Francoren Diktadura: Historia, Ekonomia eta Gizartea (1939-1975)

Historia2,59 KB

Francoren diktadura (1939-1975)

1. etapa: Autarkia eta errepresioa (1939-1959)

Ekonomia

  • Sistema autarkikoa: Autosufizientzia ekonomikoa ezarri zen.
  • Egoera soziala: Errazionamendu txartelak eta merkatu beltza (estraperloa) sortu ziren.
  • Industria: INI (Industria Garapenerako Institutu Nazionala) sortu zen eta inportazioei zergak ezarri zitzaizkien.

Barne politika

Diktadura militarra izan zen. Askatasun demokratikoak murriztu ziren (adierazpen, elkartze, manifestatze eta prentsa askatasuna), Konstituzioa indargabetu zen eta alderdi bakarra onartu zen (Falange Española Tradicionalista y de las JONS). Francok Caudillo titulua hartu zuen bizi osorako.

Kanpo politika

Hasieran Mussolini eta Hitler babestu zituen (Hendaiako bilera, 1940). Dibisio Urdina Errusiara bidali zuen. Ondoren, nazioarteko isolamendua jasan zuen (1946-1953). 1953an Vatikanoarekin konkordatua eta Madrilgo Itunak sinatu zituen AEBekin, eta 1955ean NBEan sartu zen.

Oposizioaren errepresioa

Garaituen aurkako errepresio gogorra ezarri zen: kontzentrazio-esparruak, lan behartuak eta torturak. Guztira, 50.000 exekuzio, 270.719 preso politiko eta 23.232 emakume preso izan ziren.

2. etapa: Garapen ekonomikoa eta gizarte aldaketak (1959-1973)

Teknokratek ekonomia modernizatu zuten egonkortze eta garapen planaren bidez. Mirari Espainiarra gertatu zen, hiru oinarri nagusirekin: turismoa, emigranteen dibisak eta atzerriko inbertsioak.

  • Gizarte aldaketak: Kontsumo gizartean sartu ziren, pentsaera aldatu zen, emakumeak lan merkatuan sartu ziren eta hezkuntza publikoa zabaldu zen.
  • Demografia: Baby boom (1960-1975) eta landa exodoa (landatik hirietara) gertatu ziren.

3. etapa: Krisia eta diktaduraren amaiera (1973-1975)

1973ko nazioarteko krisiaren ondorioz, hazkunde ekonomikoa gelditu zen, inflazioa eta langabezia igoz. Gatazka sozialak eta langileen protestak areagotu ziren, eta ezkerreko sindikatuak klandestinoki sortu ziren.

  • Gertaera nagusiak: ETAk Carrero Blanco hil zuen (Ogro operazioa).
  • Sahara: 1975ean, Marokoko erregeak "Martxa berdea" antolatu zuen eta Espainiak Sahara Marokori emateko akordioa sinatu zuen.
  • Amaiera: 1975eko azaroaren 20an Franco hil zen eta Espainiako trantsizioa hasi zen.

Deskargatu

PDF Word HTML