Langile Mugimendua, Marxismoa eta Anarkismoa XIX. Mendean

Historia3,11 KB

Langile Mugimendua

Soldatapeko langileek talde kolektibo bat osatu zuten beren lan- eta politika-egoerak aldatzeko eta hobetzeko. Izan ere, langileen lan- eta bizi-baldintzak oso txarrak ziren: soldata oso baxuak (batez ere emakumeen eta umeen kasuan), lanaldi oso luzeak (12 ordu baino gehiago), lan-ingurune osasungaitzak (meatzarien kasuan), eta gizarte-babesik eza gaixotasun, langabezia edo erretiro kasuetan, tratu txarrez gain.

Lehen Ekintzak

  • Ludismoa: XIX. mendearen hasieran, Ingalaterran indarra hartu zuten langile-mugimenduak, makinak suntsitzen zituztenak, langileen kaleratzeen eta soldaten jaitsieraren erantzule gisa ikusten zituztelako.
  • Sindikatuak: Langileen elkarte antolatuak, ugazaben aurrean langileen eskubideak eta interesak defendatzen zituztenak. XIX. mendera arte, langileak elkartzea debekatuta egon zen. XIX. mendearen hasieran eskuratu zen eskubide hori lehenengo aldiz, lehenik Britainia Handian eta gero Europako beste toki batzuetan.
  • Greba: Langileek beren jarduera gelditzen dute, beren lan-baldintzak hobetzeko edo murrizketa sozialen aurka protestatzeko helburuarekin. XIX. mendean zehar, langileek presio-tresna gisa erabili zuten.

Sufragio unibertsala eskatzen zuten (guztiek bozkatzeko ahalmena). Frantziako Iraultzaz geroztik, sufragio zentsitarioa ezarri zen (klase sozial jakin baten bozkatzeko ahalmena soilik).

Marxismoa eta Anarkismoa

Marxismoa

XIX. mendearen hasieran, Karl Marxek, Friedrich Engelsen laguntzarekin, Alemanian garatu zuen teoria sozialista hau.

  • Teoria: Marxismoaren arabera, langileen eta burgesiaren arteko klase-borroka zegoen.
  • Helburua: Klase gabeko gizartea lortzea.
  • Lortzeko prozesua: Lehenik, langileen iraultza egin behar zen; ondoren, proletarioen diktadura ezarri; eta, azkenik, gizarte komunista ezarri.
  • Lortzeko tresnak: Marxek uste zuen langileek borroka politikoan eta langile-erakunde eta -alderdietan parte hartu behar zutela. Ondorioz, alderdi eta sindikatu sozialistak sortu ziren XIX. mendearen amaieran.
  • Ideologoak: Marx eta Engels.

Anarkismoa

XIX. mendearen erdialdean garatutako gizarte-teoria da.

  • Teoria: Ez da estaturik egon behar, ez autoritaterik.
  • Helburua: Inolako autoritaterik gabeko gizartea lortzea.
  • Lortzeko prozesua: Ez zuten inolako iraultzarik egin nahi; inposatutako sistema kendu nahi zuten.
  • Lortzeko tresnak: Ez dute politikan, ez alderdi politikoetan sinesten.
  • Ideologoak: Proudhon, Bakunin eta Kropotkin.

Marxismoaren eta Anarkismoaren Ondorioak

Sortutako klase berriek, burgesiak eta proletariotzak, ez zuten klaseen arteko aurkakotasuna gainditzea lortu.

Konponbidea: Ekoizpen-faktoreen jabetza pribatua baliogabetzea eta jabetza kolektiboa ezartzea (lehen pertsona batena zena, estatuaren jabetza kolektiboa izatera igaro zen).

Deskargatu

PDF Word HTML