Amerikako eta Frantziako Iraultzak: Aro Modernoaren Hasiera

Historia2,52 KB

1. Amerikako Iraultza

Gatazkaren Jatorria

XVIII. mendean, Britainia Handiak 13 kolonia zituen Ipar Amerikako ekialdean. Amerikako Iraultza, Ingalaterra Berriko kolonoen eta Britainia Handiaren arteko gatazka izan zen. Azkenean, kolonoek independentzia lortu zuten. Arazoen jatorria ekonomian zegoen. Koloniek ekonomia-sistema propioa zuten, baina Britainia Handiak Amerikako lehengaiak nahi zituen, eta horrek bi herrialdeen arteko merkataritza eragozten zuen. Beste arazo bat tentsio politikoa izan zen, zergen gatazka sortuz. Ingalaterrako gobernuak tearen merkataritzaren monopolioa bereganatu zuen.

Independentzia Gerra

Gerra hau kolonoen eta Ingalaterraren artean izan zen. Kolonoek eskubideak eta independentzia aldarrikatu zituzten. 1776ko uztailaren 4an sinatu zen Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Adierazpena. Frantziak eta Espainiak kolonoak lagundu zituzten, Britainia Handia ahultzeko asmoz. 1783an, Britainia Handiak AEBren independentzia aitortu zuen.

Amerikako Iraultzaren Legatua

1787ko Konstituzioa printzipio liberaletan oinarrituta zegoen, botere banaketa ezarriz: betearazlea, legegilea eta judiziala.

2. Frantziako Iraultzaren Hasiera

Antzinako Erregimena

Frantzian, estamentuko gizartea zegoen, nobleek eta klerikoek pribilegioak zituztelarik besteen kontura. Ekonomia krisian zegoen, oinarrizko produktuen prezioa igotzen ari zen. Ogasunaren defizita Ameriketako gerraren gastuengatik eta pribilegiatuek zergak ez ordaintzeagatik sortu zen. Politikan ere krisia zegoen, jendea erregearen aurka zegoelarik.

Estatu Orokorren Bilerak

Egoera oso larria zen, ekonomia krisialdian zegoen. Erregeak Estatu Orokorrak konbokatu zituen.

Iraultzaren Hasiera

Estatu Orokorretan, botoak estamentuka ematen ziren, horregatik beti pribilegiatuek irabazten zuten. Burgesak Estatu Orokorretatik atera eta Asanblea Nazionala sortu zuten 1789ko uztailaren 14an, ogia garestitzen ari zelako eta erregea Parisen tropak pilatzen ari zirela entzun zutelako.

3. Antzinako Erregimenaren Amaiera

Asanblea Konstituziogilearen Obra

Helburuak Frantzian antzinako erregimena desagerraraztea eta konstituzio bat idaztea ziren. Bi dekretu onartu ziren: Eskubide Feudalen Aboliziorako Dekretua eta Gizakiaren eta Herritarren Eskubideen Adierazpena.

1791n, Konstituzioa aldarrikatu zen, hauek ziren ezaugarriak: politikan, parlamentuzko monarkia eta botereen banaketa. Sufragio zentsitarioa asanblea hautatzeko. Administrazioen deszentralizazioa.

Deskargatu

PDF Word HTML