Finantza arazoak: gobernuak zergetan jasotzen baino gehiago gastatzen du.
Ipar Amerikako Independentzia Gerran kolonoei lagundu zion Frantziak.
Herri xehearen pobrezia.
Gizartea
Estamentuko gizartea, pribilegiatuak eta ez-pribilegiatuak.
Azken hauek bakarrik ordaindu behar dituzte zergak.
Politika eta Ideologia
Monarkia absolutua (botere mugagabea, Jainkozko eskubidea) Luis XVI.a
Ilustrazioaren ideiak zabaltzea: botere banaketa, subiranotasun nazionala.
Ondorioak
Antzinako erregimenarekin bukatu zen: Monarkia absolutua desagertu zen. Gizarte estamentuarekin bukatu zen. Sistema ekonomiko feudala desagertu.
Ilustrazioaren ideiak garatu zituzten: Subiranotasun nazionala, botere banaketa. Konstituzioen erabilpena monarken boterea murrizteko. Giza banakako eskubide eta askatasunak.
Ipar Euskal Herrian ez zuten departamentu propiorik lortu eta foruak galdu zituzten.
Hiztegia
Demokrazia: Erregimen politiko honen ezaugarri nagusia norbanakoen askatasuna; eta agintariak, herriak hauteskundeen bidez aukeratu ahal izatea da.
Diktadura: Botere guztiak pertsona batengan edo erakunde batean biltzen dituen gobernu era.
Erreforma: Gobernuan aldaketak era mantsoan gertatzen direnean, bata bestearen atzetik.
Kolonia: Atzerriko estatu batek menperatu eta administratutako lurraldea, hark ekonomikoki ustiatzen duena.
Konstituzioa: Estatu bateko lege nagusia, hiritarren eskubideak eta gobernu era biltzen dituena.
Monarkia Konstituzionala: Konstituzio bat errespetatu behar duen erregea estatuburu duen sistema politikoa.
Subiranotasuna: Estatu bateko botere gorena erabiltzeko ahalmena.
Subiranotasun Nazionala: Nazio bateko herritarrek boterea dutela eta beren ordezkarien esku uzten dutela onartzen duen printzipioa.
Sufragioa: Auzi nahiz hautaketa batean emandako botoa; botoa emateko ekintza eta horren ondorioa.
Sufragio Unibertsala: Hauteskunde-sistema, estatu bakoitzeko konstituzio eta hauteskunde-araudian ezarritako baldintzen arabera, botoa eman ahal izatetik inolako hiritar-kategoria baztertzen ez duena.
Sufragio Zentsitarioa: Botoa emateko eskubidea zenbait baldintza -oro har, errenta jakin bat izatea- betetzen duten hiritarrei soilik onartzen dien hauteskunde sistema.