Franco Diktadura (1939-1959): Zutabeak eta Legeak
Gaia: Franco Diktadura (1939-1959)
Erregimenaren Zutabe Ideologikoak
- Nazional-katolizismoa: Francok pentsaera nazional-katoliko muturrekoa zuen. Estatuak eta Elizak lankidetzan jardun zuten.
- Militarismoa: Armada nazioaren oinarria zen, baina kalea kontrolatzeko polizia armatua eta Guardia Zibila erabili zituen.
- Ultranazionalismo Zentralista: Sentimendu zentralista nagusi izan zen. Batasun historikoaren kontzeptu falangista sartu zuten.
- Korporatibismo Faxista: Faxismoari jarraitu zion, baina praktikan kapitalista izan zen, jabetzaren printzipio liberala onartuz. Alderdi bakarra: Falange Española Tradicionalista y de las JONS (FET y de las JONS).
Gizarteko Osagaiak
- Falangea: Franco ez zen benetako falangista, baina falangea ondo erabili zuen. José Antonio Primo de Riveraren irudia erabili zuen.
- Eliza: Estatua eta eliza ezin ziren banandu; horregatik, Elizak legitimitate morala eman zion Francori.
- Armada: Militarrek 1939tik 1945era izan zuten indarrik handiena. Carrero Blanco almiranteak Franco aholkatzen zuen. Franco beti izan zen armadaren leialtasunaren jabe.
Estatuko Lege Nagusiak
Lege Garrantzitsuak:
- Lanaren Forua (1938): Sindikatu bakarra jarri zen martxan, Falangearen esku utzita.
- Gorteak Eratzeko Legea (1942): Ordezkaritza ganbera sortu zen, Gorteetako 500 prokuradorez osatua.
- Itxura Liberaleko Legeak: Francok Fuero de los Españoles argitaratu zuen, itxuraz eskubide aldarrikapena zena, baina errealitatean eskubideak mugatuak ziren. 1945eko Erreferendum Legea, Espainian sufragio unibertsala zegoela erakusteko.
- Diktadura Finkatzeko Legeak: Mugimendu Nazionaleko Printzipioen Legea aldarrikatu zen, doktrina falangista erakundeetan sartzeko. FET alderdi bakarra zen. Estatutuko Lege Organikoaren bidez banandu ziren estatu buru eta gobernu buru karguak.
40ko Hamarkada: Zapalkuntza Politiko eta Soziala
Milioika pertsonak ideiak aldatu behar izan zituzten; beste batzuek ez zuten aukerarik izan eta exekutatu egin zituzten. Beste batzuk erbesteratuak izan ziren, eta Espainian gelditu zirenek espetxe zigor gogorrak jasan zituzten. Espainiako familia guztien kideak sailkatu ziren.
Kontrol Soziala eta Ideologikoa: Zentsura, Hezkuntza eta Propaganda
Unibertsitate eta institutuak arazketa prozesuaren biktimak izan ziren, eta irakasleen %90a atzerrira joan zen; askok Amerika Latinoko herrietan aurkitu zuten onarpena.
Kanpoko Harremanak
- Ardatz Faxistarekin Lotura: Espainiak Alemaniarekin Adiskidetasun Ituna sinatu zuen Hitlerekin. División Azulek lehengai eta hornidurak eman zizkion alemaniar armadari. Espainia ez zen Bigarren Mundu Gerran sartu, baina diktadoreak esku hartzeko prest egon zen.
- Neutraltasuna: Francok aliatuekiko harremanak hobetzeko, Gómez Jordana izendatu zuen Atzerri Arazoetarako kargu.
- Nazioarteko Isolamendua: Gerra amaitu baino lehen hurbilketa eman zen Ameriketako Estatu Batuetako erakunde militar eta Francoren erregimenaren artean. Nazioarteko ordena berriak etsaitzat hartu zuen Espainiako erregimena, eta diktadoreak Frantziako muga itxi eta herrialdeetako enbaxadoreak joan egin ziren.