Espainiako Berrezarkuntzaren Krisia eta Amaiera
1917ko Krisia: Berrezarkuntzaren Gatazkak
Berrezarkuntzako sistemak hiru motatako gatazkei egin behar izan zien aurre:
- Krisi militarra: Defentsa Batzordeak.
- Krisi politikoa: Parlamentarien Biltzarra.
- Gizarte krisia: Greba Orokorra.
Berrezarkuntzako Erregimenaren Agonia
1917ko krisitik aurrera, Espainian hiru arazo nagusi sortu ziren:
Ezegonkortasuna eta Kontzentrazio Gobernuak
Hau alderdien txandaketa salbatzeko egin zen. Ez ziren egonkorrak, ezin zutelako akordioetara iritsi. Aldi honetan gobernuburu izan ziren: García Prieto, Maura eta Romanones. Arazorik larriena Kataluniak erabateko autonomia estatutuari buruzko errebindikazioa izan zen.
Gizarte Gatazkak eta Langile Mugimendua
Andaluzian nekazarien egoera oso txarra zen gerraren ondorioz. CNT eta...