Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

El intruso nobelaren pasarte bat

Historia1,78 KB

Haurrean daukagun testua, Vicente Blasco Ibañezen “el intruso” eleberriaren pasartearen zati bat da, 1904an argitaratua, Valentzian. Formaren aldetik narratiboa da, pasarte bat delako. Edukiaren aldetik soziala da, langileen egoera negargarria salatzen duelako.

Jatorria lehen mailakoa da, hau da; garaikoa.

Egilea, indibiduala, Vicente Blasco da, idazlea, kazetari eta
politikoa espainiarra izan zen.

Hainbat protesta antierrepublikarretan eta antiklerikaletan parte hartu zuen eta hartzailea kolektiboa da herritarrei zuzenduta dagoelako. Helburua, langileen lan baldintzak salatzea da. Garaiari dagokionez, Alfontso XIII.Aren garaikoa da


Germaniar erresumak

Historia2,35 KB

ERROMATAR IMPERIOAREN ZATIKETA:

395. Urtean Teodosio enperadoreak bitan zatitu zuen Inperioa, errazago defendatzeko:

Mendebaldeko Erromatar Inperioa

Ekialdeko Erromatar Inperioa, Konstantinopla hiriburu zuena.

Lurralde horietako bakoitzak bere enperadorea eta bere erakundeak zituen.

Mendebaldeko enperadoreen agintea oso ahula zen; ez ziren germaniarrak eta hunoak geldiarazteko gai izan. Ekialdean, mila urte gehiago iraun zuen Inperioak, eta bizantziar imperioa deitu zioten.

GERMANIARREN INBASIOAK:

Mendebaldeko enperadoreak ez ziren hunoak geldiarazteko gai izan. Erromatarren lurraldea inbaditu zuten hunoek.

V. Mendean, Atila, germaniar herriei eraso egin zieten, eta Mendebaldeko Erromatar Inperioaren lurraldeetan babesa bilatu behar izan zuten.

Hunoak

...
Jarraitu irakurtzen "Germaniar erresumak" »

Frankismoa Euskal Herrian: Autarkiatik Krisira

Historia15,45 KB

Autarkia ekonomikoa

Gosearen urteak

Gerraren amaieran, Espainia guztiz suntsituta zegoen, batez ere Madril, Bartzelona, Valentzia… bonbardaketen ondorioz hiriak berreraiki egin behar izan ziren. Nekazaritzak ere kaltetuta egon zen; alde batetik, gerraren ondorioz ekoizpena murriztu zen eta atzerriko merkatuak galdu zituen. Industriak, berriz, ia ez zuen kalte handirik izan, baina falta zitzaizkien lehengaiak eta, batez ere, erregaiak produktuak aurrera eramateko. Gastu publikoaren hazkundeak pezetaren kotizazioa %50 jaitsi zuen. Inflazio erraldoia zela eta, bizi-baldintza oso txarrak izateagatik, 1939-1942 urteetan bizitzeko aukera hobeak ziren landa-inguruetan, hiri nagusietan baino. Oinarrizko janaria modu orekatuan banatzeko, errazionamendu...

Jarraitu irakurtzen "Frankismoa Euskal Herrian: Autarkiatik Krisira" »

Stalinen Garaia eta Deskolonizazioa: Historiaren Gakoak

Historia3,74 KB

Stalinen Garaia eta Herri Demokrazien Bilakaera

Stalinen garaian, Bigarren Mundu Gerraren amaieran, Armada Gorriak Europako zortzi estatu okupatu zituen: Polonia, Txekoslovakia, Hungaria, Jugoslavia, Albania, Errumania, Bulgaria eta Alemaniaren zati bat. Alemania eta Txekoslovakia izan ezik, gainerako guztietan tradizio demokratikoa oso ahula izan zen.

