Ingalaterra Viktoriarra: Potentzia Ekonomikoa eta Erreforma Politikoak
Ingalaterra Viktoriarra (XIX. mendea)
XIX. mendean, Erresuma Batua industria iraultza egin zuen lehen herrialdea izan zen, bai eta demokrazia liberalaren eredua ere.
Potentzia ekonomikoa eta lurralde hedapena
Viktoria I.aren erregealdia 1837tik 1901era artekoa izan zen, eta aldi viktoriarra esaten zaio. Garai horretan, Erresuma Batuak inoiz izandako lurralde hedapen handiena lortu zuen, bai eta industria garapena indartu ere. Halaber, monarkia parlamentarioan oinarritutako erakunde tradizionalei eutsi zien.
1873tik 1895era krisi luzea izan zen, eta horrek ekonomia garapenean izan zuen eragina, batez ere nekazaritzan. Nekazariek landa utzi, eta hirietara edo Amerikara emigratu zuten. XIX. mendearen bukaeran, biztanleriaren %28 baino ez zen bizi nekazaritza eremuetan.
Erresuma Batuko ekonomiaren ahalmena ez zen txikitu, baina bai zifra erlatiboetan. Alemania edo Estatu Batuek XIX. mendearen bukaeran Erresuma Batuaren industria eta ekonomia garapenaren maila bera izatea lortu zuten. Hala ere, Erresuma Batuak finantza gune nagusia izaten jarraitu zuen bere moneta indartsuari eta Ingalaterrako Bankuari esker.
Ondorengo aurrekontu erreformek merkataritza eta industria burgesiaren nagusitasuna ziurtatu zuten Lorden Ganberak ordezkatutako aristokrazia lurjabearen aurrean, bai eta hedapen koloniala lagundu ere.
Irekidura politikoa eta erreformismoa
1832an politika erreformak egiten hasi ziren. Ingalaterran bi alderdi politiko zeuden:
- Toriak
- Whigak
1867an, Disraelik, ministro kontserbadoreak, lehen erreforma demokratikotzat jotzen den hauteskunde erreforma egin zuen. Neurri horrekin Disraelik masak estatuarengana gerturatzea lortu zuen, bai eta tronuarekin eta britainiar gobernuaren erakundeekin identifikatzea ere.
Bi alderdi horiek hauteskunde erreformaren alde egon ziren, politika sistemaren oinarriak defendatzen zituelako: monarkia eta erregimen parlamentarioa. Erreforma horrek boto eskubidea eman zien milioi bat herritarri, batez ere hirietako eskulangileei eta langileei. Baina lurrik ez zuten landako nekazari txikiek eta langileek ezin izan zuten botorik eman.