Estatuaren eta Sistema Politikoen Oinarrizko Kontzeptuak

Historia3,33 KB

1. Estatuaren definizioa eta elementuak

Estatu bat lurralde bat eta herritar multzo bat gobernatzen duen batasun politiko eta administratiboa da, lege eta erakunde komunak dituena.

Estatuaren 4 elementuak

  • Lurraldea: Muga natural edo artifizialak dituen eremua.
  • Herritarrak: Estatuan bizi diren pertsonak, eskubide eta betebeharrekin.
  • Gobernua: Estatuaren funtzionamenduaz arduratzen den organoa. Herrialde demokratikoetan Konstituzioa da arau nagusia.
  • Erakundeak: Erabakiak betearazteko tresnak (polizia, armada, diplomatikoak eta funtzionarioak).

Estatuaren funtzio nagusiak

  • Nazioarteko harremanak ezartzea (enbaxadak eta kontsulatuak).
  • Segurtasun nazionala bermatzea (ordena publikoa eta kanpoko erasoen aurkako babesa).
  • Ekonomia eta lan-harremanak arautzea (zergak, soldata minimoa).
  • Oinarrizko zerbitzuak ematea (hezkuntza, osasuna, garraioa).

2. Huts egindako estatuak

Huts egindako estatuek honako arazoak izan ohi dituzte:

  • Lurraldearen kontrol falta (talde mafiosoek edo paramilitarrek kontrolatua).
  • Herritarrak indarkeria politikotik eta kriminaletik babesteko ezintasuna.
  • Funtsezko zerbitzuak (hezkuntza, osasuna) bermatzeko ezintasuna.

Adibideak: Somalia, Yemen, Afganistan...

3. Demokrazia eta botere-banaketa

Demokrazia talde edo erakunde bateko kide guztien iritzia berdintasunez kontuan hartzen duen erabakitzeko modu kolektiboa da. Sistema demokratikoan sufragio unibertsala dago.

Sistema demokratikoaren lege gorena

Konstituzioa da lege gorena, botere legegilea, betearazlea eta judiziala ordenatzen dituena.

Botereen banaketa

  • Botere legegilea: Parlamentuaren esku dago (legeak onartu eta gobernua kontrolatzen du).
  • Botere betearazlea: Gobernuaren esku dago (herrialdea administratzen du).
  • Botere judiziala: Epaitegien esku dago (legeak betetzen diren ala ez epaitzen dute).

4. Diktadura

Diktadura sistema politiko totalitarioa da, non pertsona bakar batek hiru botereak (legegilea, betearazlea eta judiziala) dituen.

Ezaugarriak

  • Giza eskubideak ez dira babesten (adierazpen askatasunik eza).
  • Zapalkuntza erabiltzen dute oposizio politikoa ezabatzeko.

5. Monarkia vs Errepublika

MonarkiaErrepublika
Estatuburua erregea da (Espainia, Erresuma Batua, Suedia).Estatuburua presidentea da (Frantzia, Portugal, Italia).

6. Boterearen lurralde-banaketa

Estatu zentralizatuaEstatu deszentralizatua
Administrazio zentralak lurralde osoa gobernatzen du.Eskualdeek erakunde propioak dituzte, Konstituzioak zehaztutako eskumenekin.

7. Estatu motak erlijioaren arabera

  • Estatu laikoa: Erlijioa eta estatua erabat bananduta daude (adibidez, Frantzia).
  • Estatu konfesionala: Erlijio ofizial bat dago, pribilegioekin.
  • Estatu teokratikoa: Erlijio-liburuak dira legea eta erlijiosoek botere handia dute (adibidez, Iran).

Deskargatu

PDF Word HTML