Bizkaiko Meatzarien Borroka: La Lucha de Clases eta 1896ko Aldarrikapenak

Historia4,52 KB

Testuaren Azterketa: Bizkaiko Meatzarien Borroka

La Lucha de Clases astekari sozialistako artikulu baten aurrean gaude. Beraz, lehen mailako iturri historikoa da, literarioa eta eduki sozio-politikoa du.

Testuaren Ezaugarriak

  • Testu-mota

    Lehen mailako iturri historikoa, literarioa eta eduki sozio-politikoa duena.

  • Egilea

    Egilea indibiduala da, baina ezin dugu identifikatu. Valentín Hernández Olaeta, Tomas Meabe edo Miguel de Unamuno izan zitekeen, 1894 eta 1897 artean alderdi sozialistako kide izan zena eta La Lucha de Clases egunkarian 200 artikulu baino gehiago idatzi zituena.

  • Hartzailea

    Kazetaritza-testu bat denez, hartzailea publikoa da, bereziki Bizkaiko meatzarientzat.

  • Une Historikoa

    1896an idatzi zen testua, Bizkaiko industrializazio betean, alderdi sozialista Bizkaiko meatzarien eta industria-langileen aldarrikapenen buru zen garaian.

Testuaren Analisia

Bizkaiko meatzarien bizi-baldintzak salatzea du helburu testuak. Horretarako, mitin sozialista baten aldarrikapenak deskribatzen ditu.

  • Lehen Paragrafoa

    Gallartako frontoian, Meatzaldean, maiatzaren 1a dela-eta egin den mitina aipatzen da. Bertan, derrigorrezko kuartelak eta dendak mantentzen direla salatzen da, eta agintari publikoen esku-hartzea eskatzen da horiek desagerrarazteko.

  • Bigarren Paragrafoa

    1890eko greban meatzariek lanaldia murriztea eta derrigorrezko barrakoiak eta kantinak amaitzea eskatu zuten.

  • Hirugarren eta Laugarren Paragrafoak

    Lanaldia murriztu bada ere, barrakoiak eta kantinak oso alde gutxirekin mantentzen direla dio. Establezimendu horien egoera deskribatzen du. Establezimendu horien erabilera "lanean onartua izateko ezinbesteko baldintza" da, eta eskaintzen den zerbitzua oso kaskarra da: barrakoiak "etxola antihigienikoak" dira, eta kantinetako elikagaiak "ia beti txarrak dira, eta eskandaluzko prezioetan".

  • Bosgarren Paragrafoa

    Hau guztia "lan askatasunaren aurkako atentatu larria", "osasun eta higiene legeen aurkako iraina" eta "esplotazio antihumanitarioa" dela diote. Horregatik, gobernuak ez du egoera hori onartu behar.

  • Seigarren Paragrafoa

    Testua amaitzen da, eta gobernuari eskatzen zaio egoera horri amaiera emateko; erantzuna ezezkoa bada, langileek "grebarako eskubide legitimora joko dute".

ACg8ocJKBBTTmUXrutFeT4PVU9x29f7707C-uSX5II9_PX8sHT7ElQfoaw=s40-p

ResponderReenviar
Añadir reacción

ACg8ocJKBBTTmUXrutFeT4PVU9x29f7707C-uSX5II9_PX8sHT7ElQfoaw=s40-p

ResponderReenviar
Añadir reacción

Deskargatu

PDF Word HTML