Antzinako Erregimena: Kontzeptuak eta Definizioak

Historia2,68 KB

Antzinako Erregimena

Aro Modernoan (XVI, XVII, XVIII) Europan izandako erregimen motari 1970eko iraultzaileek emandako izena. Oinarriak: iraupenezko nekazaritza, estamentu gizartea eta monarkia absolutua.

Gremioak

Erdi Arotik XVIII. mendeko bigarren erdialdera arte. Eskulangileen elkarteak, hirietako manufaktura-jarduerak kontrolatzen zituzten Europako herrialde gehienetan.

Domestic System

Europaren erdialdean XVII. mendetik aurrera, etxean lan egiteko sistema hau garatu zen, gremioen arautzeri ihes egiteko.

Konpainia Pribilejiodun Handiak

Europan, XVII. mendean monopolioak gobernuek babestutako konpainia handi horiek kontrolatzen zituzten. Probintzia Batuetako konpainia izan zen nabarmenduena XVII. mendean.

Estamentu Gizartea

Europan, Antzinako Erregimenean gizartea hiru estamentutan banatzen den gizarte-taldea da:

  1. Noblezia
  2. Kleroa
  3. Herri xehea

Iraupen Krisiak

Nekazaritzaren produktibitate urriarengatik hondamendi naturalak ekarri zituzten. Faktoreek nekazarien protestak eragiterakoan, krisiak etortzen ziren. Europan, Antzinako Erregimenean eman zen Aro Modernoa.

Jabetza Komunala

Europa osoan, Erdi Aroan eta Aro Modernoan zegoen lur mota bat zen. Herrixketako biztanleek ateratzen zuten etekina basoak eta ganaduarentzako larreak izaten ziren.

Jaurerria

Lurraren zati handia jauntxoena zen eta haien jabetzak jaurerriak deitzen zitzaien. Bi mota:

  • Lurralde-jaurerria: Errentaren truke eta jauntxoa lurren jabea.
  • Eskumen-jaurerria: Justizia, zerga jasotzea eta agintea jaunaren esku. Europan Erdi Aroan eta Aro Modernoan gertatu zen.

Aristokrazia

Nobleziaren goreneko maila zen. Frantzian XVIII. mendean. Familia handienak eta boteretsuenak osatzen zuten.

Monarkia Absolutua

Europan, XVI, XVII eta XVIII. mendeetan gertatu, baina urte gorena XVII. mendea izan zen. Estatuko botere guztiak erregearen eskuetan zegoen sistema politikoa zen, Frantziako Luis XIV.ak ezarritakoa.

Despotismo Ilustratua

Europako herrialde gehienetan, XVIII. mendearen bigarren erdian ekonomia eta gizarte-arazo larriak zituztenez, erreforma-politika bat filosofia-korronteen ideietan oinarrituta (Ilustrazioan). Horregatik, despotismo ilustratua.

Erregimen Parlamentarioa

Europa osoan, XVII. mendean zehar, erregimen parlamentarioetan klase ertainek botere politikoetan parte hartzen zuten (Ingalaterra, Erresuma Batua eta Probintzia Batuetan). Sistema politiko bat, botere gorena parlamentuak zuena; erregea egon zitekeen edo ez, baina errege baldin bazegoen, honek parlamentuak ezarritako baldintzak bete beharko zituen.

Deskargatu

PDF Word HTML