Espainiako Trantsizioa (1975-1982): Demokraziarako Bidea

Historia3,84 KB

Trantsizioa (1975-1982): Lehen Fasea

Frankismoaren Amaiera eta Arias Navarro

1970eko hamarkadaren hasieran, gatazkak gizarteko arlo gehienetara zabalduak ziren. 1973an, mundu mailako krisi ekonomikoak oso bortizki kolpatu zuen Espainia eta, ondorioz, grebak eta protestak areagotu ziren. Horrekin batera, Francok Carrero Blanco Gobernuko presidente izendatu zuen, baina ETAk hil zuen. Hori dela eta, Arias Navarrok ordezkatu zuen. 1975ean, diktadorearen heriotzarekin, frankismoaren amaiera etorri zen eta frankistek Juan Carlos Borboikoa izendatu zuten errege.

Arias Navarrok zuzentzen zuen gobernuaren helburua erregimena luzatzea zen. Horren aurrean, oposizioak diktadura botarazi nahi zuen. Askatasun handiagoa eta hauteskundeak egitea eskatzen zuen oposizioak. Erregeak onena erregimenaren erreforma bideratzea izanen zela pentsatu zuen eta Arias Navarro gobernutik kendu zuen. Horrela, diktaduratik demokraziara bideari ekin zion Estatuak. Aldaketa hori ez zen erraza izan, batzuk erregimenarekin segitu nahi zutelako eta besteek erabateko haustura eman nahi zutelako. Gauzak horrela, erregimenetik abiatuz, sistemaren berrikuntzaren aldeko bidea egin zen.

Adolfo Suárezen Gobernua eta Erreforma Politikoa

Erregeak Gobernuko buru Adolfo Suárez izendatu zuen. Hasieran, erabaki horrek bi bandoen mesfidantza areagotu zuen. Izan ere, diktaduraren aldekoek moderatuegitzat hartzen zuten eta oposiziokoek sistema gehiegi babesten zuela pentsatzen zuten. Hala ere, demokraziarako bidea hartu zen. Suárezen planteamendua sistema demokratiko kontrolagarri bat zen: askatasun politiko eta sindikalak, sistema parlamentarioa, hauteskundeak, eta abar arautuz. 1976an erreferenduma egin eta gero, herriak eta Gorteek sistema politiko hura aldatzea helburu zuen Erreforma Politikoaren Legea onartu zuten. Oposizioak abstentziorako deia egin zuen, baina ez zuen eraginik izan.

Trantsizioa: Bigarren Fasea eta Konstituzioa

1977ko Hauteskundeak eta Moncloako Itunak

Lege hori onartzearekin batera, Gorte berriak aukeratzeko hauteskundeak egin ziren 1977an. Hauteskundeetan Suárezen UCD atera zen garaile eta PSOE bigarren gelditu zen. Katalunian PDCk eta EHn EAJk lortu zuten garaipena. Horrela, Suárezek Gobernua berritzeko lanei ekiteko. 1977an egindako Moncloako Ituna garrantzitsua izan zen, non parlamentuan ordezkaritza zuten alderdi guztiek sistemaren erreforma egiteko konpromisoa hartu zuten.

1978ko Konstituzioa eta Autonomien Garapena

Demokrazia kontrolagarri berriaren egitura osatzeko, 1978ko Konstituzioa idatzi zuten. Testuak harrera ona izan zuen herritarren artean. Baina hainbat gai bazterrean utzi zituen Konstituzioak: Errepublika ala monarkia hautua, edo lurraldeen autodeterminazio eskubidea. Erreferenduma antolatu zuten Konstituzioa onartzeko. Estatuan baietz atera zen, baina EHko ezezko bozak eta abstentzioa batuta, EHn ez zuen sostengurik izan.

Horrez gain, Katalunia eta EHren auziei irtenbidea emateko, autonomien estatutua asmatu zuten. 1979an, Kataluniako eta Euskal Autonomia Erkidegoak sortu ziren.

Ezegonkortasuna eta Estatu-Kolpe Saiakera

Gero, legebiltzarrerako hauteskundeak izan ziren. Suárezek irabazi arren, ez zuen gehiengoa lortu eta itunak sinatu behar izan zituen gobernatzeko. Urte horretan, lehen udal hauteskundeak izan ziren eta ezkerreko alderdia atera zen garaile. Horrek ezegonkortasun politikoa ekarri zuen.

Gainera, garai hartan, egoera ekonomiko larria zegoen; beraz, ETAk eta GRAPOk borroka armatua gogortu zuten. Atentatuak egunerokoak bihurtu ziren.

Azkenean, Suárezek dimititu zuen 1981ean. Calvo Sotelok ordezkatu zuen eta presidente kargua hartzeko bozketan, Tejerok estatu-kolpea eman zuen. Armadak gutxi lagundu zuenez, kolpeak porrota izan zuen. Calvo Sotelok Estatua NATOn sartu zuen eta 1982ko hauteskundeak PSOEkoak izan ziren.

Deskargatu

PDF Word HTML