Frankismoaren sorrera eta oinarriak
Bateratze Politikoa
Altxamendu militarra defendatu zuten guztiek onartu zuten Francoren agintaritza. Hori bideratzeko zeregin garrantzitsua izan zuen Serranok. Francok proiektu politikorik ez zuenez, konbentzitzea lortu zuen, estatu faxistetan bezalako alderdi bakarreko erregimena ezartzeko, Falange eta Elkarte Tradizionalista elkartuta. Karlistek eta falangistek hazkunde izugarria izan zuten. Gainera, milizia falangistak eta errekete karlistak agintari militarrarekin gelditu ziren.
Bateratzea lortzeko, erresistentzia egiten zuten buruzagi karlistak eta falangistak desagerrarazi behar zituzten. Karlisten buruzagi Espainiatik bota eta Jose Antonio Primo de Rivera fusilatu zuten. Monarkikoek, ordea, boteretzea onartu zuten eta Espainiaren Berrikuntza eta CEDA alderdia desegin zituzten.
Francok alderdi bakarra sortu zuen: FET JONS. Hemen elkartu ziren karlistak eta falangistak. Alderdiaren programa falangearen printzipioetan oinarritzen zen eta ikur hauek erabili zituzten:
- Agur nazionalerako, faxisten besoa altxatzeko keinua
- Falangisten alkandora urdina
- Errekete karlisten txapela gorria
Eliza Katolikoaren Rola
Elizak hasieratik adierazi zuen altxamendu militarra babesten zuela. Elizako hierarkiako eta kleroko kide gehienak eta Espainiako katoliko gehienek altxamendu militarra babestu zuten eta diktadura frankista autoritario eta faxista onartu zuten.
Hiru gotzainek gerra zibila erlijio gurutzada zela adierazi zuten. Baina Elizako hierarkiaren eta Francoren arteko loturak Espainiako gotzainek munduko gotzainei zuzendutako talde-gutuna argitaratu zutenean ezarri ziren behin betiko. Gotzainek erabat babestu zuten talde matxinoa eta adierazi zuten Eliza Gerra Zibilaren biktima errugabea eta babesgabea zela eta altzamendu militarrari esker iraultza komunista ez gertatzea lortu zela.
Oinarrizko Legeak
Erregimen frankistak ez zuen izan konstituzio bat. Lehen aipatutako oinarri ideologikoak diktaduraren instituzionalizazioa helburu zuen legeria antzeman daiteke. Franco ez zen agintea zehatzegi eta gehiegi finkatzearen aldekoa eta gobernu pertsonala instituzionalizatzea erabaki zuen.