Berrezarkuntzaren Krisia eta Gatazkak (1917-1923)

Historia2,28 KB

Sistemaren Amaierako Krisia: Langile Gatazkak eta Marokoko Auzia

1917ko krisiaren ondoren, Berrezarkuntzako erregimena krisian zegoen. Alderdi dinastikoen barruan barne-gatazkak izan ziren, eta iruzurra mantendu zen. Hortaz, haien gehiengoa mantentzeko esperantzarekin, kontzentrazio-gobernuak sortu zituzten, baina hauek porrot egiten zutela ikusita, antzinako txandaketa-sistemara bueltatzea proposatu zuten. Dena den, ez zen egonkortasunik lortu, eta horregatik konstituzio-bermeak bertan behera utzi eta parlamentua itxi behar izan zuten.

I. Mundu Gerraren Osteko Egoera Ekonomikoa eta Langile Mugimenduak

I. Mundu Gerra bukatu ondoren, egoera ekonomikoa okerrera joan zen prezioen gorakadaren ondorioz. Gainera, produkzioak ez zuen gora egiten, eta horrenbestez, hainbat langile kalean utzi zituzten. Hauen erantzuna langile- eta greba-mugimenduak izan ziren.

  • La Canadienseko Greba: Bartzelona elektrizitatez hornitzen zuen enpresak grebari ekin zion, eta ondorioz, hiriburu katalanaren industriaren %70a geldiarazi zuen. Gobernuak enpresak berriro ireki zituen, baina atxilotutako langileen askatasuna ez zen baimendu; hortaz, gizarte-arazoek jarraitu zuten.
  • Indarkeriaren Areagotzea: Enpresa-buruek, egoerari irtenbidea ateratzeko, indarkeria erabili zuten pistoleroak kontratatuz langile-mugimenduen buruak hiltzeko asmoz. Langileek, haien partetik, fabrika-buruen kontrako atentatuak egiteko taldeak osatu zituzten, ospetsuena Los Solidarios izanik. Guztira 226 pertsona hil ziren, Eduardo Dato horien artean eta Salvador Seguí sindikatu-burua.
  • Hirurteko Boltxebikea (Landa Eremuan): Landa-eremuari dagokionez, hirurteko boltxebikea hasi zen. Nekazariek prezioen gorakadaren eta soldaten beherakadaren ondorioz matxinadak bultzatu zituzten. Uztak erre zituzten eta lurrak okupatu. Gobernuak gerra-egoera ezarri zuen eta langile-erakundeak legez kanpo utzi zituen, erakunde-buruak atxilotuz.

Marokoko Auzia eta Annualeko Hondamendia

Rifeko tribuek Espainiar ejerzitoa erasotu zuten Melilla inguruan. Silvestre buru zela, honen operazioek huts egin zuten. Abd el-Krim tropa matxinoek espainiarrak mendean hartu zituzten, milaka soldadu hilez. Espainiak hainbat kilometro karratu galdu zituen.

Deskargatu

PDF Word HTML