Erregimen Zaharra eta Foruen Erregimena Euskal Herrian
Erregimen Zaharra
Erregimen feudala sortu zen erakunde sozial, politiko eta ekonomikoa da Europan, Aro Modernoan zehar (XVI., XVII. eta XVIII. mendeak).
Garai horretan, Ilustrazioaren ideiek izan zuten hedapen handiena, Erregimen Zaharra suntsitu eta Erregimen Liberala ezarri zuten iraultza liberal burgesen bidez.
Espainian eta Euskal Herrian, Erregimen Zaharraren krisia Karlos IV.aren erregealdian gertatu zen (1788-1808).
Ezaugarriak
- Politikoak: Monarkia absolutua. Erregeari dagokio subiranotasuna; herriak ez du politikan parte hartzeko eskubiderik. Erregeak botere guztiak biltzen ditu, eta sistema politikoaren arauak alda ditzake.
- Sozialak: Gizartea banatuta zegoen. Alde batetik, noblezia eta kleroa zeuden, eta bestetik, herri xehea. Pribilegiatuek ez zuten zergarik ordaintzen, ezta kargurik betetzen ere.
- Ekonomikoak: Ekonomia landatarra eta autarkikoa zen. Nekazaritza zen aberatsa, baina industria, aldiz, kontrakoa, eta gremioen kontrolpean zegoen. Barne merkataritza urria zen, eta horren ondorioz atzerakuntzak egon ziren. Geratzen zen bakarra kanpo merkataritza zen, Ameriketakoa.
Foruen Erregimena
Foruen erregimenari eustea Erdi Arotik Aro Garaikidera arteko kontua da. Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako foruak 1876an baliogabetu ziren, eta Nafarroakoak 1841ean. Iparraldeko probintzietakoei dagokienez, Frantziako Iraultzara arte iraun zuten.
Foruak
Lurralde bakoitzeko biztanleek, beren bizitza antolatzeko, usadioak eta ohiturak garatu zituzten, eta hauek lege bihurtu ziren. Ahoz transmititzen ziren. XV. mendera arte ez zen hasi foruak idazten eta biltzen.
Foru Erakundeak
Herrialde bakoitzak bere foru erregimena sortu zuen. Euskal lurraldeetako foru erakunde nagusiak Batzar Nagusiak ziren. Lurralde bakoitzeko herri eta hirietako ordezkariak biltzen ziren, legeak egiteko eta zergak onartzeko. Urtean behin edo bitan batzen ziren.
Ordezkariak bilduta ez zeuden bitartean Batzar Nagusien erabakiak aurrera eramateko, diputazioak eta aldundiak sortu ziren. Bere eginkizunen artean Batzar Nagusien erabakiak betearaztea, zergen bilketa eta kudeaketa, eta foruen babesa zeuden.
Erregearen ordezkariak
- Bizkaian eta Gipuzkoan: korrejidorea.
- Araban: aldun nagusia.
- Nafarroan: erregeordea.