Espainiako Berrezarkuntzaren Krisia eta Amaiera

Historia4,06 KB

1917ko Krisia: Berrezarkuntzaren Gatazkak

Berrezarkuntzako sistemak hiru motatako gatazkei egin behar izan zien aurre:

  • Krisi militarra: Defentsa Batzordeak.
  • Krisi politikoa: Parlamentarien Biltzarra.
  • Gizarte krisia: Greba Orokorra.

Berrezarkuntzako Erregimenaren Agonia

1917ko krisitik aurrera, Espainian hiru arazo nagusi sortu ziren:

Ezegonkortasuna eta Kontzentrazio Gobernuak

Hau alderdien txandaketa salbatzeko egin zen. Ez ziren egonkorrak, ezin zutelako akordioetara iritsi. Aldi honetan gobernuburu izan ziren: García Prieto, Maura eta Romanones. Arazorik larriena Kataluniak erabateko autonomia estatutuari buruzko errebindikazioa izan zen.

Gizarte Gatazkak eta Langile Mugimendua

Andaluzian nekazarien egoera oso txarra zen gerraren ondorioz. CNT eta UGTk zuzendutako greba batzordeek lurrak okupatu eta banatu zituzten. Gobernuak, ondorioz, gerra-egoera aldarrikatu eta errepresio gogorra ezarri zuen.

Meatzaritza eta industria langileek ere istiluak sortu zituzten. Eremu batzuetan grebak egin zituzten. Gatazka gogorrena Bartzelonan izan zen (La Canadienseko greba). CNT-k greba orokorrera deitu zuen. Ugazabek enpresak itxi eta pistoladunen taldeak kontratatu zituzten. Gobernuak gerra-egoera aldarrikatu, berme konstituzionalak deuseztatu eta militarrei ordena publikoaren ardura eman zien.

Annualeko Hondamendia (1921)

Gizartean eztabaida sortu zen: kolonialismoa defendatzen zutenak eta Maroko uztearen aldekoak. Gobernuak lurraldearen okupazioa osatzeari ekin zion. Abd-el-Krim buru zela, Rifeko biztanleek altxamendua egin eta Espainiako tropak inguratu zituzten Annualen. Soldadu ugari hil ziren eta lurraldea galdu zuten.

Annualeko Hondamendiaren Ondorioak

Annualeko hondamendiaren erantzulea aurkitzeko, Gobernuak batzorde bat eratu zuen, Picasso jenerala buru zela. Militarrak, alderdi dinastikoak eta erregea bera inplikatuta agertzen ziren Picasso txostenean. Sozialistek erregimena salatzeko kanpaina jarri zuten abian. Hondamendiaren erantzukizun osoa erregerena zela aldarrikatu zuten. Kontzentrazio gobernuak erregimen konstituzionala salbatzen saiatu zen. Erantzukizun politikoen batzordea eratzea onartu zuen salaketei buruz erabakitzeko. Landutako txostena Gorteetara eraman baino lehenago, estatu-kolpea jo zuten Primo de Rivera jenerala buru zela, eta diktadura militarra ezarri zuten.

Primo de Riveraren Diktadura

Erregimen autoritarioa izan zen, politika interbentzionistan eta korporatibistan oinarrituta. Primo de Riverak ez zuen behin betiko erregimenik ezarri nahi; sistema konstituzionala berrezarriko zela suposatzen zen. Erregenerazionismoaren ideiak zituen (Joaquín Costa).

Donostiako Ituna eta Monarkiaren Amaiera

Donostiako Itunak, 1930ean, hiru indar nagusi bildu zituen: konstituzionalistak, errepublikazale historikoak eta Alderdi Sozialista. Bi ekintza nagusi gertatu ziren:

  • Iraultzailea: Jacako 1930eko pronuntziamendu militarra.
  • Politikoa: prentsako kanpaina handia monarkiaren izen ona hondatzeko.

Itun horretan zeuden: Alcalá Zamora, Maura, Domingo, Prieto, Azaña, Albornoz eta De los Ríos. Sinatutako Manifestuan monarkia agintetik kentzeko deia egiten zitzaien herritarrei. Berenguerren eta gero Aznarren gobernuen helburua udal hauteskundeak egitea zen, diktadurako gobernuak ordezkatzeko, eta gero Gorte konstituziogileak eratzeko hauteskundeak deitzea. Azkenean, monarkiari buruzko plebiszitu bihurtu ziren. Zinegotzi monarkikoak errepublikanoak baino gehiago izan arren, hiri handietan alderantziz gertatu zen. Hauteskundeetako emaitzak ezagutu ondoren, milaka pertsona kalera atera ziren errepublikaren alde egiteko.

Deskargatu

PDF Word HTML