Clara Campoamorren Diskurtsoa: Emakumeen Sufragioaren Aldea 1931n
Testu hau Clara Campoamor diputatuak, 1931ko konstituzioa ezarri baino lehen emandako hitzaldiari dagokio. Lehen mailako testu politikoa da, emakumeen eskubideak defendatzen dituelako eta gertakarien garai berean idatzi zelako. Gorteetako diputatuei zuzenduta dago. Publikoa da, ere, Espainiako Errepublikaren Gorte Konstituziogileen Saioen Egunkarian agertu zelako irailaren 1ean.
Espainiako II. Errepublikaren Aldarrikapena
1931ko udal hauteskundeetan errepublikazaleak izan ziren garaile eta Espainian II. Errepublika aldarrikatu zen. Ondorioz, Alfontso XIII.a erbesteratu eta monarkiari amaiera eman zitzaion. Trantsizio hau baketsua izan zen, lehendik Donostiako Ituna sinatu zutelako. Hau, alderdi politiko gehienek sinatu zuten, monarkiaren aurka eta errepublikaren alde. Urte berean, behin-behineko gobernua osatu zen, bere kideak errepublikazale sozialistak izanik. Gobernuaren helburu nagusia arazo sozial, ekonomiko, militar eta autonomikoei irtenbidea ematea zen eta, horretarako, zenbait neurri hartu zituzten: nekazaritzan erreforma, erlijioaren auzia... Honekin batera, hauteskundeetarako deia egin zuten eta errepublikazale ezkertiar eta sozialistek irabazi zuten.
1931ko Konstituzioa eta Emakumeen Sufragioa
Hortaz, Hego Euskal Herrian, EAJ alderdiak eman zion sostengua gobernuari. Ondoren, batzorde bat eratu eta 1931ko konstituzioa onartu ahal izan zuten. Konstituzioa ezkertiarra zen eta estatu integrala, eskualde autonomikoak onartuko zituena. Ez du erlijio ofizialik izango. Aipatzekoa da emakumeei onartuko dien boto eskubidea, Clara Campoamorrek eta beste zenbaitek defendatuko dutena.
Clara Campoamorren Argudioak
Clara Campoamorrek emakumeen eskubideak aldarrikatzen ditu testu osoan zehar. Dioenez, emakumea den bezalakoa izaten uztea eta ezagutzea garrantzitsua da hura epaitu baino lehen. Gainera, lege aurrean, bai gizonak eta bai emakumeak berdin epaituak izan beharko lirateke. Clara Campoamorrek pozez onartzen du errepublika hau, izan ere, ordura arteko monarkian onartu ez den eskubide bat onartzen du: boto eskubidea. Gainera, Espainiarentzat ondorio onak ekarriko dituela dio, herrialde libre, moderno eta besteentzat eredugarri bihurtuko delako; izan ere, emakumeen eskubideak onartuko dituen lehen herrialde latindarra izango da.
Testuaren Garrantzia Historikoa
Testuak garrantzi handia izan zuen eskabidea onartua izango delako, baina Gerra Zibila lehertu zenean konstituzio hau indargabetu egingo da.