Errusiar Iraultzaren Jatorria eta Garapena

Historia3,3 KB

Errusiar Iraultzaren Jatorria: XX. mendearen hasieran, erregimen zaharra errotuta zegoen Errusian. Monarkia absolutua zegoen, eta tsarrak. Nicolas II.ak, estatuko botere gorena zuen 1894tik, eta mugarik gabe baliatzen zuen. Parlamentu bat zegoen, Duma, baina oso botere mugatua zuena.

Artean, ekonomia nekazaritzan oinarritzen zen. Landa-eremuko jabetza-sistema feudala zen, tresna oso oinarrizkoak ziren eta produktibitatea oso txikia. Horregatik, nekazariak miserian bizi ziren.
XIX. mendearen amaieran tsarismoaren aurka zeuden indar politiko klandestinoak agertu ziren: Alderdi Sozialista Iraultzaileak (Iraultzarako indar nagusia nekazaritza eta lurren kolektibizazioa babestu), Alderdi Demokrata Konstituzionalistak (Tsarren absolutismoari aurka eta monarkia konstituzionalista bihurtu nahi) eta Errusiako Langile Alderdi Sozionalista (Marxismoa defendatzen zuen, eta bi talde zeuden: Mentxebikeak (Sozialismorako transizioko erregimen liberal batekin elkarlanean aritzeko prest zeuden talde moderatuagoa) eta Boltxebikeak (Leninek zuzenduriko erradikalak, sistema burgesarekin egin zezaketen edozein kolaborazio baztertzen zutenak eta proletarioen diktadura ezarri nahi zutenak).
1905ean, tropa japoniarrek tsarraren armada garaitu zuten, errusiarrek Asian barna hedatzeko helburuarekin izandako gerra batean. Berehala istiluak sortu ziren, eta garai hartan ekonomiaren krisia eragin zuen.
1905ko iraultza urtarrilaren 9an hasi zen, jendetza San Petesburgoko Neguko Jauregira joan zenean, haien eskaerak jakinaraztea. Hauek, bizi-baldintzak hobetzea eta erreforma politikoaren hasiera bultzatzea zen. Agintariek errepresio latzarekin erantzun zuten, eta hildako eta zauritu ugari egon ziren. Honi, Igande Odoltsua deritzo.
Otsaileko Iraultza: 1914an Errusia Lehen Mundu Gerran sartu zen. Hau, greba eta manifestazio handiak eragin zituen eta horrekin, tsarren oposiziokoak biltzea erraztu zuen.
23an, Petrograden egindako manifestaldian hasi zen. Iraultzaren lema Bakea eta Ogia zen. 25ean, greba orokorra piztu zen. 26an, matxinadak egin ziren kuarteletan, eta tropak uko egin zioten grebalariei tiro egiteari. 27an, behin-behineko gobernua sortu zen, Kerensky sozialista moderatu nabarmena izan zen.
Langileek, nekazariek eta soldatuek sobietak eratu zituzten herrialde osoan zehar, eta milizia armatuak izatera ere iritsi ziren (Guardia Gorria). Handik gutxira, sobietak boltxebikeen kontrolpean gelditu ziren. Horiek, Lehen Mundu Gerratik ateratzea eskatu zuten, bai eta langileen bizi-baldintzak hobetzea eta lurrak nekazarien artean banatzea zen gutxiengo nazionalak onartzea ere.
Urriko Iraultza: 24ko gauean, Lenin Petrogradeko sobieten egoitzan finkatu zen. 25ean, sobietek, boltxebikeen kontrolpean, hiriburuko puntu estrategikoak hartu zituzten, Neguko Jauregiari eraso zioten eta behin-behineko gobernuko kideak atxilotu zituzten, eta iraultza garaile atera zen.
Boltxebikeen lehen gobernua sortu zen, Lenin burutzat izanda. Berehala, gerratik ateratzea eskatu zuten, Brest-Litovseko Ituna sinatuz, 1918ko martxoaren 3an.

Deskargatu

PDF Word HTML