Hirurteko Liberala eta Hamarkada Gaitzesgarria

Historia2,59 KB

Moderatuek zuten gobernuan indar gehien, baina asaldatuek aginte paralelo bat antolatu zuten armadaren eta elkarte abertzaleen bidez.

Gobernu moderatua Cadizko legeak aplikatzen hasi zen herrialdearen arazoak konpontzeko. Bertan behera utzi zituen jaunen erregimena, maiorazkoak, Inkisizioa eta elizaren ondasunak salgai jarri zituen. Bestalde, inprimatzeko askatasuna lortu eta foruak indargabetu ziren.

Kontrairaultza indartzea

Politika liberalek erabateko oposizioa sortu zuten kleroaren, noble lur-jabeen eta herritar batzuen artean. 1821etik aurrera, nekazari inguruetan, batez ere, erregimen absolutistaren aldeko erregezaleek oposizio armatua sortu zuten. Fernando VII.ak laguntza eskatu zion Aliantza Santuari. 1823an, San Luisen Ehun Mila Semeak armadak Cadizen liberalei aurrea hartu zien, eta horrela amaitu zen Hirurteko Konstituzionala eta Fernando VII.ak absolutismoa ezarri zuen.

Hamarkada Gaitzesgarria (1823-1833)

1823. urtetik 1833ra bitartean monarkia absolutua berrezarri zen, Fernando VII.a buru zela.

Errestaurazio absolutua

Erregearen lehenengo zeregina ideia liberalak zituen susmoa hartzen zioten edonoren kontrako zapalkuntza latza bideratzea izan zen. Erregeak bertan behera utzi zituen Hirurteko Liberalean indarrean egondako konstituzio dekretu guztiak, eta berriro ezarri zituen estamentutan banatutako gizartea, pribilegioak, maiorazkoa, etab.

Absolutismoaren porrota

Fernando VII.ak ezin izan zien kanpoko eta barneko zorrei aurre egin, Erregimen Zaharreko pribilegio estamentalei eutsi zielako.

Ondorengotzaren auzia

Beste arazo bat erantsi zitzaien Fernando VII.aren erregealdiaren azken urteetan: Espainiako koroaren ondorengotzarena. Izan ere, Felipe V.ak emandako Lege Salikoaren arabera, emakumeek ezin zuten ondorengo izan; Fernando VII.ak zuzeneko ondorengorik ez zuenez, bere anaia Karlos Maria Isidro zen ondorengoa. Baina egoera aldatu egin zen, Fernando VII.a Maria Kristina Napolikoarekin ezkondu zen. Eta Maria Kristina haurdun geratu zen. Fernando VII.a erregeak Lege Salikoa indargabetu zuen Berrezpen Pragmatikoaren bidez, honek emakumeei ondorengoak izateko eskubidea eman zien. Lege berri honek Karlos Maria Isidro ondorengotzatik kendu zuen eta horrek bi talde sortu zituen:

  • Karlistak: Absolutismo monarkikoaren aldekoak.
  • Isabelinoak: Isabelen alde jarri zirenak, adinez nagusia ez zenez, aukera ematen zielako ama Maria Kristina Napolikoa erreginaordearen agintaldian esku hartzeko.

Fernando VII.a 1833an hil zenean, Karlistak matxinatu egin ziren.

Deskargatu

PDF Word HTML