelako eratu zen.
- Armamentu-norgehiagoka: Arriskua handitu zuen, biek arma arriskutsuak zituztelako.
- Eragin-eremuen mugaketa: Superpotentziek beren eragin-eremua mugatu zuten: Estatu Batuek Mendebaldea eta Sobietar Batasunak Ekialdea.
- Pertsuasioa: Propaganda erabili zuten, haien alde eta aurkariaren kontra aritzeko.
- Gerra pizteko beldurraren politika: Tentsio uneak zeuden, baita une lasaiagoak ere. Tentsio-uneetan helburua aurkariaren disuasioa zen, eraso nuklear baten mehatxuaren bidez.
- Zeharkako gatazkak: Gerran zehar hainbat gatazka piztu ziren, eta bi superpotentzia hauek gatazka horietan guztietan parte hartu zuten, baina bigarren maila batean.
- Espioitza zerbitzu sekretuak: CIA Estatu Batuetan eta KGB Sobietar Batasunean garatu ziren, etsaiaren teknologia eta armamentu aurrerapenak ezagutzeko eta hura garaitzeko.
Karikaturaren interpretazioa:
Karikaturan ikusi daiteke nola baloia bi zatitan banatuta dagoen, Gerra Hotzeko mundua irudikatuz. Ezkerraldean (Mendebaldean) Estatu Batuak daude, eta eskuinaldean (Ekialdean) Sobietar Batasuna. Alde bakoitzean pertsona bat dago, eta biak elkar begira daude arma batekin, mehatxatzen, baina arma beste aldera begira zegoen, hau da, elkarri zuzenean eraso egin gabe, baina etengabeko tentsioan.
Gerra Hotzeko blokeak (taula bete)
(Hemen taula bat bete beharko litzateke, bloke bakoitzaren ezaugarriak zehaztuz.)
Gerra Hotzeko Gatazkak
Movil
Berlingo blokeoa azaldu
Bigarren Mundu Gerraren ostean, herrialde irabazleek Alemania lautan zatitu zuten, eta bakoitzak zati bat kudeatzen zuen. Gauza bera gertatu zen Berlinekin. 1948an konferentzia bat ospatu zen, eta Mendebaldeko Aliatuek Alemania estatu bakarra bihurtzea erabaki zuten. Stalinek, erantzun gisa, Berlinen lurreko blokeo bat ezarri zuen. Estatu Batuarrak produktuak airez bidaltzen hasi ziren Berlingo hirira. 1949ko maiatzean, sobietarrek blokeoa kendu zuten, eta Alemania bi zatitan geratu zen banatuta:
- Alemaniako Errepublika Federala (AEF) / Mendebaldeko Berlin: Bonn hiriburua, kapitalista eta demokratikoa.
- Alemaniako Errepublika Demokratikoa (AED) / Ekialdeko Berlin: Berlin hiriburua, komunista eta erregimen totalitarioa.
Zergatik existitzen dira gaur egun bi Korea?
Bigarren Mundu Gerra aurretik, Korea Japoniaren inperioaren kolonia bat zen, eta haren porrotaren ondoren, Korea bi estatutan banatu zen, 38º I paraleloak banatuta:
- Ipar Korea: Gobernu komunista, erregimen totalitario eta diktatoriala.
- Hego Korea: Mendebaldeko blokearen aldekoa, autoritarioa, eta Estatu Batuen babesa zuena. Kapitalista eta demokratikoa zen.
Gerra 3 urteren buruan amaitu zen (1950-53). Ipar Koreak Hego Korea konkistatu zuenean hasi zen, kapitalismoa ez ezartzeko asmoz, eta orduan Estatu Batuek Hego Korearen alde egin zuten. Estatu bakoitzak ia hasierako lurralde berdinekin amaitu zuen, baina milioika zibil hil ziren. Gaur egun, Hego Koreak erregimen demokratikoa eta merkatu-ekonomia ditu, eta Ipar Koreak diktadura komunista bat.
Zergatik eraiki zen Berlingo Harresia?
Berlin, Alemania bezala, bi zatitan banatuta zegoen, eta Alemaniako Errepublika Demokratikoko hiriburua zen. Desberdintasunak bi aldeen artean oso nabarmenak ziren: Mendebaldeko sektorea ekonomikoki askoz aberatsagoa zen Ekialdeko sektorea baino, eta Mendebaldeko biztanleek askatasun gehiago zituzten. Ondorioz, Ekialdeko biztanle asko Mendebaldera ihes egin zuten, eta komunistek ihesaldi hori geldiarazteko harresi bat eraiki zuten 1961ean. 1961etik 1989ra arte, Ekialdeko Berlingo biztanleak beste aldera pasatzen saiatu ziren, eta ondorioz, biktima asko izan ziren.
