Napoleon eta Frantziako Iraultzaren Ondarea

Historia2,95 KB

Napoleon

Napoleonen estatu-kolpeak burgesia gehienaren babesa izan zuen. Altxamenduaren asmoa ez zen Antzinako Erregimena itzultzea, baizik eta iraultzaren oinarrian egon ziren printzipio moderatuak indartzea.

Jenerala kontsul izendatu zuten, eta kontsulaldiari ekin zitzaion. Gobernu pertsonala eta autoritarioa izan zen garai horren ezaugarri. Helburuak iraultzako printzipio batzuk indartzea eta ekonomiaren susperraldia sustatzea ziren, burgesiaren interesak ordezkatzen zituen gobernu baten bidez.

Sistema politiko berriak ez zuen kontuan hartzen botere banaketa, ezta eskubide adierazpenik jasotzen ere. Askatasunak izugarri mugatu ziren eta zentsura ezarri zen.

Ordena berria onartzen zuten erbesteratuei barkamena eman zitzaien, konkordatu bat sinatu zen, kode zibil bat egin zen, eta ekonomia suspertzeko neurriak hartu ziren.

Inperioa

1803tik aurrera, Europa konkistatzeari ekin zion. 1804an Aita Santuak enperadore koroatu zuen. Armada handi bat antolatu zuen eta taktika militar berriak erabili zituen.

1808an Espainia inbaditu zuen eta Jose Bonaparte, enperadorearen anaia, errege koroatu zuen (Alemania, Espainia eta Erresuma Batua izan ezik).


Ondarea

Frantziako Iraultza gizadiaren historiako gertaera nagusietako bat da, etapa berri bati hasiera eman ziona: Aro Garaikideari. Gaur egungo zenbait idealek, sistema demokratikoetako elementuak eta ekonomia zein gizartea antolatzeko moduek 1789ko Frantziako Iraultzan dute jatorria.

Demokraziaren oinarriak

Mendebaldeko herrialde gehienetan, estatuak antolatzeko eta politika egiteko gaur egungo dauden moduek Frantziako Iraultzaren printzipioetan izan zuten jatorria:

  • Estatuek onartutako eskubideak
  • Konstituzioa funtsezko legea
  • Estatuaren antolaketa

Bizitza politikoa

Antzeko ideiak eta proposamenak zituzten herritarrak elkartu balira ziren. Prentsa politikoa eta iritzizkoa, bestalde, herritarrek alderdien iritziak ezagutzeko eta eztabaidatzeko zuten interesagatik sortu ziren batik bat.


1830eko Iraultza

1815etik aurrera, liberalismoak eta nazionalismoak bolada iraultzaileak bultzatu zituzten (1830 eta 1848) eta horiek eragin zuten Berrezarkuntzaren amaiera.

Matxinadek herritarren babes handia izan zuten, eta, garaitu zuten lekuetan, sistema politiko liberalek absolutismoa ordezkatu zuten. Subirotasun nazionalean eta sufragioan oinarritu ziren sistema liberal horiek, eta boterea burgesiaren esku jarri zuten. Polonia ere erreboltatu zen.


Italia

Piemonten Savoiako monarkia liberala zegoen, eta Cavourrek gobernatzen zuen. Piemontek bateratze-prozesuari ekin zion. Italiako lehen errege izendatu zuen Viktor Emanuel II.a Savoiakoa. 1870ean Eliza Estatuak anexionatu zituzten Italiak.

Alemania

Prusiak eman zuen lehen urratsa, aduana-batasuna. Gilen I.a Prusiako tronura iritsi eta Otto von Bismarck kantziler izendatu zuten.

Deskargatu

PDF Word HTML