Antzinako Erregimena, Enpirismoa eta Frantziako Iraultza
Antzinako Erregimena
Definizioa
Europako gizarteak, politikak eta ekonomiak Frantziako Iraultza baino lehen izandako egitura.
Ezaugarri Demografikoak
Hazkunde motela. Jaiotza-, heriotza- eta haur-heriotza-tasa altuak. Iraupen-krisiak eta epidemiak ezagutu zituzten. XVII. mendean, hainbat lekutan, demokrazia modernorantz bidea egiten hasi ziren.
Ezaugarri Ekonomikoak
Nekazaritzan oinarritua. Lur-jabetzan zegoen aberastasuna (noblezia, eliza). Latifundio handiak zeuden, jabe bakarren esku, eta lur hilak ere bai. Produktibitate eskasa zen, eta jendea miserian bizi zen. Gutxik zuten lurralde propioa. Uztarekin hainbat zati ordaindu behar ziren: erregeari, elizari, errenta gisa, etab. Bigarren sektorea artisautzan oinarritzen zen, egitura gremialarekin.
Ezaugarri Politikoak
Monarkia zen erregimen nagusia, eta erregeak agintea jainkoarengandik jasotzen zuen. Aginte mugagabea zen, beraiek bakarrik baitzuten legeak egiteko ahalmena. Azken erabakia beti erregeak hartzen zuen, Britainia Handian izan ezik, non monarkia parlamentarioa baitzegoen.
Ezaugarri Sozialak
Banaketa juridikoa zegoen: pribilegiatuek (gutxiengoa, noblezia eta kleroa) eta pribilegiogabeek (herria).
Enpirismoa
Ezagutzaren iturri nagusitzat esperientzia hartzen duen teoria filosofikoa. John Locke izan zen autore nagusia.
Ilustrazioaren 4 ideia nagusiak:
- Arrazoia: egia lortzeko bide bakarra.
- Zoriontasuna.
- Natura: Ilustrazioa naturan oinarritzen da; natura berez ona da, baina gizakiaren eraginarekin okertu egiten da.
- Aurrerapena: Gizaki guztiok daukagun eskubidea da, eta horretarako egia bilatu behar dugu, aurrerapenak bultzatu eta naturan oinarritu.
Frantziako Iraultzaren Faseak
Pribilegiatuen Protesta
Estamentu pribilegiatuek Estatu Nagusien bilera eskatu zuten. Estatu Nagusietan, estamentu bakoitzak bere aldetik egiten zuen bilera, eta erregearen proposamenei ondo zeuden ala ez esaten zien.
Estatu Nagusiak
Estatu Nagusiak biltzeko, Hirugarren Estamentukoek beren kexak eta eskaerak ematen zizkieten ordezkariei. Kexa eta errebindikazio horiek koaderno batean bildu zituzten, eta 60.000 kexa inguru bildu ziren. Horrekin iritsi zen Parisen egindako bilera. Kexa gehienak zerga feudalei buruzkoak ziren.
Biltzar Nazional Konstituziogilea
Estatuko ordezkariak bilera bat egitera joan zirenean, egoitza itxita aurkitu zuten, eta ondoko frontoian bildu ziren. Elkarrekin jarraituko zutela erabaki zuten, konstituzio berri bat egin arte. Hasieran, Luis XVI.a, noblezia eta kleroa horren kontra egon ziren, baina azkenean amore eman zuten. Era honetan, Frantziak Biltzar Nazional Konstituziogilea izan zuen (uztailak 7). Ordura arte zegoen legedia errespetatu zen, baina erregeak oztopo ugari jarri zizkien aldaketei, eta herritarrak Parisen altxatu ziren horren aurrean. Bastillako espetxea hartu zuten: presoak askatzeko eta zeuden armak bereganatzeko (uztailaren 14). Beldur Handiaren Garaia bezala ezagutu zen. Nekazariek artxibategiak erre zituzten, baliorik gabe uzteko. Biltzar Nazionalak hainbat lege ezarri zituen:
- Zor pertsonalak eta harreman feudalak ezabatu.
- Zerga eta zigor berdinak ezarri ziren.
- Konstituzio hau lege gorena da, eta bertan aginteen banaketa ezartzen da, aginte legegilea Biltzar Legegilearen esku geratuz.
Biltzar Legegilea
Konstituzioa ezarri ondoren, 745 diputatu aukeratzeko hauteskunde orokorrak ospatu ziren. Klub desberdinak sortu ziren:
- Girondinoak: iraultzaile moderatuak, goi-burgesiaren interesak defendatzen zituzten, eta monarkia konstituzionala defendatzen zuten. Liderra: Brissot.
- Jakobinoak: iraultzaile garrantzitsuenak, monarkia eta errepublika onartu zituzten, eta erdi-mailako burgesia defendatzen zuten. Liderrak: Saint-Just eta Robespierre.
- Cordeliers: iraultzaile erradikalak. Sufragio unibertsala eta errepublika defendatzen zituzten. Liderrak: Marat eta Danton. Talde honek bat egin zuen jakobinoekin.
Girondinoek 250 diputatu lortu zituzten, jakobinoek 136, eta Cordeliersek gutxi batzuk.
Konbentzio Nazionala
Hauteskunde berriak deitu ziren. Bi kluben nahasketa atera zen garaile oraingoan. Errege-erreginak epaitu eta heriotza-zigorra ezarri zitzaien. Monarkiari bukaera eman zitzaion eta errepublika sortu zen. Sufragio unibertsala ezarri zen, eta baita Iraultzaren egutegia ere. Prusiaren aurka lehen bataila irabazi zen, eta Robespierrek lortu zuen aginte guztia. Beldurraren Garaia deitu zitzaion, gillotina zela eta. Napoleon jeneralak izugarrizko arrakasta lortu zuen hurrengo batailetan. 1794an, Robespierre exekutatu zuten, eta girondinoek hartu zuten agintea.
Direktorioa
Girondinoek agintea berreskuratu eta konstituzio berri bat egin zuten. Zentsuaren araberako sufragioa ezarri zen Frantzian, eta aginte betearazlea 5 kidek osatzen zuten Direktorioari eman zitzaion. Garai moderatu hau Napoleonen estatu-kolpearekin amaitu zen.