Misilen Krisia: Mapa interpretatu eta bilakaera azaldu
Misilen Krisiaren bilakaera, mapan oinarrituta
Kuban, Batistaren diktadorea (Estatu Batuen aliatua) kargutik kendu zuten, eta Fidel Castrok eskuratu zuen boterea estatu kolpe baten bidez, komunismoa ezarriz. 1961ean, Estatu Batuek Kuba inbaditu zuten, baina porrot egin zuten, eta ondorioz, Fidel Castro SESB-rekin batu zen.
1962an, Misilen Krisia gertatu zen. Estatu Batuetako hegazkin espioiek sobietarren misil nuklearrak jaurtitzeko arrapalak atzeman zituzten Kuban. Kennedyk Kuban itsas blokeoa ezarri zuen, itsasoan zeuden itsasontzi batzuk ez sartzeko (misilak eta antzekoak zeramatzatenak), eta SESBri mehatxu egin zion Kuba inbaditzearekin, arrapalak kentzen ez bazituzten. Uretan zegoen SESBko itsasontzia erretiratu zen, eta akordio batera iritsi ziren: SESBk arrapalak kenduko zituen, eta Estatu Batuek ez zioten Kubari eraso egingo.
Vietnamgo Gerraren kausak, bilakaera eta ondorioak laburbildu
Kausak:
Vietnam Indotxina frantziar koloniako parte izan zen, eta Frantzia erretiratu zenean, eskualdea bi herrialdetan banatuta geratu zen, 17º I paraleloak banatuta. Ipar Vietnam komunista zen, eta Hego Vietnam kapitalista.
Hego Vietnamen Vietcong izeneko gerrilla talde komunista bat sortu zen, eta Ipar Vietnamgo erregimenak babesten zuen. Gobernua kargutik kentzearekin mehatxatzen zuten, eta Estatu Batuek beldur ziren komunismoa hedatuko ote zen. Hori saihesteko, lehendabizi aholkulari militarrak bidali zituzten, eta gero tropa estatubatuarrak 1964an, eta horrela hasi zen gerra.
Bilakaera:
Baina ez haien teknologia garatuagoak, ezta arma kimikoek ere, ezin izan zituzten gerrilla taldeak garaitu, haiek gerrilla-taktikak erabiltzen zituztelako, eta ondorioz gerra luzatu zen. Mendebaldeko herrialdeek eta Estatu Batuetako iritzi publikoak manifestazioen bidez gerra amaitzea eskatzen hasi ziren, gerra asko luzatzen ari zelako eta Estatu Batuek ezin zutela irabazi ikusita. Horrez gain, Estatu Batuetako tropak handik ateratzea aldarrikatzen zuten. Azkenean, 1973an, protesten ondorioz, Estatu Batuek handik haien tropak ateratzeko agindua eman zuten, gerra amaitutzat emanez, baina bi eskualdeen arteko gerrak 1975 arte jarraitu zuen.
Ondorioak:
- Bi bandoetako biktima ugari: Gerra luzea izan zenez, bi bandoetako biktima eta zauritu kopurua oso altua izan zen.
- Vietnamen bateratzea: Ipar Vietnamek Hego Vietnam konkistatu zuen, eta bertan erregimen komunista ezarri zuen, bi Vietnamak batuz eta estatu bakarra sortuz: Vietnamgo Errepublika Sozialista.
- Estatu Batuen porrota: Estatu Batuek porrot egin zuten Vietnamgo Gerran, eta ondorioz, agerian geratu zen Estatu Batuen nagusitasuna ez zela uste bezain handia, nekazari batzuen kontra galdu zutelako.
Gerra Hotzaren Amaiera
Zeintzuk dira Gerra Hotzaren bukaerako 3 gertakari nagusiak?
- Berlingo Harresiaren erorketa: Berlingo harresiak 1961etik 1989ra arte iraun zuen zutik. Berlingo Ekialdea eta Mendebaldea 1990ean bateratu ziren, kapitalista eta demokratiko bihurtuz, eta gero hiriburu izendatu zuten.
- Varsoviako Itunaren desegitea eta SESBen desintegrazioa: Varsoviako Ituna 1991n desegin zen, baina NATO ez zen desagertu. Erregimen komunistak ere desagertu ziren. SESB desegin egin zen, eta ondorioz, hurrengo urteetan errepublika ohiak independentzia aldarrikatzen hasi ziren. Geratzen zena Errusia bihurtu zen. Adibidez: Ukraina.
- Alemaniaren bateratzea: Alemania bakarra sortu zen, bi Alemaniak elkartu zirelako: Alemaniako Errepublika Federala, kapitalista eta demokratikoa, Berlin hiriburu zuela.