Diktaduraren Eraispena eta Trantsizioa Espainian (1975-1977)

Historia2,55 KB

Diktaduraren Amaiera eta Errege Berria

1975eko azaroaren 20an Franco hil zen. Azaroaren 22an, Gorteek Juan Carlos I.a errege izendatu zuten. Egun gutxira, lehen amnistia eman zen, odol-deliturik gabeko pertsonentzat.

Trantsizioaren Hiru Jarrerak

Hiru jarrera nagusi zeuden trantsizioari begira: jarraikortasuna (continuismo), apurketa (rupturismo) eta aldaketa (reformismo).

Abenduan, Arias Navarro berriz gobernuburu izendatu zuten, eta Fernández Miranda Gorteetako presidente.

1976: Tentsio Politikoak eta Gizarte Mugimenduak

1976ko otsailean, gobernuak aldaketa mugatuen programa aurkeztu zuen, baina frankisten artean tirabirak zeuden eta oposizioak ez zuen onartu. Urte osoan zehar istilu ugari gertatu ziren, erabaki politikoen aurretik. Greba eta manifestazio asko izan ziren, sarritan indarkeriaz amaituak, Gasteiz eta Montejurra adibidez.

Oposizioaren eskabideak askatasuna, amnistia eta autonomia ziren. Koordinazio Demokratikoa (Platajunta) sortu zen, oposizioa bateratzeko.

Adolfo Suarezen Erreforma Politikoa

Uztailean, Arias Navarroren dimisioaren ostean, Adolfo Suarezek (Gobernuburu berria) erreforma politikoa abian jarri zuen erritmo biziz. Promesa nagusiak amnistia, konstituzioa eta hauteskunde orokor askeak ziren urtebeteko epean. Askatasunak zabaldu ziren eta berme judizialak handitu. Kontaktuak hasi ziren oposizioko buruzagiekin, Felipe Gonzalez eta Santiago Carrillo.

Gutierrez Mellado Gobernura sartu zen, armadaren berrikuntzarako. Irailean, erreforma politikorako lege proiektua Gorteetan aurkeztu zen. Azaroan, Gorte frankistek asko kostata proiektua onetsi zuten. Abenduaren 15ean, erreferendumean onartu zen. Oposizioa Espainiara itzultzen hasi zen gutxinaka. Amnistia eta alderdien legalizazioa negoziatu ziren.

1977: Terrorismoa eta Erregimenaren Desagerpena

1977an, aldaketen aurkako ekintza terrorista ugari izan ziren:

  • Eskumakoak (Guerrilleros de Cristo Rey): Gehienbat iritzi eta adierazpen-askatasunaren aurka (liburudendak, antzokiak, zineak), baita odoltsuak ere, Atochako hilketak adibidez.
  • Ezkerrekoak (ETA, GRAPO): Tentsioak areagotu ziren militarren artean.

Erregimen frankista desagertzeko erritmoa arindu zen: Falange eta Mugimenduaren ikur eta erakundeak desagertu ziren, sindikatu eta alderdi politiko gehienak legeztatu ziren eta amnistia berria ezarri zen. Apirilean, alderdi komunistaren legalizazioa eman zen.

Deskargatu

PDF Word HTML