Estalinismoa eta Bere Ezaugarriak (1945-1948)

1945etik 1947/48ra bitartean, "herri demokrazien" garaia bizi izan zen, kapitalismoaren eta komunismo sobietarraren arteko hirugarren bidea bilatzen zuena. Honakoak izan ziren ezaugarri nagusiak:

  • Ekonomia bikoitza: Jabetza pribatua eta nazionala uztartu ziren (naziekin kolaboratu zutenen jabetzak nazionalizatu ziren).
  • Nekazaritza-erreforma: Latifundismoaren
...
Jarraitu irakurtzen "Stalinen Garaia eta Deskolonizazioa: Historiaren Gakoak" »

Industria Iraultzaren Gakoak eta Ondorioak

Historia2,67 KB

Industria Iraultza (1780tik aurrera)

Sarrera

1780 inguruan hasi zen iraultza politikoarekin batera, ekoizpen-sistema errotik aldatu zen. Eskuz egindako lanetik, makinek bultzatutako fabrika handietara igaro zen.

Hedapena

  • Hasiera: 1760 inguruan eskualde ingeles batzuetan, baina 1780tik aurrera Britainia Handian hedatu zen.
  • Europa: 1830etik aurrera Belgika, Frantzia eta Alemaniara zabaldu zen.

Baldintza politikoak eta sozialak

  • Aristokrazia eta burgesia: 18. mendeko iraultzen ondoren, aristokrazia lurjabearen eta burgesiaren arteko bat-egitea gertatu zen.
  • Biztanleriaren hazkundea: Elikadura hobetzeak eta heriotza-tasaren jaitsierak eskulanaren eta produktuen eskaria handitu zuten.

Faktore ekonomikoak

Garraioak eta komunikabideak

Hobekuntzek merkataritza...

Jarraitu irakurtzen "Industria Iraultzaren Gakoak eta Ondorioak" »

Baionako Hitzarmena (1945): Testuingurua eta Garrantzia

Historia3,23 KB

Baionako Hitzarmena (1945-03-31): Testuingurua eta Garrantzia

Testu hau, lehenengo mailakoa da, gertakizunen garaikoa zelako eta akordio hau idatzi zen moduan agertzen delako. Gai nagusia politikoa da, alderdien ituna zelako. Egilea, Euzkadiko Gobernuan parte hartu zutenak, gehi beste euskal erakundeen ordezkariak. Testua guztiz objektiboa da. Dokumentua fidagarria da, publikoa zelako eta sinatu zuten partaideek sinaduraren kopiak dituztelako; beraz, aldaketaren bat izatekotan posible da kontrastatzea.

Euskal Herria Gerra Zibilean eta Frankismoan

1936. urtean Jose Antonio Agirre Lekubek lehen Eusko Jaurlaritza osatu eta historiako lehenengo lehendakaria izan zen. Urte berean, hiru urte iraun zuen Espainiako Gerra Zibila hasi zen. 1937ko apirilaren...

Jarraitu irakurtzen "Baionako Hitzarmena (1945): Testuingurua eta Garrantzia" »

Espainiako Gerra Zibila: Zergatiak, Hasiera eta Egitura Politikoa

Historia4,88 KB

Zergatiak

Jatorri Estruturalak

  • Nekazal Sektorea: Egitura zaharkitua, garapena oztopatzen zuena.
  • Industria Sektorea: Langileen bizi eta lan baldintzak hobetzeko protestak.
  • Lurralde Desoreka: Garapen ezberdina eta Autonomiaren aldeko nazionalitateen oposizioa.
  • Arlo Espirituala:
    • Eliza: Demokraziaren aurkako jarrera eta sektore progresisten oposizioa.
    • Armada: Arazo politikoetan muturra sartzeko ohitura (hiritarrengandik isolatua eta akademia itxietan hezitua). Biak gizarte mailako aldaketak ezagutu gabe.

