Frantziako Iraultza eta Napoleon: Arrazoiak, Faseak eta Ondorioak

Historia5,1 KB

Iraultzaren Arrazoiak

  • Nekazaritza krisia: 1706tik aurrera uzta txar ugari egon ziren, jakien prezioen gorakada eta herriaren haserrea eraginez.
  • Politika eta Burgesia: Hazkunde ekonomikoaren ondorioz, burgesia gero eta aberatsagoa zen. Hala ere, baztertze politikoa zela eta, karguak pribilegiatuentzat ziren. Ilustrazioaren alde zegoen burgesiak absolutismoarekin amaitu nahi zuen.
  • Finantza krisia: Monarkiaren gastu handiak (Estatuko eta gorteko gehiegizko gastuak, eta Estatu Batuen independentziari emandako laguntza) zirela medio.

Iraultzaren Hasiera (1789)

Estatu Orokorrak eta Batzar Nazionala

Aristokraziaren matxinadarekin hasi zen, zergak ordaintzeari uko egin ziotelako. Luis XVI.ari Estatu Orokorrak (Aristokrazia, Kleroa eta Hirugarren Estatuak osatuta, zergak onartzea xede zuena) biltzea eskatu zioten ogasuna erreformatzeko.

1789ko maiatzean, Estatu Orokorrak bilera bat egin zuten estamentuak aldatzeko: diputatu kopuru berdina, banaturik hausnartzea eta boto bana izatea (hiru estamentu).

Hirugarren Estatuaren Eskakizunak:

  • Diputatuak bikoiztea.
  • Hausnarketa bateratua (elkartua).
  • Pertsona bakoitzak boto bana izatea, eta ez estamentuka.
  • Nazio subiranotasuna, Estatu Orokorreko diputatuak nazioak aukeratuak izanik.

Erregeak eta nobleziaren zati batek ordezkaritza bikoiztea bakarrik onartu zuten. Ekainaren 20an, Batzar Nazionala sortu zen, Hirugarren Estatuko ordezkariek osatua, konstituzio bat lantzeko xedearekin.

Monarkia Konstituzionala (1789-1792)

Antzinako Erregimena ezeztatzeko eta Frantzia monarkia konstituzional eta parlamentario bihurtzeko, hainbat neurri hartu ziren:

  • Feudalismoa ezeztatzea dekretatu zen.
  • Gizonaren eta Herritarraren Eskubideen Adierazpena aldarrikatu zen.
  • 1791n Konstituzio bat aldarrikatu zen.
  • Batzar Legegilea sortu zen.
  • Tortura debekatu zen.
  • Nobleei zergak ordainarazi zitzaizkien.
  • Gremioak ezeztatu ziren.

Errepublika Demokratikoa (1792-1794)

Erregea harrapatu eta atxilotu zuten.

Girondinoen Konbentzioa

Errege jauregiari eraso, erregea espetxeratu eta errepublika aldarrikatu zuten. Konbentzio Nazionala sortu zen, eta Luis XVI.a erregearen eta Maria Antonieta erreginaren aurkako epaiketa egin zuen. Bikoteari traizioa leporatu, kondenatu eta gillotinan exekutatu zituzten. Europako gainerako monarkiek bat egin eta Frantziaren aurkako koalisio absolutista osatu zuten.

Jakobinoen Konbentzioa

Konstituzio berri bat aldarrikatu zuten, demokrazia sozialean oinarritua:

  • Herri subiranotasuna.
  • Sufragio unibertsal zuzena.
  • Berdintasunerako eskubidea.

Botere betearazlea Herri Salbazioko Batzorde baten esku geratu zen. Beldurraren Politika bultzatu zen. Batzordeak askatasun guztiak indargabetu zituen, eta epaitegi iraultzaileek gobernuaren aurka egiten zutenei espetxe edo heriotza zigorra ezarri zieten.

Jakobinoen Gainbehera

Goi mailako burgesiak estatu kolpea jo zuen, eta Robespierre eta beste agintari batzuk exekutatu zituzten.

Errepublika Burgesa (Direktorioa)

Estatu kolpearen ondoren, burgesia kontserbadoreak iraultzaren kontrola berreskuratu zuen. Hartutako neurriak:

  • Jakobinoen kluba itxi zen.
  • Konstituzioa eta lege jakobinoak indargabetu ziren.
  • Erbestera ihes egindakoak itzuli ziren (Beldurraren ondorioz).

Botere betearazlea Direktorioari eman zitzaion, eta erroldaren araberako sufragioa ezarri zen berriz. Napoleon Bonaparte jeneral gazteak, burgesiak lagunduta, estatu kolpe bat jo eta Direktorioari bukaera eman zion.

Napoleon Bonaparte

Helburuak eta Lorpenak

Helburua Frantziako Iraultzaren lorpenak sendotzea zen. Eginkizun nagusiak:

  • Liberalismo ekonomikoa berrezarri, industria eta merkataritza babestuz.
  • Konkordatua sinatu zen.
  • Hainbat kode egin zituen (Zibila, Penala, Merkataritzakoa...), eta horri esker Frantziak lege multzo homogeneo bat lortu zuen.
  • Estatuko administrazioa berrantolatu eta zentralizatu zuen.
  • Ogasun eta hezkuntza sistemak berritu zituen.
  • 1802an biziarteko kontsul izendatu zuen bere burua, eta 1804an Enperadore.

Napoleonen Gainbehera

Kanpaina militarren bidez, ideia liberalak Europa osoan zehar zabaldu zituen. Frantziak inperio handi bat osatu zuen, baina lurralde okupatuetan Frantziaren aurkako nazio sentimendu biziak piztu ziren.

1808an Espainia inbaditu zuen, eta bere anaia Jose Bonaparte jarri zuen Espainiako tronuan.

Deskargatu

PDF Word HTML