Trantsizioa Espainian eta Euskal Autonomia Erkidegoan
Trantsizioa: Franko hil zenetik demokraziara
Franko hil zenean, Joan Karlos Borboikoa printzea oinordeko izendatu zuten. 1973tik Franko 1975ean hil arte, Estatu eta Gobernuburu bi pertsona ezberdin izan ziren: Carrero Blanco, baina ETAk hil egin zuen, eta Arias Navarro. Franko hil zenean, Joan Karlos errege bihurtu zen, eta diktaduratik demokraziarako epealdia hasi zen. Hiru gobernu buru egon ziren: Arias Navarro, Adolfo Suárez eta Calvo Sotelo.
Arias Navarroren gobernua (1975-1976)
Arias Navarroren gobernua 1975eko azaroan hasi zen. Erreforma batzuk aurkeztu zituen, eta sektore erreformistaren pausoak hauek izan ziren:
- Gorte Frankistetako Erresuma Kontseiluko lehendakaria aldatu, eta Torcuato izendatu zuen erregeak kargurako.
- Arias Navarro boteretik kendu, eta erregeak Suárez izendatu zuen Gobernuburu.
Adolfo Suárezen lehen gobernua (1976-1979)
Adolfo Suárezen lehen gobernuan hartutako erabaki nagusienak hauek izan ziren:
- Amnistia agindu zuen.
- Erregimena erreformatzeko politika martxan jarri zuen, erregearen eta Mirandaren laguntzarekin.
- Erreforma Politikoaren Legea atera zuen Gorteak bi ganbaratan banatzeko: Kongresua eta Senatua. Indarra edukiko zuten oinarrizko legeak ezeztatzeko eta Gorte frankisten eredua aldatzeko. 1976ko azaroan, Gorte frankistetan baiezkoa jaso zuen. Gero, erreferenduma antolatu eta baiezkoa lortu zuen legea onartzeko.
Guzti honek haserrea piztu zuen, eta lehendakari ordeak dimisioa eskatu zuen. Mellado jarri zen karguan. Gobernuak hauteskundeak antolatu zituen, erregimen frankista desegiteko eta monarkia parlamentarioari bidea irekitzeko helburuarekin. Hauteskundeak antolatu aurretik, legeak arautu zituzten, eta 1977ko hauteskunde orokorretarako deialdia egin zen. UCDk irabazi zuen, eta Suarezek gobernu berri bat antolatu zuen. Gero, Moncloako Ituna sinatu zen.
1978ko Konstituzioa
Konstituzioa 1978. urtean onartu zen, monarkia ezartzeko, erregimen parlamentarioa ezartzeko eta estatu deszentralizatua onartzeko. Honen aurreproiektuan, alderdi nagusietako ordezkariek parte hartu zuten, Konstituzioaren Gurasoak izenekoak. Antolaketa bi zatitan bereizten da:
- Oinarrizko printzipioak definitzen dira.
- Eskubideak ziurtatzen dira, lurralde antolaketaren funtzioak eta lurralde antolaketa.
Suárezen bigarren gobernua (1979-1981)
Suárezen bigarren gobernuan, 1979ko hauteskundeetan, UCD garaile atera zen gehiengo erlatiboaz. Garai honetan, lurralde antolaketa izan zen garrantzitsuena. Bi autonomia estatutuak onartu ziren: Katalunian, CIU buru Pujol; Euskal Herrian, EAJ buru Garaikoetxea. Gobernuak zailtasun inportanteak izan zituen: krisi ekonomikoa, alderdi barneko arazoak, ETAren atentatuak. 1981ean, Suarezek dimisioa aurkeztu zuen. Sotelo proposatu zuten ordezkatzeko UCDk, baina estatu kolpearen mehatxua egon zen. Estatu kolpeak porrot egin zuen, eta Sotelo izendatu zuten gobernuko presidente.
Euskal Herriko Trantsizioa
Euskal Herriko trantsizioaren barruan, Autonomia Estatutuaren onarpena, Kontzertu Ekonomikoa indartzea eta Lurralde Historikoen Legea izan ziren lorpen nagusiak. Autonomia aurreko prozesuan, indar politiko ezberdinen kontrako iritziak egon ziren. Beste fronte bat ETA izan zen, militarra eta politiko-militarra. 1977ko hauteskundeetan martxan jarri ziren euskal eta kataluniar autonomia prozesuak.
Hego Euskal Herriko lurraldeen autonomia prozesua
Hego Euskal Herriko lurraldeen autonomia prozesua Kataluniakoa baino zailagoa izan zen. Euskal Batzorde Nagusia sortu zen, eta partaideak Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko hautatutako ordezkariak ziren. Lehendakaria Garaikoetxea zen, eta helburua Estatutuaren proiektua egitea zen. Nafarroak bere erregimen propioa zuen.
Autonomia Estatutuaren sorrera
Tirabirak egon ziren muga geografikoak erabakitzeko. EAJk egindako proiektua hartu zuten oinarri gisa, eta alderdi sozialistak zuzenketak aurkeztu zituen estatutu proiektuan, 1979ko estatutuan. Gernikako Batzar Etxean aurkeztu zuten. Estatu mailan, hauteskundeak egin ziren, eta Suarezek irabazi zuen. Garaikoetxea izendatu zuten Eusko Batzorde Nagusiko lehendakari, eta 1978ko abenduan, estatutu proiektua Gorteetan aurkeztu zuen. Erreferendumean onartu zen, Gorteetan onartu eta gero, Gernikako Estatutua. Eusko Biltzarra sortu zen. Eskumen ezberdinak jasoko zituzten, eta, horretarako, Ertzaintza sortu zen. Autonomia Estatutuaren berezitasuna foruak eta eskubide historikoak dira.
Muga geografikoak eta eskumenak
Muga geografikoak ezartzea izan zen zailena. Euskal Autonomia Erkidegoa Araba, Gipuzkoa eta Bizkaira mugatu zen. Trabak sortu ziren eskumenak zirela eta. Konpontzeko, Lurralde Historikoen Legea sortu zen, erakunde bakoitzaren eskumenak definitzea helburuarekin.
Kontzertu Ekonomikoa
Kontzertu Ekonomikoa berreskuratu zen, eskubide historiko bat izan zen, eta finantziazio sistema berezia ezarri zen. Honela antolatzen da:
- Probintzia bakoitzak zergak ezartzen eta biltzen ditu.
- Zati bat Eusko Jaurlaritzako Ogasun Sailari ematen zaio, eta Madrilgo Gobernu Zentralari kupoa ematen dio.