Espainiako Diktadura eta Gerra Hotza: Bi Mundu
Primo de Riveraren diktadura (1923-1930)
- Marokoko Gerran Annualgo porrota gertatu zen. Ikerketa baten ondoren, zenbait agintari zabarkeriaz akusatu zituzten.
- Miguel Primo de Rivera jeneralak estatu-kolpe bat eman zuen eta diktadura militarra hasi zuen.
- Diktadurak 1930 arte iraun zuen, 20ko hamarkadako oparotasun ekonomikoari esker.
- 1927tik aurrera, intelektual, ikasle, langile eta talde nazionalistak erregimena kritikatzen hasi ziren. Primo de Riverak babesa galdu eta dimititu egin zuen.
- Alfontso XXIII.ak gobernu berri bat osatzeko agindua eman zuen, baina jende asko aurka zegoen.
- Politikari errepublikano, sozialista eta nazionalistek Donostiako Ituna sinatu zuten monarkia erorarazteko.
Gerra Hotza (1947-1991)
1947 eta 1991 bitartean nazioarteko harremanetan bizi izandako tentsio-egoerari deitzen zaio.
Blokeen sorrera eta ezaugarriak
2. Mundu Gerraren amaierarekin, gerran irabazle ateratako aliatuen arteko lankidetza ezinezkoa bihurtu zen:
- Mendebaldeko blokea (AEB): Sistema politiko demokratikoa eta merkatu-ekonomia.
- Bloke komunista (SESB): Sistema politiko totalitario marxista eta ekonomia planifikatua.
1946an, Churchillek burdinazko hesi bat sortzen ari zela salatu zuen. 1947an superpotentzien arteko tentsioak hasi ziren. Gerra Hotza 1991n amaitu zen, SESB desegin zenean, AEB munduko superpotentzia bakar gisa geratu zelarik.
Gerra Hotzaren ezaugarriak
- Sistema bipolarra: Bi superpotentziek suntsitzeko ahalmen handia zuten eta mundu osoa gerra-tentsio egoeran mantentzen zuten.
- Armamentu-norgehiagoka: Era arriskutsuan handitu zuen bi superpotentzien suntsitzeko ahalmena.
- Eragin-eremuak: Mugatu zituzten (AEB alde batean, SESB bestean).
- Propaganda: Erabili zuten beren eragin-eremuak sendotzeko eta batzeko.
- Gerra pizteko beldurraren politika: Tentsio handiko uneak eta une lasaiak izan ziren. Tentsio uneetan disuasioa zen nagusi, eraso nuklear baten mehatxuarekin.
- Intentsitate txikiko gatazkak: Ez zuten munduko bakea arriskuan jartzen.
- Espioitza eta zerbitzu sekretuak garatu ziren.
- NBEren papera: Munduan bakea mantentzen saiatu zen, baina bi superpotentziak nagusi ziren organo erabakitzaileetan, eta biek beto-eskubidea zutenez, nazioarteko erakundeak ez zuen ahalmen handirik.