Bizkaiko Langileen Bizimodua XIX. Mendean
Bizkaiko langileei zuzendutako eta hauen bizi baldintza tamalgarriak salatzeko helburu duen “La Lucha de Clases” izeneko artikulu hau 1896ko maiatzaren 23an idatzia eta argitaratua izan zen. Nahiz eta egilearen izena garbi agertzen ez den arren, meatzari taldeak egin zuela suposa dezakegu, testuan zehar hauei buruzko hainbat aipamen egiten direlako. Edukiaren arabera politikoa da, eta hartzalearen arabera pubikoa, iturri mota historikoarekin. Espainiar nahiz euskal gizartean, hirietako joera nagusitu zen XIX. mendearen bukaera aldera. Goi mailako klaseari dagokionez, hau osatzen zuten industria eta finantza arloetako oligarkiak zeuden, erregimenaren aldekoak zirenak nahiz eta ideologia liberalagoarekin, baita nekazari lur jabe handiak, hauen botere ekonomikoa desamortizazioei esker areagotu egin zena. Erdi mailako klasen, bestalde, kide gutxi eta era askotarikoak zeuden: langile kuaifikatuak, erdi- behe mailako enplegatuak, funtzionarioak...batik bat. Ideologiaz kontserbadoreak ziren eta Errestaurazioak ezarritako ordenarekin eta itxurazko normaltasun politikoarekin bat egiten zuten. Naiz eta gehiengoa baldintza kaskarretan bizi, klase honek garrantzi handia izan zuen XIX. mendearen amaiera aldera; hain zuzen erdi mailako euskal burgesia izan zen proiektu nazionalistaren gidari.Azkenik behe mailako klasea dugu, langileez osatua zegoena. Hauen artean bi talde bereizten ziren: alde batetik industriako langileria zegoen, eta beste aldetik nekazaritzakoa. Lehenengoa gutxiengoek osatzen zuen, -nahiz eta mendearen azken hamarraldietan sendotu Madrilen, Bilbon, Asturiasen eta hirigune handietan- eta oso baldintza txarretan bizi ziren (soltada txikiak, lanaldi luze eta nekagarriak, gizarte eskubide eta alfabetizazio eza…). Horren ondorioz, talde honetako langileak sindikatuetan antolatzen hasi ziren beraien bizi maila eta ekonomia hobetzeko esperantzarekin. Bigarren multzoaren egoera, nekazaritzarena, hare okerragoa zen, lur jabe handiak lurretaz arduratu ordez, maizterren esku uzten baizuten leren lurren ustiapena. Jabeen helburua lur haiei ahalik eta etekin handiena ateratzea zenez, ahalik eta esku langile egonkor gutxien kontratatu eta soldatak ahal bezainbat murrizten zituzten. Ondorioz, lurrak denbora gutxirako uzten zituzten maizterren zaintzapean, eta horrela hauek ezin izaten zuten berrikuntza teknikorik egin ustiapena handitzeko.