Jatorri Kointuralak

  • Egoera Ekonomikoa: 1929ko krisiak ez zuen eragin handirik izan.
  • Egoera Politikoa: Italiako Faxismoa, Alemaniako Nazismoa eta indar antidemokratikoak “Herri Frontearen” politikaren aurka agertu ziren. Horrek polarizazio politikoa sortu
...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Gerra Zibila: Zergatiak, Hasiera eta Egitura Politikoa" »

Euskal Herria Frankismoan: Errepresioa eta Erresistentzia

Historia3,44 KB

Gerraosteko Lehen Urteak eta Errepresioa (1940ko hamarkada)

Gerraostean krisi egoera nagusitu zen. Politika autarkikoa jarri zen martxan, eta hiritarren egoera okertu zen; oinarrizko produktuen gabeziak gosea eta gaixotasunak ekarri zituen.

Errepresio Politiko eta Kulturala

Politikari dagokionez, frankismoak bereziki euskaldunak zigortu zituen. Gipuzkoa eta Bizkaia traidoretzat hartu zituzten, eta zigor gogorrak jasan behar izan zituzten:

  • Kartzela eta heriotza zigorrak
  • Isunak eta zigor ekonomikoak

Kulturan ere errepresioa egon zen: Euskal hezkuntza, euskal sinbolo guztiak eta euskara zigortuak eta debekatuak izan ziren.

Eusko Jaurlaritzaren Erresistentzia Erbestean

Eusko Jaurlaritza tinko mantendu zen, Jose Antonio Agirreren gidaritzapean. Atzerrian...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Herria Frankismoan: Errepresioa eta Erresistentzia" »

Frantziako iraultzaren etapak

Historia1,5 KB

ASANBLEA LEGEGILEA:
-1791KO urrian, asanblea legegilea eratu---- Asanbleak aurre egin behar zion nobleziari eta kleroari.
-Pribilegiatu askok atzerrira emigratu eta iraultzaren aurka emigratu
-Europako gainerako monarkian kezkatu--- Frantziako iraultzaren ideien mehatxua sentitu.
-1792 apirilean Austriak eta Prusiak frantziari gerra deklaratu.
-Iraultzaile erradikal haien artean, aipatzekoak dira jakobinoak, sans culloten babesa zutenal.


IRAULTZA ERRADIKALIZAZIOA
1) Girondinoen konbentzioa:
-1792ko matxinadak behartuta hautezkundeak egin, asanblea bat eratu( konbentzio nazionala9 eta herritarren partaidetza.
-Errepublikaharen hasierako bidea eman erradikalitasun eta herritarren partaidetza handiagoko iraultza etapa bati.
-Konbentzio talde indartsuena
...
Jarraitu irakurtzen "Frantziako iraultzaren etapak" »

Historiaren Aroak: Kronologia, Espazioa, Demografia, Ekonomia, Gizartea, Politika eta Kultura

Historia2,29 KB

Historiaurrea

Idatzirik gabeko garaia.

Aroak

Kronologia

  • Antzinaroa: K.a. 3000 inguru - K.o. 476 (lehen agiri idatziak - Mendebaldeko Erromatar Inperioaren erorketa)
  • Erdi Aroa: 476 - 1492 (Mendebaldeko Erromatar Inperioaren erorketa - Amerika aurkitzea)
  • Aro Modernoa: 1492 - 1789 (Amerika aurkitzea - Frantziako Iraultza)
  • Aro Garaikidea: 1789 - Gaur egun (Frantziako Iraultza - Orain arte)

Espazioa

Antzinaroa

  • Mesopotamia
  • Egipto
  • Grezia
  • Erroma

Erdi Aroa

  • Bizantzio
  • Islam Mundua

Aro Modernoa

Europa Mendebaldeko zibilizazioak nagusi.

Aro Garaikidea

Iparraldeko estatuak nagusi (AEB, Errusia, Europa Mendebaldea, Japonia...).

Demografia

  • Antzinaroa: Hazkunde motela, heriotza-tasa altua.
  • Erdi Aroa: Hazkunde motela, heriotza-tasa altua.
  • Aro Modernoa: Hazkunde motela, heriotza-tasa
...
Jarraitu irakurtzen "Historiaren Aroak: Kronologia, Espazioa, Demografia, Ekonomia, Gizartea, Politika eta Kultura" »